Isabel II.aren erregealdia: hamarkada moderatua eta 1845eko Konstituzioa (1844-1854)
Laburpena
Dokumentuak Isabel II.aren erregealdiaren lehen hamarkada moderatua aztertzen du, 1844tik 1854ra. Narváezen gobernua, administrazio zentralista, Guardia Zibilaren sorrera eta 1845eko Konstituzioa azaltzen ditu. Gainera, Erromarekin 1851n sinatutako Konkordatua eta eliza katolikoaren eta estatuaren arteko harremanak ere jorratzen ditu.
Funtsezko puntuak
- 1844ko maiatzean Narváez Gobernura iritsi zen eta aurrerakoien askatasunak mugatzen zituzten eraldaketak abiatu zituen.
- Guardia Zibila 1844an sortu zen, ordena publikoa eta jabetza pribatua zaintzeko.
- 1845eko urtarrilean alkateak Gobernuak zuzenean izendatzen zituen.
- 1845eko Konstituzioak subiranotasun banatua ezarri zuen, Gorteen agintea mugatuz eta erregearen pribilegioak handituz.
- 1851ko Konkordatuak katolikoa Estatuaren erlijio bakartzat hartu zuen eta Erromarekin harremanak berrezarri zituen.
- Konkordatuaren bidez Erromak desamortizatutako ondasunen jabetza onartu zuen.
ISABEL II.AREN ERREGEALDIA (1844-1868)
1. HAMARKADA MODERATUA (1844-1854)
1843ko azken hilabeteetan, moderatuek aurrerakoiak agintetik behin betiko kanporatu zituzten. Narváez Gobernura iritsi zenean, 1844ko maiatzean, aurrerakoiek proposatutako askatasunak mugatzen zituzten eraldaketak abiatu zituen. Modu horretan, Koroaren agintea indartu eta administrazio zentralista antolatu zuen.
Eraldaketa Moderatuak eta 1845eko Konstituzioa
Eraldaketa moderatuen printzipio nagusiak publikoaren ordena zorrotza eta administrazio zentralizatuaren kontrol politikoa izan ziren. 1843an Milizia Nazionala kendu eta ordena publikoaren kidego berria sortu zen, Guardia Zibila (1844); ordena publikoa eta jabetza pribatua zaintzeko eginkizunarekin.
1845eko urtarrilean lege organiko batek alkateak hautapen bidezkoak izatea ezabatu eta Gobernuak zuzenean izendatuko zituela ezarri zuen.
1845eko uztailean inprenta eta prentsa zuzenean kontrolatu ziren. Konstituzio-adostasuna erabat kentzeko Konstituzio berria aldarrikatu zen. 1837ko Konstituzioaren “hobekuntza” modura aurkeztu bazen ere, subiranotasun banatua ezarri zuen, Gorteen agintea mugatuz eta erregearen pribilegioak handiagotuz.
Klerikalismo Moderatua: 1851ko Konkordatua
Konstituzioko alderdi nabarmen bat Espainiako nazioaren erlijio ofiziala zein zen adieraztea izan zen. Garai hartan, moderatuek Aita Santuarekin harremanak berrezarri nahi zituzten, Mendizabalen desamortizazioek eragindako apurketaren ostean, eta 1851n sinatu zen konkordatua negoziatu zuten.
1844an hartutako lehenengo neurriak klero sekularra eta erlijio-ordenak mantentzeko agindua ziren. Konkordatuaren arabera, Estatuaren erlijio bakarra katolikoa zen. Aginte zibilak erlijioa defendatzeko betebeharra zuen. Ondorio nagusiak hezkuntzan esku hartzeko eta gobernuek doktrina heretikoak zapaltzeko laguntza ematea ziren. 1844ko xedapen baten bidez erlijioari eta moralari buruzko lanak zentsuratzeko gaitasuna ezarri zuen.
Arlo politikoan, gobernu moderatuek bi lorpen garrantzitsu izan zituzten. Erromak desamortizatutako ondasunak jabeen eskuetan geratzea onartu zuen, eta, horri esker, erosleen jazarpena bertan behera geratu zen. 1753ko aurreko konkordatuan ezarritako gotzainak aurkezteko eskubidea berritu zen.
Deskargatu
PDF Word HTMLOhiko galderak
Noiz sortu zen Guardia Zibila?
Guardia Zibila 1844an sortu zen, ordena publikoa eta jabetza pribatua zaintzeko eginkizunarekin. Aurretik zegoen Milizia Nazionala 1843an kendu zen.
Zer ezarri zuen 1845eko Konstituzioak?
Subiranotasun banatua ezarri zuen, Gorteen agintea mugatuz eta erregearen pribilegioak handituz. 1837ko Konstituzioaren "hobekuntza" modura aurkeztu zen.
Zer izan zen 1851ko Konkordatua?
Moderatuek Aita Santuarekin negoziatutako akordioa izan zen, harremanak berrezartzeko Mendizabalen desamortizazioen ostean. Espainiako Estatuaren erlijio bakarra katolikoa zela ezarri zuen.
Frogatu zeure burua
Berrikuspen-txartelak
Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.
Testa
AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.