DBH mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Frankismoaren diktadura eta trantsizioa: laburpena eta gaiak

Historia-n eguneratua6,68 KB

Frankismoa: Diktadura Militarra

Ezaugarri Nagusiak

  • Komunismoari eta demokraziari aurka egin zion.
  • Tradizionalismoa eta Espainiaren batasuna defendatu zuen.

Erregimen Politiko Totalitarioa

Frankoren Karguak

  • Estatu buru (Caudillo)
  • Armadaren agintari gorena (Generalismoa)

Alderdi Politikoa

  • Alderdi sindikatu eta elkarte politiko guztiak legez kanpoko deklaratu zituen.
  • Alderdi bakar bat onartzen zen: Falange Española.

Frankoren Agintzeko Erak

  • Lege dekretu bidez egiten zituen legeak.
  • Biziarteko boterea zuen.
  • Bere ondorengoa izendatzeko ahalmena zuen.

Frankismoaren Bigarren Etapa

Lege Fundamentalak

  • Lanaren Forua (1938): Lan printzipioa.
  • Espainiako Gorteen Lege Eratzailea (1942): Botere legegilearen antolaketa.
  • Espainiaren Forua (1945): Hiritarren eskubideak.
  • Erreferendun
...
Jarraitu irakurtzen "Frankismoaren diktadura eta trantsizioa: laburpena eta gaiak" »

Nafarroako Konkista (1512) eta foru sistema politikoa: laburpena

Historia-n eguneratua2,84 KB

Nafarroako Konkista (1512)

Abiapuntua

  • Burujabetasuna: Katalina eta Joan Albreteko Nafarroako errege-erreginek Gaztelaren babespetik irten nahi zuten, baina Frantziaren edo inoren mendeko izan gabe.
  • Zergatia: Fernando Katolikoak eta Frantziako Luis XII.ak Nafarroako errege-erreginen aurkako politika egiten zutelako.

Nazioarteko egoera

  • Italia: Julio II.a Aita Santuak, Fernando Katolikoak eta Veneziak elkar hartu zuten frantsesak Italiatik kanporatzeko asmoz.
  • Aliantzak:
    • Fernando Katolikoa: Ingalaterrako Enrike VIII.a suhiari Akitania berreskuratzeko laguntza eman zion, eta Nafarroako mugan soldaduak pilatu zituen.
    • Nafarroa: Mehatxua susmatu eta, hoberik ezean, ituna sinatu zuten Frantziako Erresumarekin 1512an.

Aita Santuaren laguntza

  • Zergatik: Nafarroa
...
Jarraitu irakurtzen "Nafarroako Konkista (1512) eta foru sistema politikoa: laburpena" »

Ongizate-estatua eta estatu demokratikoen oinarriak

Historia-n eguneratua3,23 KB

Ongizate-estatua: Funtzioak eta ezaugarriak

XX. mendean zehar, estatuak funtzio gehiago bereizten hasi ziren. Gaur egun, ekonomiaren garapenean esku hartu eta herritarrei oinarrizko zerbitzuak eman behar dizkietela uste dugu. Lehen, ordea, estatuek legeak egin, ordena zaindu, lurraldea babestu eta nazioarteko harremanak kudeatzen zituzten soilik.

Gobernu batek ekonomian eta gizartean esku hartzen duenean, herritar guztiek bizi-maila duina izan dezaten eta gizarte-desberdintasunak murrizteko, Ongizate-estatua edo Gizarte-estatua deritzo.

Ongizate-estatuaren zerbitzuak

Zergen dirua erabiliz, estatuek zerbitzu hauek eskaintzen dituzte:

  • Doako osasun- eta hezkuntza-zerbitzuak.
  • Sorospenak (langabezia, gaixotasuna).
  • Erretirodunentzako pentsioak.
  • Gutxieneko
...
Jarraitu irakurtzen "Ongizate-estatua eta estatu demokratikoen oinarriak" »

Iberiar Penintsulako Kristau Erresumak eta Erdi Aroko gizartea (VIII-XI. mendeak)

Historia-n eguneratua2,89 KB

Iberiar Penintsulako Kristau Erresumak (VIII-X. mendeak)

Jatorria

VIII. mendean, musulmanak Levanteko kostaldean eta Guadalquivir eta Ebroko haranetan ezarri ziren. Kristauek, berriz, iparraldeko lurraldeetan (Kantauriar mendikatean eta Pirinioetan) sortu zituzten lehen erresistentzia-guneak.

Kristauek beren posizioak babesteko borroka egin zuten lehendabizi, eta gero, mendebaldeko eremuan hedapen-fase bati ekin zioten.

Asturiasko Erresuma

Asturiasko Erresuma 722. urtean sortu zen. Galizia eta Kantabriara hedatu zen, eta Oviedo izan zuen hiriburu. X. mendearen amaieran, Leongo Erresuma izena hartu zuen, eta Leon bihurtu zen hiriburu.

Gaztela

Hasieran, Asturleondar Erresumaren mendeko konderria zen. Fernan Gonzalez kondeak independentzia lortu zuen,...

Jarraitu irakurtzen "Iberiar Penintsulako Kristau Erresumak eta Erdi Aroko gizartea (VIII-XI. mendeak)" »

Erdi Aroko gremioak eta ekonomia: lanbide antolaketa eta monarkiaren boterea

Historia-n eguneratua3,35 KB

Gremioak: Erdi Aroko Lanbide Antolaketa

Erdi Aroan, hirien eta artisautzaren berriro agertzearekin batera, lanbide berean aritzen zirenen lana arautzen hasi zen.

Lanbide bereko eskubide eta interesen alde sortutako elkarteak ziren gremioak.

Gremioen Ezaugarriak

  • Lan guztiak (artisautza) arautzen zituzten.
  • Araudi zehatzak zituzten (langile mota, lan egiteko era).
  • Askotan, lanbide berekoak kale berean biltzen ziren (adibidez, zapatariak).
  • Hierarkia zorrotza zuten:
    • Maisua
    • Ofiziala
    • Ikaslea
  • Erregearekin lotura estua zuten.

Erdi Aroko Ekonomiaren Oinarriak eta Garapena

Erdi Aroa 476. urtetik 1453. urtera iraun zuen, eta aldaketa handiak gertatu ziren ekonomian.

Ekonomia Jarduera Nagusiak

Oinarrizko jarduera ekonomikoak hauek ziren:

  • Nekazaritza (oinarri nagusia)
  • Basogintza
  • Merkataritza
  • Abeltzaintza
  • Arrantza

Nekazaritzako

...
Jarraitu irakurtzen "Erdi Aroko gremioak eta ekonomia: lanbide antolaketa eta monarkiaren boterea" »

Liberalismoa: kontzeptua, liberalismo ekonomikoa eta Ondorengotza gerra

Historia-n eguneratua9,39 KB

Liberalismoa.

Kontzeptua XVII. Mendean (Locke, Ingalaterran), formulatuta.

  - Askatasuna (LIBERTAS) defendizen duen doktrina politiko, sozial eta ekonomikoa.

Ideia nagusia → Gizabanakoaren askatasuna

↳ Gizabanakoaren eskubideak

↳ Giza eskubideak (Eskubide Naturalak)

Askatasuna, Eskubide Naturalak eta . . .

. . . Subiranotasuna nazionala: botere herriarena da.

. . . Botere banaketa: legegilea, betearazlea eta judiziala (Montesquieu: Legeen izpirituaz)

. . . Konstituzioa.




Liberalismo ekonomikoa: ekonomiaren sektore guztien jarduera askatasunean oinarritzen den teoria.

Laissez passer, laisser faire: Egiten utzi, pasatzen utzi.

Adam Smith: Nazioen aberastasunaren izaera eta zergatiei buruzko azterketa (1776).

Benetako garrantzia XIX. Mendean.

Ezaugarriak:

...
Jarraitu irakurtzen "Liberalismoa: kontzeptua, liberalismo ekonomikoa eta Ondorengotza gerra" »

Aro Modernoko Euskal Herria: erakundeak, foruak eta ekonomia

Historia-n eguneratua4,85 KB

Aro Modernoko Euskal Herria

Erakundeak eta Foruak

Monarkia

Monarkia absolutista: botere legegilea erregeen esku. Botere guztia erregeen esku. Erregea Jainkoaren aurrean soilik erantzule. Erregearen botereak inolako kontrolik ez. Erregeak borondatea du muga bakarra.

Monarkia parlamentarioa: botere legegilea parlamentuaren esku. Erregearen boterea parlamentuen kontrolpean. Erregeak herritarren eskariak onartu beharra. Erregeak parlamentuaren aurrean erantzun beharra. Botereak erregearen eta parlamentuaren artean banatu beharra. Eskubideen adierazpenak (1689) erregearen boterea mugatu.

Gizarte Egitura

  • Auzokoa: Baserriaren edo etxearen jabeak eta batzarretan hitz egiteko eta botoa emateko eskubidea zutenak.
  • Maiorazgoa: Familia baten oinordeotza edo premua,
...
Jarraitu irakurtzen "Aro Modernoko Euskal Herria: erakundeak, foruak eta ekonomia" »

Bigarren Mundu Gerra: kausak, estrategiak eta gertaera nagusiak

Historia-n eguneratua2,42 KB

Bigarren Mundu Gerraren Kausak

Kausak:

  • Lehen Mundu Gerraren bake-ituna galdu zutenek ez onartzea.
  • Hogeita hamarreko krisia.
  • Erregimen totalitarioen gorakada eta erregimen demokratikoen ahultasuna horiei aurre egiteko.
  • Estatu totalitarioen espansionismoa.
  • Poloniaren inbasioa egin ondoren, Erresuma Batuak eta Frantziak gerra deklaratu zioten Alemaniari irailaren 3an, eta beste gerra bat hasi zen Europan.

Tximista Gerra (Blitzkrieg)

Alemanek tximista gerra estrategiaren esker, ustekabeko eraso azkarraren taktika militar horren oinarrian aurrera egin zuten etengabe. Alemanek berehala okupatu zituzten Polonia, Norvegia, Danimarka, Frantzia, Belgika eta Herbehereak. Hitlerrek Ingalaterrako inbasioan porrot egin zuenean, ekialdea konkistatzeari ekin zion....

Jarraitu irakurtzen "Bigarren Mundu Gerra: kausak, estrategiak eta gertaera nagusiak" »

Lehen Mundu Gerra: fronteak, armak eta ondorioak

Historia-n eguneratua2,97 KB

Gerrako Fronte Nagusiak eta Sekundarioak

Fronte Nagusiak

  1. Mendebaldeko Frontea: Bertan trintxerak egin ziren. Fronte honetan Alemania Frantziaren eta Britainia Handiaren kontra borrokatu zen.
  2. Ekialdeko Frontea: Errusia Alemaniaren eta Austria-Hungariaren kontra.

Fronte Sekundarioak

  • Balkanak: Serbiaren inguruan.
  • Fronte Alpinoa: Italiaren eta Austria-Hungariaren artean.
  • Afrikako Koloniak: Frantziak eta Italiak Alemaniako koloniak eraso zituzten.
  • Ekialde Erdia: Britainiarrek Turkiarrak menperatu zituzten.

Atzeguardiaren Mobilizazioa eta Propaganda

(Frontera joaten ez zirenak)

  • Gerraren ondorioetako bat emakumeak etxetik kanpo lanetan hastea izan zen. Gizonak gerran zeudenez, emakumeak fabriketan eta landa-eremuetan lanean hasi ziren.
  • Estatuek komunikabideak
...
Jarraitu irakurtzen "Lehen Mundu Gerra: fronteak, armak eta ondorioak" »

XIX. mendearen amaierako industrializazioa eta Fronte Popularra: testu historikoak

Historia-n eguneratua2,36 KB

XIX. mende amaierako industrializazioa eta langile mugimendua

12. testua: Testuaren aurkezpena. Testu historikoa da, XIX. mendearen amaierako industrializazioak sortutako bizi-baldintzak eta langile mugimendua aztertzen dituena. Formaren aldetik zirkunstantziala da, prentsako berriak izan ohi diren bezala; edukiaren aldetik, berriz, testu politiko eta ideologikoa da. Hartzaileari dagokionez, publikoa da. 1896ko meatzarien gatazkak salatzen ditu, hizkera marxista erabiliz.

Garaia eta testuingurua

Errestaurazioaren garaian kokatzen da, Maria Kristinaren erregeordetzan, hain zuzen ere. Sagastaren gobernupean, 1881ean, langileen mugimendua legeztatu zen eta hainbat sindikatu hedatu ziren; besteak beste, 1888an UGT sortu zen.

Inguru historikoa (1876-

...
Jarraitu irakurtzen "XIX. mendearen amaierako industrializazioa eta Fronte Popularra: testu historikoak" »