Lanbide heziketa mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Espainiako Trantsizioa eta Euskal Herria (1975–1983)

Historia15,55 KB

Trantsizioa (1975–1982)

  1. Noiztik nora doa trantsizioa? 1975etik 1982ra.

  2. Zein arazo izan ziren? Krisi ekonomikoa, sektore inmobiliarioaren arazoak, oposizioan zeuden taldeek aldaketak azkar egin nahi izatea, eta hainbat talde armatu.

  3. Zer gobernu buru zegoen Franco hil zenean? Carlos Arias Navarro.

Aldaketaren alde zegoen? Ez, frankismoaren aldekoa zen.

1976ko udaberria: Gasteiz eta Lizarrako gertaerak

  1. Kontatu 1976ko udaberrian emandako gertaerak Gasteizen eta Lizarran.

  • Gasteizeko gertakariak: Martxoko greba orokorrean poliziak greban zeuden bost langile hil zituen, eta horrek tentsioa handia sortu zuen Gasteizen.

  • Lizarrako gertakariak: Karlisten artean bi jarrera zeuden: batzuk demokraziaren alde, beste batzuk frankismoan jarraitu nahi zuten. Karlisten

...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Trantsizioa eta Euskal Herria (1975–1983)" »

XIX. mendeko Inperio Handiak eta AEBetako Sezesio Gerra

Historia2,91 KB

Austro-Hungariar Inperioa: Monarkia Duala

Mugimendu independentistak eta nazionalistak etengabeko mehatxuak izan ziren. Inperioa bi gune nagusitan banatzen zen: Austria (alemaniar kultura) eta Hungaria (magyar kultura). Frantzisko Josef I.ak gobernatu zuen inperioa, absolutismo politikoarekin (monarkia duala). Kanpo harremanetarako ministerioa eta finantza ministerioa komunean zeuzkaten, baina bakoitzak parlamentu propioa zuen.

Aniztasun etniko eta kulturala

  • Austria: Alemaniarrak, poloniarrak, txekiarrak, italiarrak, erruteniarrak eta ukrainarrak.
  • Hungaria: Errumaniarrak, hungariarrak, kroaziarrak, serbiarrak eta bosniarrak.

Errusiako Inperioa: Hedapena eta Autokrazia

1815etik aurrera, Errusiako Inperioak lurralde-hedapen izugarria izan zuen hiru...

Jarraitu irakurtzen "XIX. mendeko Inperio Handiak eta AEBetako Sezesio Gerra" »

Berrezarkuntza garaia eta Euskal Herriko industrializazioa

Historia2,34 KB

Berrezarkuntza garaia eta krisi politikoa

Aztertzen dugun dokumentua Berrezarkuntza garaian kokatzen da, Alfontso XIII.aren erregealdian. 1876ko Konstituzioa eta bi alderdi nagusien txanda sistema mantendu ziren, hauteskundeen emaitzak aldez aurretik adostuz. Hala ere, sistematik kanpo geratutako joera politikoek indar handia hartu zuten: sozialistak, nazionalistak eta errepublikanoak. Gainera, sindikalismoak hazkunde nabarmena izan zuen UGT-aren eskutik, eta 1898ko Belaunaldiaren zein Erregenerazionismoaren kritikek eragin handia izan zuten iritzi publikoan.

Euskal Herriko industrializazioaren oinarriak

Berrezarkuntza garaia Euskal Herriko industrializazioaren aroa ere izan zen, nahiz eta oinarriak Isabel II.aren erregealdian ezarri ziren. Nekazaritzan...

Jarraitu irakurtzen "Berrezarkuntza garaia eta Euskal Herriko industrializazioa" »

Hego Amerikako Independentzia Prozesua eta Ondorengotza

Historia4,34 KB

INDEPENDENTZIA PROZESUAREN FASEAK

LEHEN FASEA (1808-1814)

  • Amerikako agintariek ez zuten JOSEF I.aren monarkia onartu eta batzarrak sortu zituzten eta, apurka-apurka, Batzar Goren Zentralaren autoritatetik bereizi ziren.
  • 1809an, batzarrak sortu zituzten BUENOS AIRESen eta CARACASen. QUITOko Batzarrak Espainiako aginteriek legitimitaterik ez zutela adierazi zuen, eta herriaren subiranotasuna eskatu zuen.
  • 1811n, PARAGUAIk independentzia aldarrikatu zuen.

BIGARREN FASEA (1816-1824)

  • ARGENTINAk TUCUMÁNgo Biltzarrean bere independentzia aldarrikatu zuen (1816), eta, handik, matxinada hedatu zen Inperio osoan.
  • ARGENTINAtik SAN MARTÍN jeneralak espedizio bat gidatu zuen eta ANDEAk zeharkatu ondoren, espainiarrak garaitu zituen (CHACABUCO, 1817) eta TXILEren
...
Jarraitu irakurtzen "Hego Amerikako Independentzia Prozesua eta Ondorengotza" »

Gerra Karlista: Karlismoa eta liberalismoa (1833–1837)

Historia3,9 KB

Karlismoaren eta liberalismoaren oinarri soziala

Karlismoaren gizarte‑klaseak hauek izan ziren: kleroa, nekazari behartsuak, nobleziaren sektore handi bat eta foruen alde zeuden erdi‑mailako klaseetako zenbait talde.

  • Kleroa
  • Nekazari behartsuak
  • Noblezia (sektore handi bat)
  • Erdi‑mailako klaseetako taldeak (foruen alde)

Foruen eragina

Foruek, berriz, herritar xehearen aldeko abantaila praktikoak zekartzaten, hala nola zerga‑salbuespenak, soldadutzatik salbuespenak eta aduana‑eskubideak.

Euskal liberalak eta burgesia

Euskal liberalak, gehienbat, burgesak ziren. Liberalismoaren printzipio teorikoak —askatasuna, berdintasuna, eskubide politikoak— eskatzen zituzten. Burgesiarentzat, ordea, ordura arteko onurak (aduanak, Ebro ingurukoak...) Europako...

Jarraitu irakurtzen "Gerra Karlista: Karlismoa eta liberalismoa (1833–1837)" »

Antzinako Erregimenaren Krisia eta Independentzia Gerra

Historia4,85 KB

Antzinako Erregimenaren Krisia

1. Karlos IV.aren Monarkiaren Krisia

Gobernuaren Egoera

XIX. mendearen hasieran, Karlos IV.aren monarkiak ez zuen prestigio handirik, eta Godoy balidoak zuen kontrola. Arazo ekonomikoak ziren nagusi. Frantzia eta Erresuma Batuekin izandako gerrek finantza krisia sortu zuten. Horri aurre egiteko, Godoyk desamortizazioa agindu zuen.

Fontainebleauko Ituna

1808. urtean Espainiak Frantziarekin Fontainebleauko ituna sinatu zuen. Itun honen bidez, Espainiak frantses tropak Espainian sartzeko baimena eman zion, Portugalgo lurrak konkistatzeko.

Aranjuezko Altxamendua

Alderdi antigodoyistek Karlos IV.aren seme Fernando errege izatea nahi zuten. 1808ko martxoaren 17tik 18ra eman zen Aranjuezko altxamendua. Ondorioz, Godoyk kargua...

Jarraitu irakurtzen "Antzinako Erregimenaren Krisia eta Independentzia Gerra" »

Krisialdi Ekonomikoak eta 1820ko Iraultza Liberalak

Historia2,42 KB

Krisialdi Ekonomikoen Zikloak

Hasieratik, ekonomia kapitalistak aldizkako krisialdiak izan zituen. Adibidez, Britainia Handian 1815ean, ezegonkortasun politikoa eta lehiakortasun gogorra zela eta, egoera honek prezioak jaitsiarazi eta hazkunde ekonomikoa gelditu zuen.

Honelako krisi garaiak maiz gertatzen ziren eta konponbidea beti antzekoa izaten zen:

  • Teknologian inbertitu produkzio-kostuak murrizteko.
  • Produktu berriak asmatzeko.

Ondorioak ere beretsuak ziren: enpresak desagertzea eta langabezia sortzea.

1873ko Nazioarteko Krisia

1873an, krisi berri bat izan zen, baina oraingoan nazioartekoa. Nekazaritza-sektorean zuen jatorria, Amerikatik Europara ekarritako produktuak merkeagoak baitziren. Gero, industria eta merkataritzak gora egin zuen, azkenean...

Jarraitu irakurtzen "Krisialdi Ekonomikoak eta 1820ko Iraultza Liberalak" »

1936ko Euskal Autonomia Estatutua: Historia eta Gakoak

Historia2,75 KB

1936ko Euskal Autonomia Estatutuaren testuinguru historikoa

Testu hau lehen mailako dokumentu historikoa da, izaera politiko eta juridikoa duena. Gaceta de Madrid aldizkariaren 281. alean argitaratu zen 1936ko urriaren 7an, eta bi egun geroago Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Euskal Herriko Autonomia Estatutu hau Diputatuen Kongresuak onartu eta berretsi zuen Gerra Zibilaren hasieran; Indalecio Prietok idatzi zuen, hainbeste urtez eskatutako autonomia lortzeko helburuarekin.

Estatutuaren edukia eta antolaketa

Espainiako Errepublikako Diputatuen Kongresuak estatutu hau onartu zuen, Arabak, Gipuzkoak eta Bizkaiak osatutako eskualde autonomoaren sorrera baimenduz. Eskualde horien mugak ez ziren aldatuko eta euskara hizkuntza ofiziala izango...

Jarraitu irakurtzen "1936ko Euskal Autonomia Estatutua: Historia eta Gakoak" »

Espainiako Historia Garaikidea: XIX. eta XX. Mendeak

Historia2,66 KB

1876ko Konstituzioa

1876ko Konstituzioa: Erregearen eta Gorte Nagusien artean banaturiko subiranotasuna. Erregeak bere atribuzioetako batzuk mantendu zituen. Oinarrizko eskubideen onarpena, estatuaren egitura biganbaraduna, bozkatze mugatuak, erregeak izendatutako senatariak eta berezko eskubidekoak. Estatu konfesional katolikoa, gurtza askatasunduna.

Kazikismoa

Kazikeak ziren nekazal guneetako benetako boteredunak. Horiek ziren, izatez, lurralde bakoitzean beren interesak gehien mesedetuko zituen hautagaia izendatzeaz arduratzen zirenak. Karlistak eta partidu errepublikarrak.

Barnealdeko eta Kanpoaldeko Egoera

  • Barnealdean: Pobrezia eta garapen ekonomiko eza zirela eta, gizarte liskarrak areagotu ziren.
  • Kanpoaldean: Espainia behin betiko hondoratu
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Historia Garaikidea: XIX. eta XX. Mendeak" »

Konbentzio Gerra eta Espainia-Frantzia Aliantza (1793-1807)

Historia2,39 KB

Konbentzio Gerra (1793-1795)

1793an Luis XVI.a hil zutenean, Karlos IV.ak Frantziari gerra deklaratu behar izan zion, Britainia Handiarekin eta Portugalekin bat eginik. Azkenik, Frantziak eta Espainiak Basileako Bake Hitzarmena sinatu zuten 1795ean; Frantziak uko egin zion Espainian konkistatutako lurralde euskaldunen eta katalanen gaineko nagusitasunari eta, trukean, Espainiak Santo Domingo uhartea eman behar izan zion, baita koloniekiko merkataritzan abantailak ere.

Frantziarekiko Aliantza eta Napoleonen Aroa

Frantzia eta Espainia bat zetozen Britainia Handiarekiko etsaigoan; britainiarrek Amerikako itsasbideak eteten zituzten eta kalte egiten zieten espainiarren eta frantsesen merkataritza-interesei. Godoyk eta Karlos IV.ak Frantziaren eta...

Jarraitu irakurtzen "Konbentzio Gerra eta Espainia-Frantzia Aliantza (1793-1807)" »