Euskararen Modernizazioa: Erronka eta Aukerak

Hizkuntza eta literatura3,11 KB

Posible al da?

Izenburu honekin beharbada ez da ezer ulertuko, baina gaur egun denon ahotan dagoen gai bati buruzko testua idazteko eskatu didate, eta halaxe egingo dut. Alajaina! Ia ahaztu zait izenburua esatea, aitz... Euskara modernizatzearen kontua da landuko dudana blog honetan, alegia.

Euskara huskeria hutsa da askorentzat, kaka, baizik! Ez dute ezertarako erabiltzen: ez lagunekin, ez etxean... inon! Testu hau horiei zuzenduta dago, tori, ba!

Telebistaren Eragina Euskararen Erabileran

Hasteko, guk geuk euskaraz egin ahal izateko motibazioa behar dugu. Goazen, ba, aldaketa batzuk egitera, telebistan, adibidez. Euskarazko bi kate besterik ez ditugu, eta aspergarri samarrak biak. Tira, ba! Zerbait pentsatu beharko dugu hauek biziarazteko, jendeari begien artean argitxoa pizteko. Baina, nola? Posible al da? Noski baietz!

Kalaka moduko programak tostoi hutsak dira, eta ia inork ez ditu ikusten, ez direlako batere erakargarriak. Horien ordez, Wazemank bezalako gehiago jarri behar dira, horietan euskarazko umorea lantzen baita, eta horrek jendea euskaraz hitz egitera gehiago bultzatzen duelako, nik uste.

Kirolari Euskaldunak: Erreferenteak ala?

Eta zer esanik ez kirolariei buruz, gure “idolo”-tzat ditugun lotsagabe horiek, denek erdaraz! Zergatik, ordea? Errazagoa al da erdarara jotzea? Bai! Hori horrela da, ez dizuet engainatuko, baina esfortzu txiki bat egiterik balute, egoerak buelta emango lukeen, tortillak zartaginean ematen duen bezala. Guk, gazteok gehienbat, Realeko jokalariak euskaldun eredutzat ditugu ia gehienak, eta erdaraz entzuten ditugu prentsaren aurrean. Hau da hau dugun panorama! Pentsatzen dugu, eta geuk ere erdarara jotzen dugu inongo ausikirik gabe, ze letxe!

Anekdota: Ken Zazpi eta Euskararen (Ez)Erabilera

Behin gertatutako istorio bat kontatuko dizuet: Ken Zazpi talde famatuaren kontzertu batera joan nintzen lagunekin. Hara heldu, eta kontzertua hasi behar zenean, arazo eta urduritasun guztiak joan zitzaizkidan bat-batean. Inori ez nion erdaraz hitz egiten entzun, hori bai zen mauka hori! Baina kontzertua bukatu ostean, beti hurbiltzen dira batzuk autografoak sinatzeko eskatzera, eta ni horietako bat. Han nengoela, firmatzeko eskatu nion nire “idolo”ari, taldeko abeslariari, Eñaut Elorrieta jaunari. Bere erantzuna entzun, eta, plaust! Instant batean, ingurura begiratu eta hau galdetu nion neure buruari: zer kontzertutan nago, Fitorenean ala? Abeslariaren erantzuna hauxe izan zen: ¿Cómo te llamas? Idazteak ere dardarka jartzen dit eskua, ai, ama!

Euskararen Alde: Gure Esku Dago

Bukatzeko, gu geu euskarara jotzera saiatu behar gara, eta kitto! Euskararen egoera tinka larrian dago, eta ez dago tontakerietarako denborarik; beraz, goazen euskaraz hitz egitera, hombre! Egia da, telekomunikabideetan ez digute bultzatzen hala egitera, baina euskaldun famatuek euskaraz hitz egin behar dute, eta euskarazko kateek audientzia gehiago lortu behar dute. Bestela, jai dugu, hi!

Hauxe da dena, ba. Orain, notaren zain nagoen bitartean, euskaraz mintzatuko naiz, je, je, je...

Deskargatu

PDF Word HTML