Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

XIX. mendearen amaierako industrializazioa eta Fronte Popularra: testu historikoak

Historia-n eguneratua2,36 KB

XIX. mende amaierako industrializazioa eta langile mugimendua

12. testua: Testuaren aurkezpena. Testu historikoa da, XIX. mendearen amaierako industrializazioak sortutako bizi-baldintzak eta langile mugimendua aztertzen dituena. Formaren aldetik zirkunstantziala da, prentsako berriak izan ohi diren bezala; edukiaren aldetik, berriz, testu politiko eta ideologikoa da. Hartzaileari dagokionez, publikoa da. 1896ko meatzarien gatazkak salatzen ditu, hizkera marxista erabiliz.

Garaia eta testuingurua

Errestaurazioaren garaian kokatzen da, Maria Kristinaren erregeordetzan, hain zuzen ere. Sagastaren gobernupean, 1881ean, langileen mugimendua legeztatu zen eta hainbat sindikatu hedatu ziren; besteak beste, 1888an UGT sortu zen.

Inguru historikoa (1876-

...
Jarraitu irakurtzen "XIX. mendearen amaierako industrializazioa eta Fronte Popularra: testu historikoak" »

1898ko Hondamendia: Espainiako Inperioaren amaiera eta Kuba, Puerto Rico eta Filipinak

Historia-n eguneratua2,91 KB

1898ko Hondamendia

1898an, Espainiar Inperio Kolonialaren azken hondarrak Amerika kontinentalean geratzen ziren: Kuba, Puerto Rico eta Filipinak. Puerto Rico eta Kubako egoerak ezaugarri kolonial bereziak zituzten: Estatu Batuetatik oso gertu zeuden, bizitza ekonomikoa esportaziorako nekazaritzan oinarrituta zeukaten, eta kanabera-azukrea eta tabakoa ziren ekoizpen nagusiak.

Filipinetako artxipelagoan, espainolak oso urriak ziren eta inbertitutako kapitalak ere ez ziren esanguratsuak. 1868an autonomiaren aldeko mugimenduak hasi ziren Kuban, Manuel de Céspedes-ek gidatutako herri-matxinadarekin. Altxamendu horrek hasiera eman zion esklabotza landaketetan eta azukre-etxaldeetan abolitzeko eta autonomia politikoaren aldeko borrokari.

Hamar urteko...

Jarraitu irakurtzen "1898ko Hondamendia: Espainiako Inperioaren amaiera eta Kuba, Puerto Rico eta Filipinak" »

1876ko Legea: Euskal Foruen ezabapena eta 1839ko foru legea

Historia-n eguneratua3,18 KB

Euskal Foruak Ezeztatzen Dituen Legea

Testu Historikoa, Juridikoa eta Politikoa

Data: 1876ko uztailaren 21ean, Madrilen.

Egilea Intelektuala: Cánovas del Castillo.

Hartzailea: Espainiar guztiak, batez ere Euskal Herria (EH).

Une Historikoa: Bigarren Karlistaldiaren amaiera.

Ideia Nagusia

  • Euskal Foruen deuseztapena.

Beste Ideiak

  • Espainiako betebeharrak ezarri zaizkie Euskal Herriko biztanleei.
  • Probintziak behartuta daude soldadu kupo bat ematera.
  • Gorteek gobernuari baimena ematen diote foruetan erreformak egiteko, justifikatuta badaude.

Iruzkina

Aintzinatik Erdi Aroa: Zetorren foru sistemaren azalpen laburra. Liberalismoarekin talka.

Foruen Bilakaera:

  1. Lehenengo Karlistaldia.
  2. Bergarako Hitzarmena (1839): Foruak berretsi, baina Nafarroak foruak ezabatu eta autonomia
...
Jarraitu irakurtzen "1876ko Legea: Euskal Foruen ezabapena eta 1839ko foru legea" »

Espainiako trantsizioa: diktaduratik demokraziara (1975-1985)

Historia-n eguneratua2,77 KB

Trantsizioa (1975-1985)

Sarrera

Francok, bere heriotzaren ondoren erregimena iraunarazteko asmoz, monarkia ezarri bazuen ere, ez zuen lortu; Espainiak erregimen autoritariotik demokraziara eramango zuen bideari ekin baitzion. Beraz, 1975ean, Francoren heriotzarekin, trantsizioa deritzon aldia hasi zen, eta 1982ra arte, alderdi sozialistak boterea eskuratu zuen arte, iraun zuen.

Dena den, monarkia aldaketaren alde agertu arren, prozesua ez zen erraza izan: alde batetik, erregimeneko sektore inmobilistak zeuden eta, bestetik, erregimenarekin erabateko haustura lortu nahi zuten oposizioko sektoreak. Bi joeren artean hirugarren bat sortu zen: erregimenak berak zituen tresnetatik abiatuz sistemaren erreforma egitearen aldekoa. Azkenik, hausturaren...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako trantsizioa: diktaduratik demokraziara (1975-1985)" »

Lehen Mundu Gerra: garapena, etapak eta ezaugarriak

Historia-n eguneratua6,09 KB

Lehen Mundu Gerraren Garapena

Elkarren Aurkako Indarrak

  • Parte hartu zuten potentzia nagusiak: Europako 5 potentzia nagusiak: Erresuma Batua, Frantzia, Alemania, Austria eta Errusia. Gerran sartu ziren ia Europako estatu gehienak ere.
  • Kanpoan gelditu zirenak: Espainia, Suitza, Herbehereak, Eskandinaviako herriak eta Albania.

Entente Hirukoitzaren (Aliatuak) indarrak

  • Frantzia, Erresuma Batua eta Errusia.
  • Biztanleria: Hauen biztanleria Austria eta Alemania baino bi aldiz handiagoa zen.
  • Armada: 200 dibisioko armada zuten.
  • Arazoak:
    1. Britainiarren parte-hartzea hasieran mugatua izan zen, lurreko armada txikia zutelako.
    2. Errusiaren mobilizazioa ez zen azkarra, armadaren zati batek Siberiatik iritsi behar zutelako eta trenbide sare mugatuak zailtasunak sortzen
...
Jarraitu irakurtzen "Lehen Mundu Gerra: garapena, etapak eta ezaugarriak" »

Erantzukizun Politikoen Legea (1939): testu historiko-juridikoaren iruzkina

Historia-n eguneratua2,15 KB

17/IDENTIFIKAZIOA: Testu historiko juridiko baten aurrean gaude. Publikoa da eta 1939ko otsailaren 9an promulgatutako lege bat dugu, Gerra Zibilaren bukaeran, Frankismoaren preparakuntzari ekin ziotenean, gerra irabazia zegoela argi ikusi ondoren. Bere egilea Franco da, Franquismoaren burua, Espainiako armadaren general bat zena, nazionalen alde egin zuena, eta Altxamenduaren buru, Espainiako Estatuko Gobernuburu eta Armadaren Generalisimo izendatu zutena nazionalek. Bere xedea errepresioarekin hastea zen, bere gobernua eratzerakoan edozein zailtasunik ez izateko.BARNE ANALISIA:Testu honek 2 atal orokorretan banatu dezakegu: alde batetik preanbulo bat dugu, non legearen aurkezpen bat eta lege hori betearazteko boterea nork duen adierazten digu;
...
Jarraitu irakurtzen "Erantzukizun Politikoen Legea (1939): testu historiko-juridikoaren iruzkina" »

Bizi espazioaren teoria eta Nazismoaren oinarri ideologikoak: glosategia

Historia-n eguneratua2,22 KB

TSARISMOA: sistema politiko bat errusian emandakoa. Emperadorea tsar. Sistema absolutistaren antzekoa, herrialdeko ekonomia atzeratzen zuen, nekazaritzan oinarrituz.

NEP: Iraultza politika ekonomiko berria eratu egin zuen, eta politika berriarekin bat, aurretik hartutako erabaki handi batzuk bertan behera utzi ziren.
MENTXEBIKEA: Errusiako alderdi sozialdemokrataren zatiketa; haien iritziz, aurretik iraultza burgesa eginda soilik irits zitekeen iraultza sozialista, eta Errusian egin gabe zegoen. Jende masek osaturiko aderdi sozialista handi baten aldekoak ziren. 
DUMA: 1905eko iraultzaren ondorioz, nikolas 2.A sortu zuen gobernua izan zen, herriaren ordezkari bezala.
BIZI ESPAZIOAREN TEORIA: Pentsamolde espantsionistaren oinarri ideologikoa izan
...
Jarraitu irakurtzen "Bizi espazioaren teoria eta Nazismoaren oinarri ideologikoak: glosategia" »

Frankismo berantiarraren krisia eta Trantsizioaren oinarriak: laburpena

Historia-n eguneratua10,03 KB

Kausak

Frankismo berantiarraren krisiak hainbat arlotan izan zituen arrazoiak, eta horien ondorioz erregimena gero eta ahulagoa bihurtu zen. Ekonomikoki, 1960ko hamarkadako hazkundea ez zen sendoa izan, eta 1973ko petrolio krisiak Espainiako ekonomia kolpatu zuen. Turismoaren beherakadak, emigrazioaren ahultzeak, kanpoko inbertsioen jaitsierak, inflazioak eta langabeziaren igoerak krisi soziala eragin zuten, gatazka laboralak eta protestak areagotuz.

Politikoki, erregimenak demokraziarako irekiera ukatu zuen bitartean, oposizioa antolatzen eta indartzen joan zen, inmobilistekin batera, Junta Democrática bezalako erakundeekin. 1973an, Juan Carlos Borboikoa oinordeko eta Carrero Blanco presidenteorde izendatu ziren, baina ETAk Carrero Blanco hil...

Jarraitu irakurtzen "Frankismo berantiarraren krisia eta Trantsizioaren oinarriak: laburpena" »

Berpizkundea eta Zientzia Iraultza: gizartearen eta zientziaren aldaketa nagusiak

Historia-n eguneratua2,55 KB

Berpizkundea eta Zientzia Iraultza

1. Gizartearen Eraldaketa

Gizartearen aldaketa garrantzitsuak eman ziren Berpizkunde garaian. Erdi Aroan ia erabateko nagusitasuna zuen nekazal munduaren aurrean, biztanleak hirietan ugaritu egin ziren eta merkataritza kapitalismo hasi berria garatu zen.

Ekonomia espezieetan (trukean) oinarritzetik dirutan ordaintzera igaro zen, eta horri esker, burgesia sortu zen; ordena feudala ahuldu zuen klasea hain zuzen.

Monarkia autoritarioak ere garai honetan sortu ziren. Frantzian, Ingalaterran eta Gaztelan zentralizazio prozesu politikoa gertatu zen (erreinu txikiagoak desagertu eta erresuma handiak sortuko dira): monarkek armada handitu zuten, funtzionarioz inguratu eta konkista berriak egin zituzten. Monarkia autoritario...

Jarraitu irakurtzen "Berpizkundea eta Zientzia Iraultza: gizartearen eta zientziaren aldaketa nagusiak" »

Bigarren Errepublikaren arazoak Espainian (1931-1936): krisia, gatazkak eta 1934ko iraultza

Historia-n eguneratua3,25 KB

Gobernu Arazoak (Koalizio Errepublikar-Sozialistaren Arazoak)

Aurkako Egoera Ekonomikoa

  • 1929ko urriko New Yorkeko Crackak krisi ekonomiko unibertsala ekarri zuen.
  • Soldatak igo ziren, baina produktibitatea ez. Ondorioz, enpresen irabaziak murriztu ziren.
  • Honek guztiak ekonomiaren beherakada eragin zuen.

Gizarte Gatazkak

  • Arazo ekonomikoak eta gizarte arazoak:
  • Langile eta nekazarientzat erreformak mantsoegi zihoazen, haien arteko ezinegona eraginez.
  • CNTk grebak eta matxinadak egitea bultzatu zuen, eta langileak lurrak okupatzen hasi ziren.
  • 1932an anarkisten meatzarien altxamendua Katalunian eta 1933an nekazariena Asturiasen.
  • Andaluzian, Casas Viejasen, langileek udaletxea okupatu zuten ondasunak kolektibizatuz. Estatuak Erasoko Guardia eta Guardia Zibila
...
Jarraitu irakurtzen "Bigarren Errepublikaren arazoak Espainian (1931-1936): krisia, gatazkak eta 1934ko iraultza" »