Euskal Literaturako Egile Garrantzitsuak: Axular, Oihenart eta Beste Batzuk
Axular (1556-1644)
Bizitza
Nafarroa Garaiko Urdazubi herritxoan jaio zen, Axular izeneko baserrian. Ikasketak Iruñean, Lleidan eta Salamancan egin ondoren apaiz egin zen. Sarako erretore izan zen.
Obra
Gero (1643) obra handia eta ederra da. "Gero dioenak, bego dio" atsotitza laburtzen duena. Autore klasikoen argudioak eta adibideak pilatu eta lotu zituen.
Kritika
Genero pertsuasiboa erabili zuen, irakurlearen gogoa bereganatzeko. Hiru alderdi:
- Irakastea: Gaiaren azalpen luze eta zabala.
- Atsegin izatea: Adibidez, aipu ugariz gozatua.
- Mugiaraztea: Zirikatzaile eta atal bukaeretan erritmo arina eta hizkuntza zuzena.
Maisulana (Luis Villasanteren arabera)
- Aspalditasuna: Hiru mende eta erdi pasatuta, etenik gabe idazle askok goraipatu dute.
- Originaltasuna: Maisulan batek herri baten eta haren hizkuntzaren fruitu jatorra izan behar du. Hizkuntza horretan pentsatua eta egina, bai mamiz, bai azalez.
- Mami baliotsua: Kristau ikasbidearen erdigunean kokatzen da gaia. Bizitza Jainkoarenganako bidea da, hura baita kristauaren helmuga.
- Forma ederra: Hizkera bizia eskatzen zaio. Erdi mailako jendearentzat idatzi zuen, perpausak modu orekatuan kateatuz, irakurlearen arreta etengabe irabaziz.
- Hizkuntza egokia: Euskara ederki zekien eta euskal mundua ondo ezagutzen zuen. Atsotitzen erabilera egokia eta sinonimoen pilaketa egin zituen, Euskal Herri osoan ulergarri izateko.
Axularren Mendea
XVII. mendea euskal literaturaren arloan garrantzitsua izan zen. Axularrek euskal prosari behar zuen giharra eman zion, nahiz eta Leizarragak XVI. mendean itzulpengintzan egindakoa ezin den ahaztu. Gehienek elkar ezagutzen zuten eta doktrina katolikoa irakasten jardun zuten.
Joanes Etxeberri Ziburukoa
Bizitza
Donibane Lohizuneko Ziburun jaio zen.
Obra
Hiru obra idatzi zituen, bertsoz eta erlijiosoak:
- Manual debozionezkoa
- Noelak
- Elizara erabiltzeko liburua
Oihenart (1592-1667)
Bizitza
Elizgizon ez den lehena izan zen, abokatua. Jakituna eta eruditoa. Maulen jaio eta parlamentuan lan egin zuen.
Obra
- Notitia utriusque Vasconiae, tum ibericae, tum aquitanicae: Euskal Herriaren historia.
- Les proverbes Basques: 706 atsotitzen bilduma, itzulpenarekin eta maitasun-olerkiekin.
- L´art Poetique (frantsesez).
Kritika
Historiaren bikaintasuna. Euskararekiko ardura. Olerkietan neurtitzak dira parametro estetikoaren eredua.
Tartas
Bizitza
Sohütan jaio eta Aruen eta Atharratzen erretore izan zen.
Obra
Zubereraz lehen liburu idazlea. Bi debozio liburu:
- Ontsa hiltzeko bidia: ondo bizitzea irakasten du.
- Arima penitentearen okupazione debotak: Hiru parte ditu: otoitza, baraua eta limosna.