Biurteko Erradikal-Zedista eta 1934ko Urriaren Iraultza
Azaroaren hauteskundeak Errepublikar Alderdi Erradikala (Lerrouxek zuzenduta) eta CEDA (Coalición Española de Derechas Autónomas, Gil Roblesek zuzenduta) izan ziren garaileak. CEDA ez zen gobernuan berehala sartu, ezker erradikalak altxamendua antolatzeko mehatxua egin zuelako; hori dela eta, Lerrouxek, Gil Roblesen laguntzarekin, erreformaren kontrako politika abian jarri zuen.
Erreformaren kontrako politikaren punturik aipagarrienak hauek izan ziren:
- Militarren auzia: Sanjurjo jenerala eta berarekin huts egindako estatu-kolpean parte hartu zutenak amnistiatu zituzten.
- Nekazaritza arloko kontrarreforma: nekazaritzaren erreformarako egindako aurrerapauso guztiak deuseztatu zituen. Gobernu erradikal-zedistak lehenengo jabeei itzuli zizkien lur