DBH mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

XVIII. eta XIX. mendeetako nekazaritza eta industria iraultzak: eraldaketa ekonomiko eta sozialak

Historia-n eguneratua2,58 KB

XVIII. mendeko nekazaritza hedapena

XVIII. mendean, nekazariek elikagai gehiago ekoizteko beharra zuten, eta horrek aldaketa ekonomikoak eragin zituen lehen sektorean. Hainbat hobekuntza eman ziren:

  • Nekazaritza teknikak hobetu ziren: makina berriak eta ongarriak erabiltzen hasi ziren.
  • Abeltzaintza hobetu zen: hortik aurrera, okela ez zen aberatsentzako bakarrik izan.
  • Nekazaritza egiturak aldatu ziren: herri lurrak pribatizatu zituzten.

Ondorioak:

  • Ekoizpenak gora egin zuen.
  • Teknologia eta makina berriak erabiltzean, eskulan soberakinak sortu ziren, eta nekazari askok hirietara emigratu behar izan zuten.

Pentsamolde berria

Gizartean eta ekonomian, liberalismo ekonomikoaren ideologia hedatu zen. Ekonomia hazkundea ekimen pribatuak eragiten zuela zioen...

Jarraitu irakurtzen "XVIII. eta XIX. mendeetako nekazaritza eta industria iraultzak: eraldaketa ekonomiko eta sozialak" »

Estamentu gizartea eta klase gizartea: laburpena

Historia-n eguneratua1,47 KB

Estamentuzko gizartea:Antzinako erregimenaren gizarte antolakea non inmobilismo bertikala eta gizarte 2 zatitan zeuden, Pribilegiatuek eta ez pribilegiatuek. Klase gizartea: Aberaztasunen arabera banatzen zituen gizarte antolaketa eta goi erdi eta behe klasean banatzen ziren industria iraultza eta gero sortu zen gizarte antolaketa. Sindikatua:bere interesak defendatzeko sortutako langile elkarteak. Sozialismoa:Industria

iraultzaren garaiak langileei boterea ematea eta kapitalismoa suntsitzea helburua zen ideologi politikoa da.

Frantziako Iraultzaren etapak: kronologia eta ezaugarriak

Historia-n eguneratua3,55 KB

Frantziako Iraultzaren Etapak: Kronologia eta Ezaugarriak

Asanblea Konstituziogilea

Data: 1789-1791

Helburua

  • Antzinako Erregimena desagerraraztea.
  • Konstituzio bat idaztea.

Sistema politikoa

Parlamentuzko monarkia

Neurriak

  • Eskubide feudalak abolitzea.
  • Giza eta Herritarren Eskubideen Adierazpena.
  • Konstituzioa* (subiranotasun nazionala, botere banaketa: legegilea asanblea, betearazlea erregea, judiziala epaileak; sufragio zentsitarioa).

Gertaerak

  • Bastilla hartzea.
  • Landa-eremuetan nobleen gazteluak erasotzea eta erretzea.

Asanblea Legegilea

Data: 1791-1792

Helburua

  • Burgesek iraultza gelditzea nahi zuten.
  • Herri xeheak aldaketa sakonagoak nahi zituen.

Sistema politikoa

Parlamentuzko monarkia

Neurriak

  • Emigratuen ondasunen aurkako dekretua.
  • Elizjendea kanporatzeko dekretua.
...
Jarraitu irakurtzen "Frantziako Iraultzaren etapak: kronologia eta ezaugarriak" »

Erdi Aroko gizarte feudala: oinarriak eta nekazariak

Historia-n eguneratua3,32 KB

Gizarte feudalaren oinarriak

Erdi Aroa garai arriskutsua zela ikasi dugu. Gainera, monarkak ez ziren gai euren erresumak defendatzeko. Egoera horretan, nekazariek, defentsa bila, nobleen babesa bilatu zuten. Ordainetan, nobleentzat lan egin eta haien aginduak bete behar zituzten. Horrela, nekazariak jopu bihurtu ziren.

Erdi Aroko Europan Elizak botere handia zuen, eta esklabotza ez zuen begi onez ikusten. Beraz, Europatik ia desagertu zen; horren ordez, jopuak agertu ziren. Ez ziren esklaboak, baina antzekoak ziren.

Basailutza eta feudoa

Nobleak elkarri eta monarkari lotuta zeuden basailutza-itun baten bidez. Nobleak monarkaren basailu bihurtzen ziren (leialtasuna eta laguntza militarra eskainiz). Trukean, monarkak feudo bat ematen zien, hau da,...

Jarraitu irakurtzen "Erdi Aroko gizarte feudala: oinarriak eta nekazariak" »

Monarkia autoritarioa eta Errege-erregina Katolikoak: boterearen garaia

Historia-n eguneratua2,45 KB

Estatua Modernoaren Sorrera

Monarkia Autoritarioak

XV. mendean, Europako errege-erreginek boterea sendotu zuten. Monarkia autoritarioak sortu zituzten eta hiri finko batean kokatu ziren.

Horretarako, nobleziaren, Elizaren, udalerrien eta parlamentuen boterea ahuldu zuten, eta beren aginduak betetzeko administrazioa zentralizatu zuten, armada indartu zuten, zergak igo zituzten eta diplomazia sarea sortu zuten inguruko herrialdeekin harremanak izateko.

Erresuma Handiak

Antzina, Europa estatu txiki askotan banatuta zegoen. XV. mendetik aurrera, estatu asko batu ziren konkisten bidez edo subiranoen arteko ezkontza-itunen bidez. Garai hartan sortu ziren potentzia handiak egungo Europako herrialdeen jatorria dira.

Monarkia autoritarioen artean lau erresuma...

Jarraitu irakurtzen "Monarkia autoritarioa eta Errege-erregina Katolikoak: boterearen garaia" »

Foruen abolizioa (1876): testuingurua, bilakaera eta ondorioak

Historia-n eguneratua3,53 KB

Foruak Indargabetzeko Lege Agindua (1876): Testuingurua eta Edukia

Foruak Indargabetzeko Lege Aginduaren sarrera eta artikuluak ditugu aztergai. 1876ko uztailaren 25ean argitaratu zen Gaceta de Madrid Estatuko aldizkari ofizialean. Dokumentu historiko, publiko, lehen mailako, politiko eta juridikoa da. Alfontso XII.a Espainiara itzuli zenean, Cánovas del Castillo izendatu zuen gobernuburu, eta honek 1876ko Konstituzioa prestatu zuen, monarkia parlamentario moderatua ezartzeko. Alderdi Kontserbadorea eratu zuen; bertako lider nagusia izan zen 1897an anarkista batek hil zuen arte.

Foruen Bilakaera Historikoa

Foru erabilera erkidegorako mesedegarria denean, lege balioa du eta idatziz jasotzen da. Antzinako Erregimenak bizimodu horri aldaketa handirik...

Jarraitu irakurtzen "Foruen abolizioa (1876): testuingurua, bilakaera eta ondorioak" »

Liberalismoa eta nazionalismoa XIX. mendeko Europako iraultzetan: 1820, 1830 eta 1848

Historia-n eguneratua3,24 KB

1820an, 1830ean eta 1848an hiru iraultza-ziklo gertatu ziren Europan. Bi ideologia izan ziren iraultza horien oinarriak: liberalismoa eta nazionalismoa.

Liberalismoa:

XIX. mendearen lehen erdialdeko liberalismoak absolutismoan uko egiten zion, eta Frantziako iraultzak aitorturiko eskubideak eta askatasunak berreskuratu nahi zituzten.

Nazionalismoa:

Nazionalismoak Napoleonen hedapenenan zuen jatorrioa, hedapen horrek naziokidetza-sentimenduak areagotu zituen. Baina, Vienako Biltzarreko berrantolaketan, ez zituzten batere kontuan hartu zenbait herriren ohiturak eta kultura zein historia-identitateak, adibidez, Polonia, Belgika, Norvegia, Italia eta Alemaniarenak. Gainera, bazeuden aspalditik oso herri desberdinez osaturiko inperioak: Errusiakoa,...

Jarraitu irakurtzen "Liberalismoa eta nazionalismoa XIX. mendeko Europako iraultzetan: 1820, 1830 eta 1848" »

Lehen Mundu Gerra (1914-1918): kausak, bandoak eta hasiera

Historia-n eguneratua2,51 KB

LEHEN MUNDU GERRA (1914-1918)

Europan gertatu zen 1914 eta 1918 artean, eta Gerra Handia ere deritzo.

Kausak

Kolonien arteko desadostasunak: Alemaniak bi krisialdi sortu zituen. Bata Marokon 1905ean, Alemaniak frantsesen koloniei independentziaren aldeko hitzaldia eman zienean. Eta geroago, 1911n, gerraontzi bat igorri zuten inguru hartara. Horrek Frantzia eta Britainia Handiaren arteko aliantza sendotu zuen.

Balkanetako nazionalismoa: Nazionalisten lurralde-aldarrikapenek tirabirak sortu zituzten Balkanetako penintsulan. 1912-1913 urteetan Balkanetan gerra bat egon zen, Errusiaren eta Austria-Hungariako Inperioaren artean.

Lehia ekonomikoak: XX. mendean, Alemania lehiakide beldurgarri bilakatu zen industria-hazkunde bizkorrari esker.

Lurraldetasunaren

...
Jarraitu irakurtzen "Lehen Mundu Gerra (1914-1918): kausak, bandoak eta hasiera" »

Errege-erregina Katolikoen Monarkia: batasun dinastikoa eta monarkia autoritarioa

Historia-n eguneratua3,74 KB

ERREGE-ERREGINA KATOLIKOEN MONARKIA

Elisabet I.a Gaztelakoaren eta Fernando II.a Aragoikoaren erreinaldian, garai hartako monarkiarik boteretsuenetako bat izan zen.

BATASUN DINASTIKOA

1469. urtean, Elisabet printzesa -Henrike IV.a Gaztelako erregearen arreba- eta Fernando printzea -Joanes II.a Aragoiko erregearen seme eta oinordekoa- ezkondu egin ziren. 1474an, Elisabet Gaztelako erregina bihurtu zen; hala ere, gerra zibila egin behar izan zuen bere iloba Joanaren -Beltraneja izenez ezaguna- aldekoen aurka. Bestalde, Fernandok Aragoiko Koroa jaso zuen oinordetzan 1479an. Ezkontzak ez zuen erresumak batzea ekarri, batasun dinastikoa izan zen. Koroa batek zein besteak bere legeei, erakundeei, mugei eta monetari eutsi zion. Hala ere, bi monarkek...

Jarraitu irakurtzen "Errege-erregina Katolikoen Monarkia: batasun dinastikoa eta monarkia autoritarioa" »

1931ko Espainiako Konstituzioa eta Bigarren Errepublikako Azaña-ren erreformak

Historia-n eguneratua3,32 KB

Bi Urteko Erreformista (1931-1933)

Lehendakaria: Alcala Zamora. Gobernuburua: Azaña. Egitekoak: Konstituzioa eta erreformak.

1931ko Konstituzioa

1931ko uztailean hasi zen egiten eta abenduaren 9an onartu zen. Garaiko konstituzioen eredua izan zen, gai sozialetan aurrerakoia zelako.

Ezaugarriak:

  • Emakumeen boto eskubidea: Clara Campoamorrek, Alderdi Erradikaleko abokatuak, sutsu defendatu zuen. Bestalde, Victoria Kent emakumeen botoaren aurka agertu zen, errepublika galduko zela uste zuelako. Argudio indartsuenak hauek ziren: emakumea ekonomikoki gizonaren menpe zegoela eta analfabetismo tasa altua zegoela. Azkenean, 161 boto alde eta 121 aurka lortu zituen. 1933an emakumeek lehen aldiz bozkatu zuten. Alderdi eskuindarrak (CEDA) irabazi zuen, eta
...
Jarraitu irakurtzen "1931ko Espainiako Konstituzioa eta Bigarren Errepublikako Azaña-ren erreformak" »