Espainiako Gerra Zibila: Laguntzak, Iparraldea eta Euskadi

Historia3,49 KB

Kanpoko laguntzak Gerra Zibilean

Errepublikanoen laguntza

Errepublikanoek jasotako laguntza oso eskasa izan zen, Stalinen SESB eta Mexikorena baino ez baitzuten izan.

  • Brigada Internazionalak: Elkartasun sentimendua zuten eta Errepublikaren alde borrokatzen zuten boluntarioen talde bat izan zen.
  • Finantzaketa: Errepublikanoek finantzatzeko bankuaren urre-erreserba batzuk erabili zituzten.

Matxinoen laguntza (Alemania eta Italia)

Bai Hitlerrek (Alemania) zein Mussolinik (Italia) matxinoen alde egin zuten. Hitlerrek uste zuen militarrek irabaziz gero Frantziak aliatu bat galduko zuela. Mussolinik, bere aldetik, matxinoek irabazita Italiak aliatu bat lortuko zuela ondorioztatu zuen, gero Afrikako Iparraldea konkistatzeko.

  • Alemania: Kondor Legioa erabili zuen, abiazio unitate bat zena.
  • Italia: Tropa Boluntarioen Kidegoa eta Abiazio Legionarioa bidali zituzten.

Laguntza hau oso erabakigarria izan zen matxinoek irabazteko, hegazkin oso potenteak baitziren. Gainera, multinazionalek ere finantza laguntza eman zieten.

Iparraldeko Kanpaina (1937)

Matxinoen hasierako helburua Madril hiriburua hartzea zen, baina 1937tik aurrera porrot egin zutenez, beste estrategia bat jarri zuten martxan: Iparraldera sartzea. Eremu hau interesgarria zen, bertan industria eta meatzaritza eremuak zeudelako.

Nafarroan Mola zegoen, eskuindarren aldekoa. Donostia jada okupatuta zegoen, beraz, hartu beharreko eremuak Bizkaia, Santander eta Asturias ziren.

  • Kondor Legioak bonbak erabili zituen Durangon eta Gernikan, eta burdinazko hesia (babes teknika bat) gainditu zuten.
  • Ekainean, Bilbon sartzea lortu zuten, Santanderren moduan, nahiz eta errepublikanoak gelditzen saiatu.
  • Errepublikanoak Zaragoza hartzen saiatu ziren, baina ezin izan zuten.

Ondorioz, nazionalistek Iparralde osoa hartu zuten, eta burdina eta ikatz meategiak matxinoen esku geratu ziren.

Euskadiko Autonomia Estatutua eta Eusko Jaurlaritza

Bigarren Errepublika hasieratik zegoen Autonomia Estatutua egiteko ideia. EAJk zeregin handiena zuen, alderdi boteretsuena zelako, eta lehen estatutua onartu nahi zuten.

  1. Lizarrako Estatutua (1931): Proposatu zen, baina baztertu egin zen (Nafarroak ere baztertu zuen). Hala ere, Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan onartu zen, erreferendum bidez.
  2. 1933: CEDA gobernura iritsi zen, eta estatutua alboratuta geratu zen.
  3. 1936: Fronte Popularra boterera iritsi zenean, autonomia estatutuaren auzia puri-purian jarri zen berriro.

Estatutua 1936ko urriaren 1ean onartu zen (gerra uztailan hasi eta hilabete batzuk geroago), eta lehen lehendakaria Jose Antonio Agirre izan zen.

Eusko Jaurlaritzaren sorrera

Eusko Jaurlaritza gerra garaiko egoera konplexu batean sortu zen. Araba zein Gipuzkoa goizetik Matxinatuen alde egon zirenez, Jaurlaritzak Bizkaian izan zuen eragina batez ere. Estatu independente baten moduan funtzionatu zuen, eta Ertzaintza zein Euskal Unibertsitatea sortu ziren.

Gerraren ondorio nagusiak

  • Lurraldea suntsituta (errepideak, azpiegiturak...). (Gobernuak industria suntsitzea debekatu zuen).
  • Gosetea zabaldu zen.
  • Atxilotu eta espetxeratu ugari.
  • Bizkaian eta Gipuzkoan Kontzertu Ekonomikoa kendu zen, zigor espezifiko gisa.

Deskargatu

PDF Word HTML