1876ko Foruak Aldatzeko Legea: Euskal probintzien foru araubidearen aldaketa
Laburpena
Dokumentuak 1876ko uztailaren 21eko Foruak Aldatzeko Legea aztertzen du, Alfontso XII.aren erregealdian, azken Karlistaldiaren ostean Gorteek onartutakoa. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako biztanleei ezartzen dizkien betebeharrak (soldadutza eta zergak) eta legearen testuinguru historikoa azaltzen ditu. Berrezarkuntza Garaiaren oinarriak ulertzeko balio du.
Funtsezko puntuak
- Legea 1876ko uztailaren 21ean Gorteek onartu eta Alfontso XII.ak berretsi zuen.
- Euskal probintziei gizonezkoen soldadutza eta zergak ordaintzeko betebeharra ezartzen die.
- Gobernuari lehengo foru araubidean erreformak egiteko baimena ematen dio.
- Antonio Cánovas del Castillo gobernuko presidentea izan zen aldaketa horren bultzatzailea.
- Legea Berrezarkuntza Garaiaren hasieran kokatzen da, Karlistaldia amaitu eta gero.
- Berrezarkuntza 1923ra arte iraun zuen, eta 1876ko Konstituzioa ere idatzi zen erregimen horretan.
1876 UZT 21 LEGEA: Foruak Aldatzeko Legea
Sarrera eta Testuinguru Juridikoa
Aztergai dugun testua 1876ko uztailaren 21ean Gorteek agindu eta Alfontso XII.a erregeak, Cánovasekin batera berretsitako legearen artikulu sorta da. Testua juridikoa eta publikoa da, Espainiar herritarrei eta bereziki Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako biztanleei zuzenduta dago. Dokumentua Berrezarkuntzaren hasieran, Alfontso XII.aren erregealdian, azken Karlistaldia amaitu zenean kokatzen da. Helburua Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foruak aldatzea da.
1876ko Legearen Eduki Nagusiak
Testuaren azterketari dagokionez, lege honek Euskal Probintzietako biztanleei bi betebehar nagusi ezartzen dizkie, Espainiako gainerako biztanleek bezalaxe (1. art.):
- Gizonezko kupoa aurkeztera edo soldadutzara joatera derrigortzen ditu (2. art.).
- Zergak ordaintzera derrigortzen ditu Ogasunari (3. art.).
Bestalde, 1876ko uztailaren 21eko legeak lehengo foru araubidean erreformak egiteko baimena ematen dio gobernuari.
Testuinguru Historikoa: Berrezarkuntza eta Karlistaldia
Testu hau Berrezarkuntza Garaiaren hasierarekin eta azken Karlistaldiaren amaierarekin lotzen dugu. Seiurteko Iraultzailea hondoratu eta errepublika finkatzeko ahaleginak ezerezean gelditu zirenean, 1874aren amaieran, Borboien Monarkia etorri zen berriro Espainiara, Isabel II.aren semea, Alfontso XII.a, buru zela.
Horrela hasi zen Berrezarkuntza; erregimen hori 1923ra arte egon zen indarrean, eta alderdi politiko guztien artean oreka eta batasuna lortzea izan zuen xede nagusia. Horretarako, 1876ko Konstituzioa idatzi zen. Tarte luze horretan, hainbat errege izan ziren agintean: Alfontso XII.a (1875-1885), Maria Kristina erreginaordea (1885-1886) eta Alfontso XIII.a (1902-1931).
Foruen Eztabaida eta Cánovas del Castilloren Erabakia
1876. urtean, azken Karlistadaren ondoren, berriro hasi zen foruei buruzko eztabaida. Espainiako iritzi publikoak foruei egozten zien karlismoaren indarra eta bi gerra eragin izana. Gobernuko presidente zen Antonio Cánovas del Castillok foruak aldatzea erabaki zuen, euskal probintziak Espainiako beste probintziekin berdintzeko. 1876ko uztailaren 21ean Gorteek lege hau onartu zuten, Foruak Aldatzeko Legetzat hartu izan dena. Lege hau Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabari zegokion, eta honen arabera, euskal probintziek Ogasunari zergak ordaindu behar zizkioten eta gizonek soldadutza egin behar zuten.
Deskargatu
PDF Word HTMLOhiko galderak
Zer ezarri zuen 1876ko Foruak Aldatzeko Legeak?
Euskal probintziei gizonezkoen kupoa aurkeztu edo soldadutza egiteko eta Ogasunari zergak ordaintzeko betebeharra ezarri zien. Gainera, gobernuari foru araubidean erreformak egiteko baimena eman zion.
Noiz onartu zen lege hau?
1876ko uztailaren 21ean onartu zuten Gorteek, eta Alfontso XII.a erregeak berretsi zuen.
Zergatik aldatu zituzten foruak?
Espainiako iritzi publikoak foruei egozten zien karlismoaren indarra eta bi gerra. Cánovasek euskal probintziak Espainiako gainerako probintziekin berdintzea erabaki zuen.
Frogatu zeure burua
Berrikuspen-txartelak
Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.
Testa
AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.