Frankismoa: Diktadura, Bilakaera eta Oposizioa

Historia6,27 KB

Frankismoa Francisco Franco jeneralak 1939-1975 bitartean ezarritako erregimena da, diktadura izan zena. Falangearen, Elizaren, Karlismoaren eta Faxismoaren ideologietan oinarritu zen. Bere burua izendatzeko “Caudillo” titulua asmatu zuen, eta alderdi guztiak “FET-JONS” izenekoan elkartu zituen. Frankoren diktadurak faktore militarrak (Afrikako armadako buru baitzen), nazioarteko faktoreak (negoziazioak Alemaniarekin eta Italiarekin), barne-faktoreak (Mola eta Sanjurjo generalen heriotzek bidea erraztu zioten) eta erlijio faktoreak izan zituen bere alde.

Frankismoaren Oinarri Sozialak

Frankismoak estatu kolpearen aldeko hainbat gizarte talderen laguntza jaso zuen:

  • Militarrena (1939-1945)
  • Eliza katolikoarena (trukean ordaina jaso)
  • Hedapen handien eta ertainen jabeena
  • Enpresa mundukoena
  • Penintsula erdiko nekazarien eta hiriko erdi mailako klasekoena

Frankismoaren Lege Garrantzitsuenak

Frankismoak bere bilakaeran zehar hainbat lege xedatu zituen:

  • 1938ko Lanaren Forua (Lan harremanak arautzeko)
  • Erresumako Oinarrizko Legeak (Frankoren Erregimen politikoa instituzionalizatu)
  • 1942an Gorteen Legea (Erregimenari demokrazia itxura emateko)
  • 1945. urtean Espainiarren Forua (eskubide batzuk aldarrikatu ziren) eta Erreferendum Legea (Proiektuak herritarren botoekin berresteko)
  • 1947ko Estatuaren Buruzagitzaren Ondorengotzaren Legea (Monarkia tradizionala ezarri zen eta Frankok zuen ondorengoa izendatzeko eskubidea)
  • 1958ko Mugimendu Nazionalaren Printzipioen Legea (Falange Española Tradicionalista alderdi bakar bezala izendatu)
  • 1967ko Lege Organikoa (Konstituzio moduko bat osatzeko saiakera)

Lege hauen ondorioz, 1974. urtean Espainia erresuma izendatu zuten, nahiz eta tronua hutsik egon. Francok bizi bitarteko buruzagitza eskuratu zuen. Honek autonomia oro desagerrarazi zuen eta administrazio bakarra finkatu. Sindikatuak ere desegin zituzten, hauen ordez sindikatu ofizial bakarra sortuz (Estatuaren tresna). II. Mundu Gerran Espainiak izan zuen jarrera gorabeheratsuak Nazio Batuetatik kanpo utzi zuen eta mundu gerra amaitu zenean nazioarteko bakantzea agindu zitzaion. 1950eko hamarkadan Erregimen Frankista egonkortu egin zen. Nazioartean gerra hotza zegoenez, Espainiari presioa murriztu zitzaion. 1956an Espainiak Maroko espainiarraren babesletzari uko egin zion. Erregimen Frankista nazioartean egonkortu eta onartzea ahalbidetu zuten gertakariak honakoak izan ziren: Vatikanoarekiko Konkordura sinatzea (zilegitasun morala eta nazioarteko onarpena) eta AEBekin sinatutako hitzarmen militarrak (honen bidez Espainiak NBEn eta UNESCOn sartzeko erreztasuna izan zuen).

Ekonomia Frankismoan

Diktaduraren hasierako urteetan frankismoak autarkia izaerako ekonomia politika ezarri zuen, autohornikuntza ekonomian oinarrituz. Ekonomia politika honek bi ezaugarri nagusi izan zituen: alde batetik, estatuak prozesu ekonomiko guztietan hartzen zuen esku, eta atzerrira inportatzea mugatu zen. Bestetik, INI (Industria Institutu Nazionala) sortu zuten, hainbat helbururekin: enpresa espainiarrak indartzea, autonomia ekonomikoa lortzea eta trukeak saihestea. Baina lehengai gabeziak eragindako prezioen kontrolak eta errazionamendu liburuxkek merkatu beltza edo estraperloa sortzea ekarri zuten.

Honez gain, inflazioa handitu zen, ordainketa balantzearen desoreka eragin zuen eta soldatak txikiak zirenez, bizi maila jaitsi zen.

Liberalizazioa eta Egonkortze Plana

50eko hamarkadako lehen urteetan, estatuaren parte hartzetik liberalizazio geroz eta handiago baterako pausoa eman zen. Horrela eman ziren atzerriko lehen inbertsioak eta inportazioak. Produktuen prezioetan eta merkataritzan askatasuna ezarri zenez, prezioek gorantz egin zuten, eta ondorioz, erregimenaren aurkako lehen greba orokorra egin zuten. Neurri berri hauekin lortu ziren etekin handienak eta ekonomia berritu eta hedatu egin zen. 1957tik aurrera, zor publikoari eta sistema autarkikoaren eraginkortasun ezari aurre egiteko, Francoren gobernuak teknokratek sortutako Egonkortze Planak jarri zituen abian, hauen helburua ekonomia bultzatzea eta berritzea zelarik. Honetarako, neurri hauek hartu zituzten: pezetaren baliogutxitzea, soldatak izoztea, gastu publikoa murriztea eta trabak murriztea kanpoko inbertsioetara iristeko. Neurri hauei esker, ekonomia gutxi gorabehera orekatzea lortu zuten, baina kontsumoak behera egin zuen eta langabezia hazi zen.

Oposizioa Frankismoari

Francoren aurkako oposizioari dagokionez, alde batetik, 40ko hamarkadan industria guneetan lehenengo grebak hasi ziren sistema politikoaren aurka protestatzeko. 1951an, istiluak areagotu ziren eta poliziak hainbat fabrika okupatu eta langile asko kaleratu zituen. Zapalkuntza oso handia izan zen, baina gobernuak alderdien ekintzak atxiloketa eta heriotz zigorren bidez erreprimitu zituen. Gobernu errepublikarraren ekintzak ez zuen eraginkortasunik izan, eta Monarkikoen oposizioa ere ahula izan zen.

Bestalde, 50eko hamarkadan erregimenak barruko egonkortasun handia lortu zuen baina erregimenaren aurka langileen grebak, unibertsitateko ikasleen eta abertzaleen ekintzak eta erbesteratuen jarduerak egon ziren. Hamarkada honen amaieran oposizioa indartu zen baina erregimenak errepresio-legeekin eta poliziaren zapalkuntzaren bitartez erantzun zion.

60ko Hamarkada: Egonkortzea eta Nazioarteko Onarpena

Frankismoan 60ko hamarkada bitarte, egonkortu egin zen erregimen frankista. Nazioartean, gerra hotza zebilen eta bertan, frankismoak ez zuen hainbesterako presiorik izan. Gertakari garrantzitsu bat, 1956. urtean, Espainiak Maroko espainiarraren Babesletzari uko egin ziola zen. Beste bi izan ziren erregimena nazioartean egonkortu eta onartzeko gertatu ziren gertakaririk garrantzitsuenak. Alde batetik, Vatikanoarekin Konkordatua sinatzeak Francori behar zuen zilegitasun morala eta Vatikanoaren eta nazioartearen onarpena ekarri zion. Eliza katolikoak areagotu egin zuen erregimenean zuen eragina.

Bestalde, AEBekin sinaturiko hitzarmenek, ikuspuntu militarrari begira, beren base militarrak lurralde espainiarrean ezartzeko baimena negoziatu zuten. Francok, aldiz, estatubatuarrek erregimena onartzea lortu zuen. Hitzarmen horiei esker, Espainiak NBEn eta UNESCOn sartzeko erreztasunak izan zituen.

Deskargatu

PDF Word HTML