Frankismoaren diktadura eta trantsizioa: laburpena eta gaiak
Laburpena
Dokumentuak Frankismoaren diktadura militarra aztertzen du, bere ezaugarri politikoak, lege fundamentalak eta gerra ostean izandako miseria. Halaber, garapenismoaren garaia, Espainiako gizartearen modernizazioa eta 1978ko Konstituzioaren ezaugarri nagusiak azaltzen ditu. Ikaslea erregimenaren bilakaera eta aldaketa historikoak ulertuko ditu.
Funtsezko puntuak
- Frankismoa diktadura militarra izan zen, komunismoari eta demokraziari aurka egin ziena, eta Falange Española alderdi bakarra zen.
- Frankok biziarteko boterea zuen, lege dekretuen bidez gobernatzen zuen eta bere ondorengoa izendatzeko ahalmena zuen.
- Gerra ostean 550.000 hildako eta 400.000 erbestetu izan ziren, eta autarkia politikak ekonomia gelditu zuen.
- 1959ko Egonkortze Planak ekonomia liberalizatzea eta Europara irekitzea bilatu zuen, eta 1959-1973 bitartean hazkunde handia izan zen.
- 1960ko hamarkadan kanpo eta barne migrazioak izan ziren, eta kontsumo gizartera igaro zen Espainia.
- 1978ko Konstituzioak monarkia parlamentarioa, eskubide zibilak eta autonomia erkidegoak ezarri zituen.
Frankismoa: Diktadura Militarra
Ezaugarri Nagusiak
- Komunismoari eta demokraziari aurka egin zion.
- Tradizionalismoa eta Espainiaren batasuna defendatu zuen.
Erregimen Politiko Totalitarioa
Frankoren Karguak
- Estatu buru (Caudillo)
- Armadaren agintari gorena (Generalismoa)
Alderdi Politikoa
- Alderdi sindikatu eta elkarte politiko guztiak legez kanpoko deklaratu zituen.
- Alderdi bakar bat onartzen zen: Falange Española.
Frankoren Agintzeko Erak
- Lege dekretu bidez egiten zituen legeak.
- Biziarteko boterea zuen.
- Bere ondorengoa izendatzeko ahalmena zuen.
Frankismoaren Bigarren Etapa
Lege Fundamentalak
- Lanaren Forua (1938): Lan printzipioa.
- Espainiako Gorteen Lege Eratzailea (1942): Botere legegilearen antolaketa.
- Espainiaren Forua (1945): Hiritarren eskubideak.
- Erreferendun Legea (1945): Herri kontsultak antolatzeko.
- Ondorengotza Legea (1947): Frankismoaren ondorengo monarkia ezartzeko.
Laguntzak
- Burgesia handia: Lurjabe, bankari eta negozio gizonek botere ekonomikoa mantendu nahi zutelako.
- Armadura: Gerraren garaileak kargu politikoak zituzten.
- Eliza Katolikoa: Estatuaren konfesionaltasuna, kulturako aurrekontua ezarri zuten.
Kanpo Harremanak
- 1939-1943: Italia eta Alemaniaren babesa izan zuen frankismoak.
- 1945-1953: Faxismoaren porrotak nazioarteko isolamendua eragin zuen.
- 1953tik aurrera: Isolamendua amaitu.
Gerra Ostea: Miseria eta Hautarkia
Gerraren Ondorioak
- Ondorio demografikoak:
- 550.000 hildako.
- 400.000 erbesteratu.
- Ondorio materialak:
- Industria, nekazaritza, lur, komunikabide eta garraiobideak suntsitu.
- Ondorio ekonomikoak:
- Biztanle gehienak pobrezian eta miserian zeuden.
- Sektore gutxi batzuk erraz aberastu ziren.
Interbentzionismoa
- Estatuak eskua sartzen zuen:
- Ondasunen ekoizpenean.
- Prezioen finkapenean.
- Soldatetan.
- Kanpo merkataritzan.
- Autarkiaren definizioa:
- Estatuaren autosufizientzia lortu, bertako ekoizpena bultzatu eta inportazioa murriztu.
- Ondorioa:
- Ekonomiaren gelditzea.
- Nekazaritza eta industria oso motel hazi ziren.
- Errenta eta bizi maila oso eskasak ziren.
Desarrollismoaren Garaia
Erregimen frankistak egin zuena:
- Erregimen frankista politika eta ekonomia ereduak aldatu egin zituen.
- Politika autoritarioak porrot egin zuelako, nazioarteko egoera berria zelako eta erregimenaren biziraupena ziurtatu nahi zutelako.
Ministroen Erakundearekin Harremanak
- Ministro asko Opus Deirekin harremana zuten, hau da, Eliza Katolikoaren erakundea, eskuineko muturrekoa.
- Ministroak "teknokratak" deitzen ziren.
Proposatutako Aldaketak
- Ekonomia irekitzea.
- Europara hurbiltzea.
- Industriaren garapena bultzatzea.
Garai Hartako Lege Berriak
- Mugimenduaren Printzipio Nagusien Legea (1958).
- Estatu Lege Organikoa (1966).
- 1969an Gorte frankistek Joan Karlos Borboikoa printzea hautatu zuten estatuko buruzagitzako ondorengo gisa. Gaur egun Joan Karlos I.a Espainiako erregea da, garai hartan Frankok izendatu zuelako.
Zer egin zuten 1957tik aurrera?
- Egonkortze Planak (1959):
- Hautarkia uzteko.
- Ekonomia liberalizatzeko.
- Europako ekonomiara irekitzeko.
- Garapen Planak (1964-1975):
- Kanpo merkataritzari ezarritako oztopoak gainditzeko.
- Atzerriko kapitalaren inbertsioak.
1959-1973 Hazkundeen Ezaugarriak
- Industria asko hazi zen.
- Nekazaritzan berrikuntzak eta mekanizazioaren hazkundea egon ziren.
- Zerbitzuen sektoreak hazkunde izan zuen eta garrantzi handia hartu zuen.
- Kanpo merkataritzak gora egin zuen.
- Eros ahalmena eta soldatak igo ziren.
1960ko Ekonomiaren Goraldiaren Arrazoiak
- Espainiako nekazaritza eta industria produktuak esportatu ahal ziren.
- Langile emigratzaileak kanpora lan egitera bidali ahal ziren.
- Turismoari esker diru sarrera handiak lortu ziren.
Espainiako Gizartearen Modernizazioa
Aldaketarik Nagusiak
- Bizitza baldintzak hobetzearen eraginez jaiotze tasa igo eta heriotza tasa jaitsi = hazkunde demografikoa.
A)Kanpo migrazioa:
Bi milioi espainiar inguru Alemaniara, Suitzara eta Frantziara joan ziren, garai hartan eskulana behar zuten herrialdeak baitziren.
B)Barne migrazioak:
Lau milioi pertsona inguru nekazaritza eskualdeetatik industria guneetara joan ziren bizitzera.
Gizartearen Aldaketak
1960ko hamarkadan aldaketa sozial azkarra gertatu zen. Bizi maila hobetu egin zen:
- Nekazaritza populazioak beherakada izan zuen.
- Hirietako populazioa asko hazi zen, industrian eta zerbitzuetan lan egiten zuena.
- Errenta mailak hazteari esker, Espainia "kontsumo gizarte" deitutakoan murgiltzen joan zen.
Gizarte Irekiagoa: Arrazoiak
- Turismoa iritsi zen.
- Mugak ireki ziren eta espainiarrak beste herrialde batzuetara bidaiatzeko aukera zuten.
- Espainiarrak atzerriarekin harremanetan jartzen hasi ziren.
Ondorioak
- Ohitura berriak sortu ziren.
- Eliza Katolikoaren eragin soziala txikitzen joan zen.
- Belaunaldi berrien mentalitatea aldatu zen.
Gizartea Modernizatzeko Legeak
- Gizarte Segurantzako Oinarrien Legea (1963).
- Prentsa Legea (1969).
- Erlijio Askatasunaren Legea (1967).
- Hezkuntzaren Lege Orokorra (1970).
Estatu Konstituzionala
1978ko Konstituzioaren Ezaugarri Nagusiak
- Espainiako estatua zuzenbidezko estatu sozial eta demokratikoa da, monarkia parlamentarioak antolatuta.
- Nazionalitateak eta eskualdeak aitortzen ditu. Autonomia erkidegoak.
- Subiranotasuna herriari dagokiola aitortzen du.
- Espainiar guztiak legearen aurrean berdinak direla bermatzen du.
- Eskubide zibilak babesten ditu: adierazpen, bilera eta elkarte askatasuna, gurtze askatasuna, gizarte eskubideak.
- Estatuaren jarduera eta haren erakundeak arautzen ditu:
- Botere legegilea bi ganberaz osatua.
- Botere betearazlea gobernuak gauzatzen du.
- Botere judiziala auzitegi independenteen eskuetan dago.
- Konstituzio Auzitegia eta Herriaren Defendatzaile erakundeak sortu.
Deskargatu
PDF Word HTMLOhiko galderak
Zein izan ziren Frankismoaren kanpo harremanen etapak?
1939-1943 bitartean Italia eta Alemaniaren babesa izan zuen. 1945-1953 bitartean nazioarteko isolamendua izan zen, eta 1953tik aurrera isolamendua amaitu zen.
Zer izan zen Egonkortze Plana?
1959an egindako plana izan zen, autarkia uzteko, ekonomia liberalizatzeko eta Europako ekonomiara irekitzeko helburuarekin.
Frogatu zeure burua
Berrikuspen-txartelak
Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.
Testa
AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.