Joseba Sarrionandia eta Anjel Lertxundi: Bi Euskal Idazle Garaikide
Joseba Sarrionandia
Biografia
Joseba Sarrionandia Durangoko Iurreta herrian jaio zen 1958. urtean. 80ko hamarkadan, Lertxundirekin eta Atxagarekin batera, nabarmendu zen idazle bezala. Unibertsitatean ikasketak burutzen ari zela, poliziak atxilotu zuen ETAko komando bateko partaide izatearen akusaziopean. Martuteneko espetxetik alde egitea lortu zuen. Gartzela garaitik idazten zuen, eta 90eko hamarkada arte euskararen ofizialtasunaren aldarrikapena izan zen bere eginbehar garrantzitsuena. Mundu guztiko literatura interesatzen zitzaion, eta horretan aditua zen. Euskara bultzatu zuen.
Ipuingintza
Idazle honek ipuingintza landu zuen, eta esan liteke bera dela idazlan mota hau gure artean izan duen arrakastaren eta garapenaren arduraduna. Poeta sakona eta narrazio laburretan maisua zen.
Poesia lanak
- Izuen gordelekuetan barrena (1981)
- Izkiaturik aurkitu ditudan ene poemak (1985)
- Marinel zaharrak (1987)
- Hezurrezko xirulak (1991)
- Gartzelako poemak (1992)
- Hnuy illa nyha majah yahoo (1995)
Itzulpenak
Itzulpen lan ugari ere egin zituen, hauek dira batzuk:
- Hamairu ate (1985)
- T.S. Eliot euskaraz (1983)
Ipuin bildumak
Hainbat ipuin bilduma argitaratu zituen ere:
- Narrazioak (1983)
- Ni ez naiz hemengoa (1985)
- Atabala eta euria (1986)
- Ifar aldeko orduak (1990)
Ipuingintza landu izan zuen gehienbat, eta hainbat kasutan ipuinaren barruan beste ipuin bat sartzearen teknikaz baliatu zen. Sarrionandiaren hasierako idazlanen ezaugarri bat exotismoa eta kosmopolitanismoa ditugu. Poesiari dagokionez, esan dezakegu tono liriko bat erabiltzen zuela. Amaitzeko, esan beharra da itzulpenak ere landu zituela.
Anjel Lertxundi
Biografia
Anjel Lertxundi 1948. urtean jaio zen Orioko herrian. 80ko hamarkadan, Atxagarekin eta Sarrionandiarekin batera, nabarmendu zen idazle bezala. Magisteritza, Filosofia eta Letrak ikasi zituen Donostian, Erroman eta Valentzian. Hainbat urtez irakaskuntzan eta kazetaritzan aritu zen, eta ondoren literaturgintzan murgildu zen. Euskal Idazleen Elkarteko sortzaileetako bat izan zen, eta 1993an bera izan zen elkartearen lehendakaria. Hizlaria, kritikaria eta garaiko zinema munduan ere sartua zegoen. Bi film zuzendu zituen.
Prosaren berritzea
Prosa berriaren eraikuntzan bere tankera berezia aportatu zuen idazlea izan zen. Tankera horrek bi zutabe nagusi zituen: alde batetik, euskal gizarte tradizionalaren, baserrikoaren, isladatzea; bestetik, errealismo magikoarekiko atxikidura eta eragina. Absurduaren literaturarekin harreman estua zuen.
Lan aipagarriak
Beste batzuen artean, hauek dira bere lan batzuk:
Ipuingintza
- Hunik arrats artean (1970)
- Urtero da aurten (1984)
Haur eta gazte literatura
Haur eta gazte literatura ere landu zituen.
Nobelagintza
- Ajea da urturik (1971): Euskal Herrian frankismopean bizi izan zuen egoerara hurbiltzen da. Hego Amerikako prosa berriaren moldeak jarraitu zituen.
- Goiko kale (1973): Txiki-gazteko bizipenez osatutako zenbait narrazioz gorpuztua.
- Aise eman zenidan eskua (1980)
- Hamaseigarrenean, aidanez (1983): Bere nobelarik garrantzitsuenetakoa da. Modernotasuna eta hiritik baserrira itzultzea burutzen du idazleak. Narratzeko lekuko desberdinak erabili zituen.
- Tobacco days (1987): Euskal polizia eleberri baterako eredua suposatu zuen.
- Carla (1989): Egoera tipikoak alde batera utzi zituen.
- Kapitain Frakasa (1991)
- Otto Pette: hilean bizian bezala (1994): Erdi Aroan girotutako nobela da.