Lanbide heziketa mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Federico echevarria testu iruzkina

Historia6,04 KB

Testu hau 1893ko abenduaren 9an Federico Echevarriak emandako mitin-protesta baten 

zati bat da, Arriaga antzokian, orduan “Teatro nuevo” deitua. Hori dela eta, testu ekonomiko, 

zuzen eta publikoa dela esan dezakegu, gobernuari zuzendurik baitago. Hitzaldi honen 

egilea Federico Echevarria izan zen. Garai horretan Espainian Berrezarkuntzako industria 

iraultza bete-betean garatzen ari zen. 

Hitzaldia gobernuari zuzendurik dago, beraz, testu publikoa, ekonomikoa eta zuzena dela 

esan dezakegu. Garai horretan Berrezarkuntzako industria iraultza bete-betean garatzen ari zen. 

Echevarriak mitin honetan adierazitakoa hainbat ideiatan laburbildu daiteke: 

Hizlariak gobernua Alemaniarekin prestatzen ari de ituna kaltegarri ikusten du Bizkaiko industria

...
Jarraitu irakurtzen "Federico echevarria testu iruzkina" »

Espainiako Gerra Zibila: Zergatiak, Hasiera eta Egitura Politikoa

Historia4,88 KB

Zergatiak

Jatorri Estruturalak

  • Nekazal Sektorea: Egitura zaharkitua, garapena oztopatzen zuena.
  • Industria Sektorea: Langileen bizi eta lan baldintzak hobetzeko protestak.
  • Lurralde Desoreka: Garapen ezberdina eta Autonomiaren aldeko nazionalitateen oposizioa.
  • Arlo Espirituala:
    • Eliza: Demokraziaren aurkako jarrera eta sektore progresisten oposizioa.
    • Armada: Arazo politikoetan muturra sartzeko ohitura (hiritarrengandik isolatua eta akademia itxietan hezitua). Biak gizarte mailako aldaketak ezagutu gabe.

Jatorri Kointuralak

  • Egoera Ekonomikoa: 1929ko krisiak ez zuen eragin handirik izan.
  • Egoera Politikoa: Italiako Faxismoa, Alemaniako Nazismoa eta indar antidemokratikoak “Herri Frontearen” politikaren aurka agertu ziren. Horrek polarizazio politikoa sortu
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Gerra Zibila: Zergatiak, Hasiera eta Egitura Politikoa" »

Euskal Herria Frankismoan: Errepresioa eta Erresistentzia

Historia3,44 KB

Gerraosteko Lehen Urteak eta Errepresioa (1940ko hamarkada)

Gerraostean krisi egoera nagusitu zen. Politika autarkikoa jarri zen martxan, eta hiritarren egoera okertu zen; oinarrizko produktuen gabeziak gosea eta gaixotasunak ekarri zituen.

Errepresio Politiko eta Kulturala

Politikari dagokionez, frankismoak bereziki euskaldunak zigortu zituen. Gipuzkoa eta Bizkaia traidoretzat hartu zituzten, eta zigor gogorrak jasan behar izan zituzten:

  • Kartzela eta heriotza zigorrak
  • Isunak eta zigor ekonomikoak

Kulturan ere errepresioa egon zen: Euskal hezkuntza, euskal sinbolo guztiak eta euskara zigortuak eta debekatuak izan ziren.

Eusko Jaurlaritzaren Erresistentzia Erbestean

Eusko Jaurlaritza tinko mantendu zen, Jose Antonio Agirreren gidaritzapean. Atzerrian...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Herria Frankismoan: Errepresioa eta Erresistentzia" »

Errusiako Iraultza eta Sobietar Batasunaren Eboluzioa

Historia3,41 KB

Boltxebikeen Iraultza

1917ko uztailean, sobietek, Leninen gidaritzapean, Behin-behineko Gobernuaren aurkako matxinada antolatu zuten, baina porrot egin zuen, eta Leninek erbesteratu egin behar izan zuen. Urriaren 25ean, boltxebikeek San Petersburgoko Neguko Jauregia eraso zuten, eta Behin-behineko Gobernua amaitu zen. Gobernu iraultzaile bat sortu zen, boltxebikez osatua eta hiru pertsonaia nagusirekin: Stalin, Lenin eta Trotski.

Gobernu honek Kerenskyren sistema burgesarekin amaitu zuen eta hainbat ekintza burutu zituen boltxebikeen ideien arabera:

  • Lurrak nekazarien artean banatu zituzten.
  • 1918an, Brest-Litovskeko Bakea sinatu zuten Erdialdeko Potentziako herrialdeekin, eta gerratik atera ziren.
  • Autodeterminazioa eman zieten errusiar herriei.
  • Jabetza
...
Jarraitu irakurtzen "Errusiako Iraultza eta Sobietar Batasunaren Eboluzioa" »

Lehen Mundu Gerra: Jatorria, Garapena eta Ondorioak

Historia3,51 KB

Lehen Mundu Gerraren Aurrekariak

Lehen Mundu Gerra XIX. mendearen azken herenean eta XX. mendearen hasieran Europan bi bloke militar osatu ziren: Aliantza Hirukoitza (Alemania, Austria eta Italia) eta Entente Hirukoitza (Frantzia, Errusia eta Erresuma Batuak). Gerra mundu mailakoa bihurtzeko, Europako potentziek beste kontinenteetako koloniak gudara arrastratu zituzten.

Atsekaberako Zergatiak

Kolonietako arazoak handitu ziren. Potentzia tradizionalek ez zieten jaramonik egiten estatu berriei; haiek, ordea, beraien inperio kolonial zabalak osatu nahi zituzten. Estatu berri batek ez zuen onartzen tratu hau; bere kolonien ahulezia ezagutzen zuen, baina aldi berean, bazen lurralde moderno bat, langilea eta prest bere egoera hobetzeko munduan. Hau...

Jarraitu irakurtzen "Lehen Mundu Gerra: Jatorria, Garapena eta Ondorioak" »

Berrezarkuntzaren Oinarriak: Alfontso XII.aren Itzulera (1874-1885)

Historia2,27 KB

Berrezarkuntzaren Oinarriak (1874-1930)

Seiurteko Demokratikoaren (1868-1874) eta, honen barnean, Lehen Errepublikaren (1873-1874) porrotaren ondoren, Borboien dinastia tronura itzuli zen. Garai honi Berrezarkuntza deitzen zaio. Bi garai nabarmentzen dira:

  • Alfontso XII.aren erregealdia (1874-1885)
  • Alfontso XIII.aren erregealdia (1885-1930). Maria Cristinaren erregeordetza (1885-1902) tartean izanik.

Alfontso XII.aren Itzulera (1874)

1874an, Pavíaren estatu-kolpearen ondoren, Berrezarkuntza Borbonikoa Antonio Cánovas del Castilloren inguruan antolatu zen. Cánovasek behin-behineko gobernua eratu zuen, Alfontso XII.a (1857, Madril - 1885, Madril) errege izendatuz.

1874ko abenduaren 1ean, Alfontso XII.ak, 17 urte bete berritan, Sandhursteko (Ingalaterra)...

Jarraitu irakurtzen "Berrezarkuntzaren Oinarriak: Alfontso XII.aren Itzulera (1874-1885)" »

1876ko uztailaren 21eko Legea: Foruen amaiera

Historia2,42 KB

1876ko uztailaren 21eko Legea

Aztergai dugun testu hau 1876ko uztailaren 21eko legearen atal bat da; beraz, lehen mailako testu historikoa da. Horrez gain, testu juridikoa eta publikoa da. Gorteek Alfontso XII.aren berrezarpenarekin eman zuten lege hau, Errestaurazioaren hasieran, hirugarren karlistaldia amaitu ondoren. Testu hau Espainiako herritar guztiei dago zuzenduta, baina Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako probintzietako herritarrei bereziki, lege honek aldaketak egiten baititu beren foru-erregimenean. Lege honen xedea probintzia horiek gainerakoekin parekatzea da.

Legearen edukia eta neurriak

Lege honek Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban autonomia fiskala eta soldadutzaren salbuespena ezabatzen ditu (1., 2. eta 3. artikuluak). Gainera, lege...

Jarraitu irakurtzen "1876ko uztailaren 21eko Legea: Foruen amaiera" »

Euskeldun Batzokijaren Estatutuak (1894): Testu Iruzkina

Historia2,4 KB

Testuaren iruzkina: Euskeldun Batzokijaren Estatutuak

Aztergai dugun testua 1894an idatzitakoa da (Berrezarkuntzaren garaian, Alfontso XII.aren erregealdian). Jatorri aldetik lehen mailakoa da, estatutua edota arau-multzoa bera delako. Forma aldetik, zirkunstantziala da eta eduki aldetik politiko zein erlijiosoa dela esan daiteke.

Egileari dagokionez, ez dago argi nor izan zen; bestalde, hartzailea publikoa da, hots, euskal herritarrak, aldizkari batean argitaratutako artikuluak baitira. Honen asmoa zera da: Bizkaian hainbat arau-mota ezartzea, probintzia oso bat izateko.

Testuaren azterketa

Testuaren azterketari hasiera emateko, hitz bat argitu behar da: Batzokia.

Testuaren azterketarekin jarraituz, ideia nagusiak hauek dira:

  • Batzokia: Jeltzaleen
...
Jarraitu irakurtzen "Euskeldun Batzokijaren Estatutuak (1894): Testu Iruzkina" »

Frankismoa EHn: Erresistentzia, Ekonomia eta ETAren Sorrera

Historia2,82 KB

Diktadura Frankista Euskal Herrian (1939-1975)

Erbesteko Antolakuntza eta Hasierako Erresistentzia

Diktadura frankista Euskal Herrian (1939-1975) hasi zenean, buruzagiek alderdien azpiegiturak berrantolatzen eta komunikazio zubiak ezartzen hasi ziren erbestearekin. Erresistentziarako Junta eta Eusko Jaurlaritzaren Batzorde Delegatua sortu zituzten. Lan eta ekonomia baldintza gogorrak eta frankismoaren aurkako oposizioa zirela medio, greba orokor baterako deialdia egin zen. Grebalariek errepresio gogorra jasan zuten. 50eko hamarkadan, EKIN gazte erakundea sortu zen, hasieran EAJren barnean. Hauek buruzagi nazionalistak kritikatu zituzten. Garai hartan, gizarte aldaketa sakona eta industria prozesu bizkorra izan zen. Hazkunde ekonomiko handia zegoen....

Jarraitu irakurtzen "Frankismoa EHn: Erresistentzia, Ekonomia eta ETAren Sorrera" »

1812ko Konstituzioa eta 1814ko Manifestua: Analisi Historikoa

Historia2,13 KB

1812ko Cádizko Konstituzioa: Espainiako Lehenengo Konstituzioa

1812an Cádizen aldarrikatutako Konstituzio Espainiarraren artikulu batzuk agertzen dira iruzkintzeko daukagun testu honetan. Espainiako Historiako lehenengo konstituzioa da.

  • Jatorria: Lehen mailako informazio iturria.
  • Forma: Konstituzioa (gaia juridikoa da).
  • Egileak: Cádizko Gorteetako diputatuak.
  • Testuingurua: 1812ko martxoaren 19an (San Jose egunez) publikatu zen, horregatik deitzen zaio “La Pepa”.

Konstituzioaren garrantzia eta bilakaera

Gerra zela eta, Konstituzioa ez zen indarrean jarri. 1813an Napoleonekin Valençaiko Ituna sinatu ostean, Fernando VII.a Espainiara itzuli zen eta absolutismoa berrezarri zuen. Hala ere, lehenengo aldiz Espainiako historian, absolutismoa eta...

Jarraitu irakurtzen "1812ko Konstituzioa eta 1814ko Manifestua: Analisi Historikoa" »