Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Erregimen Zaharra eta liberalismoa: gizartea eta ekonomia

Historia-n eguneratua2,96 KB

Erregimen Zaharraren Gizarte Egitura

Nobleziaren Mailak eta Ezaugarriak

  • Baroia: Noble tituludunen sailkapenean mailarik xumeenetarikoa zen, Euskadin aitoren semeekin pareka zitekeena. Beste nobleen menpe zeuden eta lurralde baten administrazioaz arduratzen ziren.
  • Zaldunak: Hiribilduetako etxe armarridunen jabeak ziren. Hiriko oligarkiako kideak ziren.
  • Kapare soilak: Jaiotza-eskubideengatik nobleen pribilegioak zituztenak ziren. Gipuzkoan eta Bizkaian gertatzen zena zen, eta hori zela eta, administrazioan lan egiteko aukera zeukaten.

Ekonomia eta Sistema Feudala

Lurraren Jabetza eta Maiorazkoa

Nekazaritzak garrantzi handia zeukan, eta lurraren jabetzak boterea eta aberastasuna ematen zituen. Lurrak ezin ziren erosi edo saldu, eta herentzia pertsona...

Jarraitu irakurtzen "Erregimen Zaharra eta liberalismoa: gizartea eta ekonomia" »

Aro Modernoa: Monarkia Autoritarioak eta Espainia Inperioa

Historia-n eguneratua2,55 KB

Intolerantzia eta Errepresioa

Europa banatu egin zen:

  • Intolerantzia nagusitu zen: Herrialde katolikoetan protestanteak jazartzen ziren eta herrialde protestanteetan, katolikoak.
  • Inkisizioa indartu zen: Dogma katolikotik urruntzen zen guztia jazartzen zuen. Espainian odol garbitasunaren estatutuak ezarri ziren.
  • Mistizismoa: Herrialde katolikoetan, mistizismoa (Santa Teresa eta San Juan de la Cruz) eta debozio herrikoia biziagotu ziren.

Monarkia Autoritarioak

Aro modernoaren hasieran sortutako monarkia boteretsuak dira. Nobleziaren, Elizaren eta udalerrien boterea mugatu eta beren agintaritza inposatu zuten.

Tresnak

  • Burokrazia: Funtzionarioak, lurralde handiak kontrolatzeko.
  • Armadak: Oso handiak, boteretsuak eta finkoak ziren.
  • Diplomazia: Enbaxadoreak,
...
Jarraitu irakurtzen "Aro Modernoa: Monarkia Autoritarioak eta Espainia Inperioa" »

Faxismoaren eta nazismoaren ezaugarriak: totalitarismoa eta Alemania Nazia

Historia-n eguneratua2,92 KB

Totalitarismo Faxista

Fascismo hitza latineko fasces-etik (batasuna) dator. Mugimendu horiek ezaugarri jakin batzuk partekatzen zituzten. Faxismoa Italian hasi zen 1922an eta Europa osora zabaldu zen.

Faktoreak

Faxismoa Lehen Mundu Gerraren ondoren zabaldu zen, eta Gerra Handiaren helburu nazionalistak eta militaristak izan zituen.

Ideologia

Faxismoak ez zuen ideia sail egituraturik; ekintza hausnarketaren aurretik zegoen mugimendu politiko hauetan. Baina denek partekatzen zituzten printzipio komun batzuk:

  • Nazionalismo erradikala eta horrekin lotutako arrazakeria.
  • Politika inperialista.

Faxistek borondateari eta instintuari ematen zieten lehentasuna, arrazoiaren gainetik. Horregatik uko egiten zieten Ilustrazioari, liberalismoari eta sozialismoari....

Jarraitu irakurtzen "Faxismoaren eta nazismoaren ezaugarriak: totalitarismoa eta Alemania Nazia" »

Amerikako eta Frantziako Iraultzak: kausak, ondorioak eta legatua

Historia-n eguneratua3,09 KB

Amerikako Iraultza

Amerikako Iraultza Ingalaterra Berriko kolonoen eta Britainia Handiaren arteko gatazka izan zen, kolonoek independentzia lortzean amaitu zena. Britainia Handikoek manufakturak saltzen zizkieten kolonoei, eta kolonoek lehengaiak saltzen zizkieten, baina metropoliek kolonoei industria sortzen oztopatzen zieten.

Amerikako Iraultzaren Kausak

  • Kolonoek ez zituzten zergak ordaintzen.
  • Ez zuten ordezkaririk parlamentuan.
  • Britainia Handiak zergak kobratu nahi zituen.

Amerikako Iraultzaren Legatua

3 botereak banatuta zeuden:

  • Botere betearazlea: Presidentea.
  • Botere legegilea: Kongresua.
  • Botere judiziala: Auzitegi Gorena.

Frantziako Iraultza

Frantziako Egoera, Iraultza Aurretik

  • Estamentuzko gizartea zegoen.
  • Krisi ekonomikoa zegoen, uzta txarra zegoelako
...
Jarraitu irakurtzen "Amerikako eta Frantziako Iraultzak: kausak, ondorioak eta legatua" »

Burdinbideen Lege Orokorra (1855): trenbidearen garapena Espainian

Historia-n eguneratua3,94 KB

Sarrera eta Testuinguru Historikoa

Testu hau Burdinbideen Lege Orokorra da, 1855eko ekainaren 6an Gorteek agindutakoa, eta Isabel II.ak berretsi zuena. Francisco de Luxán Sustapen ministroak proposatu zien Gorteei lege hau, trenbide-sarea eraikitzeko helburuarekin. Testua Biurteko Progresistan (1854-1856) idatzi zen. Progresisten helburu nagusia modernizazio ekonomikoa zen, Europan trenbidea ekonomiaren hazkunde-motorra baitzen une hartan.

Trenbidearen helburu nagusiak biztanleria garraiatzea eta merkataritza sustatzea ziren. Industria-sektorean ere ezinbesteko faktorea izan zen, hainbat zirkulu ekonomiko mugitzen baitzituen. Europako hazkunde ekonomikoa trenbidearekin oso lotuta zegoen. Espainia, ordea, oso atzeratuta zegoen; beraz, garapen...

Jarraitu irakurtzen "Burdinbideen Lege Orokorra (1855): trenbidearen garapena Espainian" »

Bigarren Mundu Gerra: arrazoiak, blokeak eta ezaugarriak

Historia-n eguneratua2,2 KB

Bigarren Mundu Gerra (1939-1945)

Gerraren arrazoiak

  • Gerraren oinarrizko arrazoia nazioarteko ezegonkortasuna izan zen. Alemaniak mendekua nahi zuen, Versailleseko Ituna sinatzean bere burua zapalduta ikusi baitzuen. 1929ko krisiak depresio ekonomikoa eragin zuen, eta, ondorioz, ideologia totalitarioek gorakada izan zuten.
  • Bat-bateko arrazoia estatu totalitarioen kanpo-politika oldarkorra izan zen. Estatu horiek Erroma-Berlin-Tokio ardatza sortu zuten. Gerra saihesteko, lasaitze-politika edo emakiden politika egitea hautatu zuten.

Gerrako bi blokeak

Gatazkak sei urte iraun zuen, eta borrokalariak bi bloketan borrokatu ziren: Mendebaldeko blokea edo aliatuak, Erresuma Batuaren eta Frantziaren agintepean, eta Ardatzeko potentziak, Alemania eta Italiaren...

Jarraitu irakurtzen "Bigarren Mundu Gerra: arrazoiak, blokeak eta ezaugarriak" »

Berrezarkuntza eta Euskal Herriko industrializazioa (1874–1931)

Historia-n eguneratua9,68 KB

Espainiako Berrezarkuntza (1874–1931)

2.1 Sistema Politikoa, Indarrak eta Oposizioa

  • Berrezarkuntza (1874–1931): Alfonso XII.a tronura itzuli zen eta Cánovasek “Bakea eta Ordena” sistema sortu zuen, helburua egonkortasun politikoa berreskuratzea.

  • Turnismoa: Alderdi Kontserbadorea (Cánovas) eta Alderdi Liberala (Sagasta) txandakatzea, monarkia parlamentarioa eta 1876ko Konstituzioa onartuz.

  • Kazikismoa: Tokiko potentatuek (kazikek) botoak manipulatzen zituzten, emaitza aurrez adostuta.

  • Oligarkia eta Erregearen rola: Gobernuaren eta alderdien kontrola, armada eta Eliza funtsezkoak ziren sistemarako.

  • Oposizioa:

    • Politikoa/intelektuala: Errepublikanoak, sozialistak (PSOE, UGT).

    • Nazionalista: EAJ, Kataluniako Lliga, autonomia edo nazio eskaria.

    • Soziala/

...
Jarraitu irakurtzen "Berrezarkuntza eta Euskal Herriko industrializazioa (1874–1931)" »

Seiurteko Demokratikoa (1868-1874): iraultza eta erreforma

Historia-n eguneratua2,62 KB

Seiurteko Demokratikoa (1868-1874)

Seiurteko Demokratikoa (1868-1874): KLa Gloriosa izeneko 1868ko iraultzak Isabel II.aren erregealdia amaitu zuen eta Espainian liberalismo demokratikoaren hastapena markatu zuen. Kausa nagusietako bat Isabel II.aren erregealdiak sortutako ezinegona izan zen, ustelkeria eta kontrol falta handiak tarteko. Erregimen moderatuaren autoritarismoak herritarren eskubideak mugatu zituen, zentsura eta manipulazio politikoa erabiliz, eta honek desadostasun sakona sortu zuen gizartean. Beste alde batetik, 1860ko hamarkadaren amaierako krisi ekonomikoak ondorio larriak izan zituen nekazaritza eta industria sektoreetan, eta burdinbideak ere gainbehera egin zuen. Honen ondorioz, langabezia, gosea eta miseria orokortuta, klase...

Jarraitu irakurtzen "Seiurteko Demokratikoa (1868-1874): iraultza eta erreforma" »

1876ko Espainiako Konstituzioa: Berrezarkuntza sistema politikoaren oinarri juridikoa

Historia-n eguneratua7,19 KB

TESTUAREN SAILKAPEN/KOKAPENA

Lehen mailakoa. Testu mota: juridikoa (konstituzioa). Gaia: politikoa. Egilea: kolektiboa, Gorteak + Alfontso XII. (botere legegilea zuten bi erakundeak + Erregeak legeak berretsi behar). Izaera: publikoa. Hartzailea: Espainiako herria. Helburua: Espainian egonkortasun eta ordena politikoa ezartzeko marko juridiko berri bat sortzea. Kokapena: Berrezarkuntza borbonikoaren hasieran kokatua, Alfontso XII.aren erregealdian (1874-1885), Canovas del Castilloren sistemaren oinarriak ezarri zirenean.

ANALISIA/IDEIA NAGUSIAK

Egitura: sarrera + 8 artikulu. Sarrera: testua burutu duten pertsonaien aurkezpena egiten Alfontso XII.a (“Jainkoaren graziaz Espainiako errege konstituzionala”) + Gorteak (botere legegilea, Erregearekin...

Jarraitu irakurtzen "1876ko Espainiako Konstituzioa: Berrezarkuntza sistema politikoaren oinarri juridikoa" »

Euskal Herriko industrializazioa eta gizarte ondorioak

Historia-n eguneratua2,59 KB

Euskal Herriko Industrializazioa eta haren Gizarte Ondorioak

XIX. mendearen erditik aurrera, industrializazioa eman zen, honek aldaketa eta ondorio sakonak ekarri zituen arlo guztietan.

Industrializazioaren Faktoreak

Industrializazioan faktore batzuk garrantzitsuak izan ziren:

  • Ingalaterrak burdina behar zuen, burdin berezia, Bessemer bihurgailua zela eta, Euskal Herrian zegoena.
  • Euskal Herrian meategiak erreka, portu edo itsasotik hurbil zeuden.
  • Esku lana merkea zen.
  • Burdina ateratzea erraza zen lurrazaleko meategiak zirelako.

Honek Ingalaterra eta Euskal Herriaren arteko merkataritza harremanak sortu zituen: burdina bidaltzen zen eta ikatza ekarri.

Kontuan hartu behar dira XIX. mendean liberalek egindako lege berriak eta honen eragina industrializazio...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko industrializazioa eta gizarte ondorioak" »