Lanbide heziketa mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Antzinako Erregimena eta Erregimen berria: krisia eta eraldaketa (1808-1814)

Historia-n eguneratua3,06 KB

Antzinako Erregimenaren krisia (1808-1814)

Antzinako erregimenaz

Zer da?

  • Frantziar eta industria iraultzaren aurreko egoera.
  • Espainian, independentzia gudarartekoa.
  • Desberdintasuna da nagusi.

Gizarte estamentala

Gizartea estamentuetan banatuta dago, bakoitzaren jaiotzaren eta jatorriaren arabera, eta horrek desberdintasunak sortzen ditu:

  • Pribilegiatuak: nobleak (kargu publikoetarako aukerak; ez dute betebeharrik edo kargurik).
  • Ez pribilegiatuak:
    • Burgesia: botere ekonomikoa du; ez du gehienetan botere politikorik.
    • Nekazariak: ez dute botere ekonomikorik ezta politikorik.

Politika

  • Erregetza / monarkia absolutista → Erregeak du botere guztia: legegilea, judiziala eta betearazlea.
  • Botere banaketarik ez. Jainkoarengandik jasotako boterea. Sufragiorik ez.
  • Toki
...
Jarraitu irakurtzen "Antzinako Erregimena eta Erregimen berria: krisia eta eraldaketa (1808-1814)" »

Bigarren Mundu Gerra: arrazoiak, blokeak eta ezaugarriak

Historia-n eguneratua2,2 KB

Bigarren Mundu Gerra (1939-1945)

Gerraren arrazoiak

  • Gerraren oinarrizko arrazoia nazioarteko ezegonkortasuna izan zen. Alemaniak mendekua nahi zuen, Versailleseko Ituna sinatzean bere burua zapalduta ikusi baitzuen. 1929ko krisiak depresio ekonomikoa eragin zuen, eta, ondorioz, ideologia totalitarioek gorakada izan zuten.
  • Bat-bateko arrazoia estatu totalitarioen kanpo-politika oldarkorra izan zen. Estatu horiek Erroma-Berlin-Tokio ardatza sortu zuten. Gerra saihesteko, lasaitze-politika edo emakiden politika egitea hautatu zuten.

Gerrako bi blokeak

Gatazkak sei urte iraun zuen, eta borrokalariak bi bloketan borrokatu ziren: Mendebaldeko blokea edo aliatuak, Erresuma Batuaren eta Frantziaren agintepean, eta Ardatzeko potentziak, Alemania eta Italiaren...

Jarraitu irakurtzen "Bigarren Mundu Gerra: arrazoiak, blokeak eta ezaugarriak" »

Deskolonizazioa: prozesua, eragileak eta ondorioak

Historia-n eguneratua2,56 KB

Deskolonizazio prozesua

Deskolonizazio prozesua: Metropoli zaharrekin gatazka bortitzak izanda garatu zen, eta, beste kasu batzuetan, akordio baketsuen bidez. Horixe izan zen britainiar koroaren kasua. Deskolonizazioa Asian hasi zen, eta Bandungenko Konferentziak emandako bultzadaren ostean, orokortu egin zen Afrikan.

Asiaren eta Ekialde Hurbilaren deskolonizazioa

  • Asian: independentzia prozesua baketsua izan zen. Estatu Batuek Filipinei independentzia borondatez eman zioten 1946an, eta Hindustanen, 1947an.
  • Ekialde Hurbilean: Siria, Libano, Jordania, Irak eta Arabiako penintsulako beste herrialde batzuk askatu ziren. Horrez gain, NBEk Palestinako lurraldea zatitzea erabaki zuen juduek aldarrikatutako Israel estatua sortzeko. Gertaera horrek gatazka
...
Jarraitu irakurtzen "Deskolonizazioa: prozesua, eragileak eta ondorioak" »

Gerraosteko Krisia, 1929ko Crack-a eta Totalitarismoak

Historia-n eguneratua10,14 KB

Gerraosteko Mundua eta 1929ko Crack-a

  • Ekonomia-arloko mundu-nagusitasuna Erresuma Batutik Estatu Batuetara aldatu zen.
  • Krisialdia izan zen, gerrak eragindako hondamendiagatik, inflazioagatik, langabeziagatik...
  • 1924tik aurrera ekoizpena hazi, langabezia murriztu, eta bizi-kalitatea hobetu egin ziren Europako herrialdeetan, Estatu Batuetan baino gutxiago, hala ere.

Zer izan zen 1929ko Crack-a? Zeintzuk izan ziren haren kausak?

  • New Yorkeko burtsak 1929an mundu osoan eragin zuen krisialdi ekonomiko larria izan zen.
  • Kausak:
    1. Gainekoizpena: Gerra amaitzean, herrialdeek mota guztietako produktuak fabrikatu zituzten (eta ez gerrarako produktuak soilik) eta horrek soberakinak eragin zituen.
    2. Espekulazioa: Bankuek maileguak eman zizkieten bezero partikularrei,
...
Jarraitu irakurtzen "Gerraosteko Krisia, 1929ko Crack-a eta Totalitarismoak" »

Bizi espazioaren teoria eta Nazismoaren oinarri ideologikoak: glosategia

Historia-n eguneratua2,22 KB

TSARISMOA: sistema politiko bat errusian emandakoa. Emperadorea tsar. Sistema absolutistaren antzekoa, herrialdeko ekonomia atzeratzen zuen, nekazaritzan oinarrituz.

NEP: Iraultza politika ekonomiko berria eratu egin zuen, eta politika berriarekin bat, aurretik hartutako erabaki handi batzuk bertan behera utzi ziren.
MENTXEBIKEA: Errusiako alderdi sozialdemokrataren zatiketa; haien iritziz, aurretik iraultza burgesa eginda soilik irits zitekeen iraultza sozialista, eta Errusian egin gabe zegoen. Jende masek osaturiko aderdi sozialista handi baten aldekoak ziren. 
DUMA: 1905eko iraultzaren ondorioz, nikolas 2.A sortu zuen gobernua izan zen, herriaren ordezkari bezala.
BIZI ESPAZIOAREN TEORIA: Pentsamolde espantsionistaren oinarri ideologikoa izan
...
Jarraitu irakurtzen "Bizi espazioaren teoria eta Nazismoaren oinarri ideologikoak: glosategia" »

Isabel II.aren erregealdia: hamarkada moderatua eta 1845eko Konstituzioa (1844-1854)

Historia-n eguneratua2,51 KB

ISABEL II.AREN ERREGEALDIA (1844-1868)

1. HAMARKADA MODERATUA (1844-1854)

1843ko azken hilabeteetan, moderatuek aurrerakoiak agintetik behin betiko kanporatu zituzten. Narváez Gobernura iritsi zenean, 1844ko maiatzean, aurrerakoiek proposatutako askatasunak mugatzen zituzten eraldaketak abiatu zituen. Modu horretan, Koroaren agintea indartu eta administrazio zentralista antolatu zuen.

Eraldaketa Moderatuak eta 1845eko Konstituzioa

Eraldaketa moderatuen printzipio nagusiak publikoaren ordena zorrotza eta administrazio zentralizatuaren kontrol politikoa izan ziren. 1843an Milizia Nazionala kendu eta ordena publikoaren kidego berria sortu zen, Guardia Zibila (1844); ordena publikoa eta jabetza pribatua zaintzeko eginkizunarekin.

1845eko urtarrilean...

Jarraitu irakurtzen "Isabel II.aren erregealdia: hamarkada moderatua eta 1845eko Konstituzioa (1844-1854)" »

Espainiako Independentzia Gerra: Etapak eta Ondorioak (1808-1813)

Historia2,33 KB

Espainiako Independentzia Gerra (1808-1813)

Lehen etapa: Frantsesen okupazioa eta gerraren zabalpena (1808)

Urte bateko fasea.

Frantziako indar okupatzaileen aurkako herri matxinada 1808ko maiatzaren 2an hasi zen, eta 1813ko amaierara arte iraun zuen gerra suntsitzailea hasi zen.

Botere hutsunea eta batzorde probintzialak

Batzordeak: matxinadak hasi zirenean eta Baionako abdikazioen ondorioz, agintean hutsune handia zabaldu zen. Frantziako armadak hartu ez zituen eskualdeetan egoera kontrolatzeko eta frantsesen aurkako erresistentzia antolatzeko, herritar ospetsuek probintzia batzordeak ezarri zituzten. Batzorde horiek ideologia anitzeko aristokratek, elizgizonek, militarrek eta legegizonek osatzen zuten.

Probintzia batzordeetako ordezkariek Batzorde

...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Independentzia Gerra: Etapak eta Ondorioak (1808-1813)" »

Espainiako Bigarren Errepublika: Gobernu Probisionalaren Garaia eta Gerra Zibilaren Aurrekoak

Historia4,22 KB

Espainiako Bigarren Errepublika (1931-1936)

Behin-behineko gobernua

1931ko apirilaren 14an, Primo de Riveraren diktadura amaitu ondoren, behin-behineko gobernua sortu zen. Gobernu horren buru Alcalá Zamora izan zen, hautesk. konstituziogilea. Ezkerreko koalizioak irabazi zuen Kongresua, eta intelektualak (Unamuno, Ortega y Gasset) eta Julián Besteiro izan ziren garrantzitsuenak.

Konstituzio berria, Ganbara bakarreko Kongresuarekin, Estatu demokratiko eta laikoa ezarri zuen. Sufragio unibertsala onartu zen, emakumeak barne. Autonomia eskualdeentzat eskatu zen, eta jabetza pribatua interes pribatuen menpe geratu zen, erlijio arazoak sortuz.

Presidentea eta Azaña gobernua

  • Presidentea: Kongresuak hautatua, 6 urteko agintaldia zuena.
  • Ganbara bi aldiz
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Bigarren Errepublika: Gobernu Probisionalaren Garaia eta Gerra Zibilaren Aurrekoak" »

Euskal Foruak eta Karlistaldien Historia

Historia5,23 KB

Sarrera eta Foruen Ezaugarriak

Foruak herrialde baten lege propi eta instituzioen bilduma dira. Herrialde bakoitzeko usadio komunak eta gero idatzizko lege-bilduma bihurtzen ziren, ohiturak. Iberiar penintsulako erresuma guztietan zeudten eta goi-agintariekin harremanak arautzen zituzten. Erregearen lurraldeak zentralizatzeko saioak egon ziren eta baita 18. mendean Felipe V.aren Aragoi, aduanak, legeak eta erakunde propioak kentzea ere. Bizkaian, Gipuzkoan, Araban eta Nafarroan foruak mantendu ziren eta bereizi ziren beste probintzietatik: libreak, legeak, tentsio giroa, pribilegioak eta eskubideak.

Foruek Euskal Herriari emandako berezitasunak

  • Erregearen eta lurraldeko akordioa: foru erkidegoaren erregearen onartzea. Errege instituzio eta lege
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Foruak eta Karlistaldien Historia" »

Espainiako kanpo-politika eta barne-egoera frankismoan

Historia3,69 KB

Kanpo-politika

Bigarren Mundu Gerra hasita, Espainiak Hitlerrekin eta Mussolinirekin Hendaian eta Bordigheran elkarrizketak izan ondoren, 1940-1941 urteetan, gerran parte ez hartzeko erabakia hartu zuen. Hala ere, 1941ean Divisio Urdina bidali zuen, Alemaniari Errusiaren kontra laguntzeko.

Gerra amaitzean, Francoren diktadura nazioartean bakartuta geratu zen: Espainia ez zuten NBEn onartu, eta erakunde horrek Espainiatik atzerriko enbaxadoreak kentzeko gomendatu zuen. 1947 aurrera, Gerra Hotza eraginez, Mendebaldeko blokea Francoren erreginera hurbildu zen. NBEk Espainiaren bakartzeari utzi zion 1959an, eta Estatu Batuen aldeko bi aldeko akordioa eta Vatikanoarekin Konkordatua sinatu ziren. 1955ean, Espainia NBEn eta Nazioarteko Diru Funtsean...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako kanpo-politika eta barne-egoera frankismoan" »