Lehen Mundu Gerraren Garapena eta Amaiera
Lehen Mundu Gerraren Garapena
Lehen Mundu Gerran lau fase bereizten ditugu:
- Mugimenduen Gerra (1914ko abuztua). Alemania azkar garaitzen saiatu zen (Schlieffen Plana), baina Aliatuek Alemaniako erasoaldia geldiarazi zuten eta gerra-fronteak sendotu ziren.
- Posizioen Gerra (1914-1917). Gerra-fronteek sendotuta jarraitu zuten. Lubakiak erabili ziren posizioak defendatzeko.
- 1917ko Krisia. 1917ko egoera aldatu egin zen bi arrazoi zirela eta:
- Errusiako Iraultza: Errusiar Inperioa desagertu zen eta gobernu komunista bat osatu zen. Gobernu berri honek bakea sinatu zuen Alemaniarekin (Brest-Litovskeko Ituna).
- Estatu Batuak gerran sartu ziren, Aliatuen alde.
- 1918ko Erasoaldia eta Gerraren Amaiera. Alemania azken erasoaldia egin zuen Aliatuen aurka, baina porrot egin zuen. Aliatuek kontraerasoa egin zuten eta Alemania garaitu zuten. Gainera, Alemaniak eta Austriar Inperioak barne-arazo larriak zituzten: Alemanian iraultza komunista bat piztu zen (Iraultza Espartakista) eta Austriar Inperioan mugimendu independentistak zabaldu ziren.
Gerra 1918ko azaroan amaitu zen.