Espainiako Industrializazioa: Erronkak eta Garapena

Historia2,46 KB

Espainiako industrializazioa

Industria Iraultzaren porrota

Espainiako industrializazioa, Europako industria iraultzarekin alderatuta, prozesu berantiarra izan da: XIX. mende amaieran hasi zen eta, ordurako, Ingalaterrako industria iraultzak jadanik mende luze bat zuen eta hainbat hamarkada Europa mendebaldean. Honen arrazoiak hauek izan dira:

  • Faktore politikoak: gerrak, ezegonkortasun politikoa, ustelkeria...
  • Faktore ekonomikoak: nekazaritzaren geldialdia, koloniak galtzea, barne merkatuen ahulezia, azpiegitura sare desegokia eta lurraldeen arteko integrazio maila txikia.
  • Faktore sozialak: burgesiaren kontserbadurismo ekonomikoa, mentalitate kapitalistarik eza.

Kapitalik, eskulanik, barne merkaturik gabe eta Europako lurralde aurreratuenekin ezin lehiatu izanarekin, zaila zen industrializazio prozesua abian jartzea.

Berrezarkuntzako Espainiaren egoera "gizarte dual" gisa deskribatua izan da, mundu oso ezberdin bi elkarrekin bizi zirelako: eremu industrializatu apur batzuk (Katalunia, Euskal Herria) eta nekazaritzako barrualde zabala, bizimodu eta iraupen-bide oso atzeratuak zituena.

Industria garapena

A) Mea-baliabideen ustiapena eta ikatzaren meatzaritza (Asturias)

1874-1914 bitartean, Espainiako mea-baliabide aberatsen ustiapen orokorra eman zen. Eragileak hauek izan ziren: nazioarteko eskaera, ustiaketa-tekniken aurrerapena eta 1869an Laureano Figuerola ministroak Meatzeen Legea ateratzea. Honekin mineralak (burdina, ikatz...) gordin atera eta herri industrializatuetan saltzea ahalbideratzen zen. Kapital frantses eta ingelesak aprobetxatu zuten egoera hau.

Hala ere, Euskal Herrian (Bizkaiko burdin mea) eta Asturiasen (ikatza) izan ezik, mea-baliabideen ustiapenak ez zuen eraldatu mea-guneetako ekonomia. Arrazoiak: ustiatzeko emakida (kontzesio) gehienak atzerritarren esku zeudela eta mea gehiena esportatzen zela (adibide gisa: Ciudad Realeko Almaden-eko zilarbizia Rothschild familiaren esku).

Ikatzaren meatzaritza Asturiasen izan zuen garapen handia. Aldeko faktoreak izan ziren: baliabideen ugaritasuna, itsasaldera bideratzeko erraztasuna eta siderurgiaren leku aldaketa, Andaluziatik Asturiasera. Kontrako faktore ugari ere izan zituen: kalitate txarrekoa izatea eta garestitasuna (erauztearen kostu handia).

Ekoizpenaren igoera Estatuaren babes politikari eta bere kontsumoaren derrigortasunari zor zaie.

Deskargatu

PDF Word HTML