Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Euskal Herriko industrializazioa: Bizkaiko eta Gipuzkoako ereduak

Historia-n eguneratua4 KB

Euskal Herriko Industrializazioa

Bizkaian, Bilbo eta Nerbioi itsasadarraren ezkerraldean siderurgian oinarritutako industria-hazkunde izugarria gertatu zen. Gipuzkoan, industriaren garapen motelagoa eta dibertsifikatuagoa izan zen, Arabak eta Nafarroak nekazal lurraldeak izaten jarraitu zuten.

Bizkaiko Eredua

Industrializazioaren Oinarriak

Bizkaiko industrializazioan hainbat faktore oinarrizkoak izan ziren: industria tradizionalaren presentzia, kokapen geografiko estrategikoa, lehengai garrantzitsuen ugaritasuna eta, 1841etik aurrera, aduanak kostaldera lekualdatzeak Euskal Herria Espainiako merkatuan integratzea.

Industrializazioaren Hastapenak (1841-1876)

Aduanak kostaldera lekualdatu izanak eta kanpo merkataritzaren zailtasunak zirenez, Bilboko...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko industrializazioa: Bizkaiko eta Gipuzkoako ereduak" »

Independentzia Gerra: hasiera, garapena eta ondorioak

Historia-n eguneratua3,07 KB

Independentzia Gerraren Hasiera eta Testuingurua

Independentzia Gerra Frantziako armadak Iberiar Penintsula osoa hartu zuenean hasi zen. Herritarrak gero eta haserreago zeuden Napoleonen armadarekin eta Godoyren ekimenekin; haserre hura kleroak eta aristokraziak sustatu zuten.

Aranjuezko Matxinada eta Baionako Abdikazioak

Lehen herri matxinada Madrilen izan zen 1808an: Aranjuezko matxinada delakoa. Ondorioz, Godoy epaitu eta Karlos IV.ak abdikatu egin zuen, bere seme Fernando VII.aren alde. Napoleonek egoera hau aprobetxatu zuen eta Baionan Karlos eta Fernando batu zituen. Napoleonen presioaren ondorioz, koroaren botere guztiak eman zizkioten Napoleoni, eta honek bere anaia Jose I.a izendatu zuen errege.

Frantziarren Aurkako Altxamenduak

Frantziako...

Jarraitu irakurtzen "Independentzia Gerra: hasiera, garapena eta ondorioak" »

Euskal nazionalismoa eta langile mugimendua XIX. mendean: Bizkaiko meatzeak eta Bilboko Batzokia

Historia-n eguneratua7,32 KB

Euskal Nazionalismoa eta Bilboko Euskaldun Batzokia

Testuaren egitura: Batzokiaren estatutuak zortzi artikulutan banatuta daude.

Testuaren ideia nagusia: Bilboko Euskaldun Batzokiaren fundazioa.

Ideia eta Kontzeptu Nagusiak Artikuluetan

  • EAJren konfesionalitatea: Jaun Goikoa (1. artikulua); aisialdirako zentroa, bere izaera politikoa mozorro honekin estalita.
  • Bizkai Buru Batzar: Alderdiak lurraldekako antolamendua du (Bizkaiarena) (2. artikulua).
  • Bizkaia katolikoa: Bizkaia katolikoa, apostolikoa eta erromatarra izango da. Alderdiaren konfesionalitatea edozein ekintzatarako (3. artikulua).
  • Foruak: Lege Zaharra edo foruak, arbasoen usadioak askatasunezko legeak zirenak (4. artikulua).
  • Euskal arrazako familiak: Osagai etnikoa, batzuen ustetan arrazista
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal nazionalismoa eta langile mugimendua XIX. mendean: Bizkaiko meatzeak eta Bilboko Batzokia" »

Lehen Mundu Gerra: jatorria, garapena eta amaiera

Historia-n eguneratua2,62 KB

Lehen Mundu Gerraren jatorria

Alemania bateratu ondoren, nazioarteko politikaren gidari bihurtu zen. Bismarckek aliantza-sistema bat sortu zuen Alemania, Austria eta Errusiaren artean, eta geroago, Italia ere gehitu zen. Helburu nagusiak Frantzia bakartzea eta Balkanetako orekari eustea ziren.

Bake armatua (1890-1914)

1890ean Bismarck kargutik kendu zuten eta nazioarteko harremanetan beste aldi bat hasi zen: Bake armatua. Garai honetan, Europako potentziak aurkako bi bloke militarretan banatu ziren:

  • Aliantza Hirukoitza: Alemania, Austria eta Italia.
  • Entente Hirukoitza: Frantzia, Errusia eta Britainia Handia.

Balkanetako arazoak zirela eta, Errusiak Alemaniarekin zuen aliantza utzi zuen. Elkarrekiko beldurrak armamentu norgehiagoka eragin zuen.

Gerraren

...
Jarraitu irakurtzen "Lehen Mundu Gerra: jatorria, garapena eta amaiera" »

Espainiako Berrezarkuntza eta Euskal Herria (1875-1917): laburpena

Historia-n eguneratua3,83 KB

Espainiako Berrezarkuntza (1875-1902)

1875ean Alfontso XII.aren estatu-kolpearen ondoren hasi zen Berrezarkuntza, Cánovas del Castillok bultzatuta. Sistema hau oligarkia ekonomikoan oinarritu zen, eta helburu nagusiak ekonomia-garapena, gizarte-ordena mantentzea eta ezkerra boteretik kanpo uztea izan ziren.

Oinarriak

  • Oinarri soziala: Ekonomia eta politika oligarkikoa.
  • Oinarri juridikoa: 1876ko Konstituzioa.
    • Moderatua eta malgua.
    • Subiranotasun elkarbanatua (Koroa eta Gorteak).
    • Erregearen botere betearazlea eta lege-beto eskubidea.
    • Bi ganbara (Senatua eta Diputatuen Kongresua).
    • Zentralismoa.
    • Estatu konfesionala (katolikoa).
  • Oinarri politikoa: 1881eko txandakatze-sistema (Alderdi Kontserbadorea eta Alderdi Liberala), bozketak kontrolatuz (hauteskunde-iruzurra)
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Berrezarkuntza eta Euskal Herria (1875-1917): laburpena" »

XVIII. eta XIX. mendeetako nekazaritza eta industria iraultzak: eraldaketa ekonomiko eta sozialak

Historia-n eguneratua2,58 KB

XVIII. mendeko nekazaritza hedapena

XVIII. mendean, nekazariek elikagai gehiago ekoizteko beharra zuten, eta horrek aldaketa ekonomikoak eragin zituen lehen sektorean. Hainbat hobekuntza eman ziren:

  • Nekazaritza teknikak hobetu ziren: makina berriak eta ongarriak erabiltzen hasi ziren.
  • Abeltzaintza hobetu zen: hortik aurrera, okela ez zen aberatsentzako bakarrik izan.
  • Nekazaritza egiturak aldatu ziren: herri lurrak pribatizatu zituzten.

Ondorioak:

  • Ekoizpenak gora egin zuen.
  • Teknologia eta makina berriak erabiltzean, eskulan soberakinak sortu ziren, eta nekazari askok hirietara emigratu behar izan zuten.

Pentsamolde berria

Gizartean eta ekonomian, liberalismo ekonomikoaren ideologia hedatu zen. Ekonomia hazkundea ekimen pribatuak eragiten zuela zioen...

Jarraitu irakurtzen "XVIII. eta XIX. mendeetako nekazaritza eta industria iraultzak: eraldaketa ekonomiko eta sozialak" »

Estamentu gizartea eta klase gizartea: laburpena

Historia-n eguneratua1,47 KB

Estamentuzko gizartea:Antzinako erregimenaren gizarte antolakea non inmobilismo bertikala eta gizarte 2 zatitan zeuden, Pribilegiatuek eta ez pribilegiatuek. Klase gizartea: Aberaztasunen arabera banatzen zituen gizarte antolaketa eta goi erdi eta behe klasean banatzen ziren industria iraultza eta gero sortu zen gizarte antolaketa. Sindikatua:bere interesak defendatzeko sortutako langile elkarteak. Sozialismoa:Industria

iraultzaren garaiak langileei boterea ematea eta kapitalismoa suntsitzea helburua zen ideologi politikoa da.

Frantziako Iraultzaren etapak: kronologia eta ezaugarriak

Historia-n eguneratua3,55 KB

Frantziako Iraultzaren Etapak: Kronologia eta Ezaugarriak

Asanblea Konstituziogilea

Data: 1789-1791

Helburua

  • Antzinako Erregimena desagerraraztea.
  • Konstituzio bat idaztea.

Sistema politikoa

Parlamentuzko monarkia

Neurriak

  • Eskubide feudalak abolitzea.
  • Giza eta Herritarren Eskubideen Adierazpena.
  • Konstituzioa* (subiranotasun nazionala, botere banaketa: legegilea asanblea, betearazlea erregea, judiziala epaileak; sufragio zentsitarioa).

Gertaerak

  • Bastilla hartzea.
  • Landa-eremuetan nobleen gazteluak erasotzea eta erretzea.

Asanblea Legegilea

Data: 1791-1792

Helburua

  • Burgesek iraultza gelditzea nahi zuten.
  • Herri xeheak aldaketa sakonagoak nahi zituen.

Sistema politikoa

Parlamentuzko monarkia

Neurriak

  • Emigratuen ondasunen aurkako dekretua.
  • Elizjendea kanporatzeko dekretua.
...
Jarraitu irakurtzen "Frantziako Iraultzaren etapak: kronologia eta ezaugarriak" »

Karlistadak eta Foruen Indargabetzea (1833-1876): laburpena

Historia-n eguneratua4,1 KB

Karlistadak eta Foruen Indargabetzea (1833-1876)

FORUAK ETA LIBERALISMOA: KARLISTADAK ETA FORUAK INDARGABETZEKO PROZESUA (1833 - 1876)

Testuingurua eta Bandoen Sorkuntza

Fernando VII.a hil ondoren, lege salikoa indargabetu eta Santzio Pragmatikoa onartu zen. Ondorioz, bere alaba Isabel II.a izendatu zuten Espainiako erregina. Hala ere, Fernandoren anaia, Karlos, kontra jarri zen, tronua beretzat nahi baitzuen. Bestalde, 1833. urtean foruak desagerrarazteko beldurra zegoen Euskal Herrian. Beraz, bi bando nagusi sortu ziren:

1. Karlistak (Absolutistak)

Karlistak Fernandoren anaiaren alde zeuden. Hauek absolutistak ziren, eta beraien pentsaera nagusiak hauek ziren:

  • Ideologia: Eliza, Foruak, Antzinako Erregimena eta Lege Salikoa.
  • Kideak: Nekazariak, Elizgizonak
...
Jarraitu irakurtzen "Karlistadak eta Foruen Indargabetzea (1833-1876): laburpena" »

Antzinako Erregimena: gizartea, ekonomia eta botere politikoa

Historia-n eguneratua2,38 KB

Antzinako Erregimenaren oinarriak

Estamentuzko gizartea

Gizartea hiru mailetan banatuta zegoen: nobleak, kleroa eta hirugarren estamentua (gehienak artisauak, nekazariak eta merkatariak).

Gizarte hau pribilegiatuen eta ez-pribilegiatuen artean banatzen zen:

  • Pribilegiatuak: Eskubide eta pribilegioak zituzten, ez zuten zergarik ordaintzen eta botere handia zuten.
  • Ez-pribilegiatuak: Ez zuten pribilegiorik, zergak ordaintzen zituzten eta Europako biztanleriaren %85 ziren.

Estamentuak talde itxiak ziren; bakoitza jaiotzatik estamentu bati dagokion kide zen. Oso zaila zen taldez aldatzea; burges aberats gutxi batzuk soilik lortu zuten noble izatera pasatzea.

Nekazaritza eta jaurerri-ekonomia

Ekonomia ez zen asko aurreratu. Nekazaritza zen ekonomiaren oinarria...

Jarraitu irakurtzen "Antzinako Erregimena: gizartea, ekonomia eta botere politikoa" »