Batxilergoa mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Frankismoaren analisia: oinarriak, garapena eta amaiera

Historia-n eguneratua16,38 KB

Gerra Zibila 1939ko apirilaren 1ean amaitu zen, eta etapa berri bat hasi zen, Franco buru zela, armadaren, Falangearen, Elizaren eta estatuaren propagandaren babesarekin. Garaituak fusilamenduak, espoliazioak, errekisak, zigorrak eta espetxeratzeak jasan zituzten. Egoera horrek Francoren heriotza arte iraun zuen, 1975ean.

Francoren Erregimenaren Oinarri Ideologiko, Politiko eta Sozialak

Gerra Zibila amaitu zenean, batzuek Franco txalotu zuten, beste batzuk, berriz, erbesteratu, exekutatu, espetxeratu edo baztertuak izan ziren. Diktaduraren burua Franco zen, diktadura pertsonala ezarriz, eskubideak eta askatasunak urratu eta errepresioa erabiliz.

Oinarri Politikoak

Estatu berria konstituzio, alderdi politiko eta eskubide zibilik gabe sortu zen....

Jarraitu irakurtzen "Frankismoaren analisia: oinarriak, garapena eta amaiera" »

Euskal Herria Frankismoan (1937-1975): autarkia eta garapen ekonomikoa

Historia-n eguneratua2,42 KB

GAIA: BOLU 1: EUSKAL HERRIA FRANKOREN DIKTADURAN ZEHAR (1937-1975)

AUTARKIA (1939-1959): ERREPRESIOA ETA MISERIA

Gerraostea: Errepresio Politiko eta Soziala

Espainiar nazionalek euskal lurraldea okupatu zutenean, garai zailak hasi ziren euskaldunentzat. Askatasun publikoa mugatu egin zen eta II. Errepublikari leialtasuna erakutsi ziotenen aurkako errepresioa hasi zen, kartzela, fusilamenduak eta erbestea nagusituz.

1939 arte bizitako Gerra Zibilak ondorio demografiko gogorrak ekarri zituen, hildako asko egon baitziren eta jaiotze tasa izugarri txikitu zen. Gainera:

  • Euskaraz hitz egitea debekatuta zegoen.
  • Euskal izenak debekatuta zeuden.

Autarkia: Depresio Ekonomikoa eta Miseria

Euskal industria matxinatuen esku geratu zen. 1950. hamarkadan, egonkortze...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Herria Frankismoan (1937-1975): autarkia eta garapen ekonomikoa" »

Gerra Zibila Euskadin: laburpena eta ondorioak

Historia-n eguneratua2,82 KB

Gerra Zibila Euskadin

Testuingurua

1936ko uztailaren 18an, Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, euskal lurraldea bi eremutan banatu zen: Araba eta Nafarroa, alde nazionalean; eta Bizkaia eta Gipuzkoa, Errepublikaren alde.

Gerraren Hasiera

Araba eta Nafarroa azkar bereganatu zituzten nazionalek, agintari militarren eta eskuineko alderdien laguntzarekin. Gipuzkoan altxamendu bat egon zen, baina ezkerreko indarrek eta Guardia Zibilak zapuztu zuten. Bizkaian, ordea, ez zen borrokarik izan hasieran.

Gipuzkoako Defentsa Batzarra

Gerra hasi zenean, Gipuzkoako Defentsa Batzarra sortu zen (CNT, EAJ eta Fronte Popularra osatua). Hala ere, talde hauen arteko desberdintasunek gatazka gogorrak eragin zituzten.

Irun eta Donostiaren Galera

Abuztuaren amaieran, Mola...

Jarraitu irakurtzen "Gerra Zibila Euskadin: laburpena eta ondorioak" »

Lehen nazionalismo politiko eta sindikala Euskal Herrian: Sabino Arana eta EAJren sorrera

Historia-n eguneratua3,61 KB

Lehen nazionalismo politiko eta sindikala

Lehen nazionalismo politiko eta sindikala. 1876an, III. gerra karlista bukatu eta gero, euskal foru sistema bertan behera geratu zen. Dena den, Canovas del Castillok kontzertu ekonomikoa sortu zuen, ezegonkortasun politikoa saihesteko. Ondorioz, kupoa ezarri zen: Estatuari urtero eman beharreko diru kopuru jakin bat. Horretaz gain, autonomia administratiboa eta fiskala zuten eta soberan geratzen zen diruarekin inbertsioak egiteko erabiltzen zuten. Kontzertu ekonomikoak arrakasta izan zuenez, behin eta berriro erabili zuten.

Euskal Herriak bere ezaugarri propioak izan zituen: hizkuntza, ohiturak, erlijiotasuna, abizenak... Foruen aboluzioarekin eta 1876ko konstituzioaren aplikazioarekin askorentzat Euskal...

Jarraitu irakurtzen "Lehen nazionalismo politiko eta sindikala Euskal Herrian: Sabino Arana eta EAJren sorrera" »

Gerra Zibila Euskal Herrian: altxamendua, erresistentzia eta ondorioak

Historia-n eguneratua4,51 KB

Sarrera

1936ko uztailaren 17an, Sanjurjo jeneralak Melillan pronuntziamendu bat egin zuen, eta hilaren 18an, penintsula osora zabaldu zen. Sanjurjo Portugaletik itzultzean istripu batean hil zen. Errepublikako gobernuak ez zituen behar ziren neurriak hartu. Hiru urteko gerra hasi zen. Bandoen indarrak honako hauek ziren:

  • Nazionalak: Nekazal guneak, erdi mailako hiriak, industrializatu gabeko ipar kostaldea, Mediterraneoa eta Madril kontrolatzen zituzten. Armadari dagokionez, elitea, infanteria errebeldea, itsas armada eta aireko armada zituzten. Geroago, Guardia Zibilaren erdia errebeldeen alde jarri zen, baita Falange eta Karlisten milizia paramilitarrak ere. Alemaniak Kondor Legioa bidali zuen, 80.000 soldadurekin.
  • Errepublikarrak: Industrializatutako
...
Jarraitu irakurtzen "Gerra Zibila Euskal Herrian: altxamendua, erresistentzia eta ondorioak" »

Clara Campoamorren hitzaldia Gorte Konstituziogileetan: emakumeen boto-eskubidea (1931)

Historia-n eguneratua5,9 KB

CLARA CAMPOAMOR DIPUTATUAK GORTE KONSTITUZIOGILEETAN EMANDAKO HITZALDIA (1931-09-01)

1. AURKEZPENA / SAILKAPENA
Aurrean dugun testua, forma aldetik narratiboa da eta edukiaren aldetik, soziala. Jatorria kontuan hartuta, historikoa, lehen mailakoa, zuzena eta garaikidea da.
Egilea Clara Campoamor da. Emakume politiko espainiarra, militantzia feministaren aitzindarietakoa (Madril, 1888 - Lausana, 1972). Bigarren Errepublikaren hasierarekin (1931) diputatu eserlekua lortu zuen Madrildik, Alderdi Errepublikano Erradikalaren zerrenden bidez. Batzorde konstituzionalaren kide izan zen eta 36. artikulua onartzeko eztabaidetan nabarmendu zen. Artikulu horrek onartzen zuen lehen aldiz emakumeen boto-eskubidea.
Kolektibo bati zuzenduta dago eta helburu publikoa...

Jarraitu irakurtzen "Clara Campoamorren hitzaldia Gorte Konstituziogileetan: emakumeen boto-eskubidea (1931)" »

Euskal Herriko industrializazioa eta Bizkaiko eredua: siderurgia eta Bilbo

Historia-n eguneratua3,82 KB

INDUSTRIALIZAZIOA

Industrializazioa historia garaikidearen gertakari garrantzitsuenetakoa da, aldaketa sakonak ekarri baitzituen arlo guztietan: ekonomian, demografian eta gizartean.

Espainian, industrializazio prozesua beranduago gertatu zen.

Atzerapen horren arrazoi nagusiak, honakoak izan ziren:

  • Lehengaien urritasuna
  • Atzerapen teknologikoa
  • Kapitalen falta
  • Pentsamolde empresarialik eza

Industrializazioa ez zen gauzatu Espainiako lurralde guztietan. Katalunia izan zen lehena industrializazio prozesuan. Euskal Herriak ere garapen prozesu azkar bati ekin zion. Madril, administrazio eta zerbitzu gune garrantzitsuena zen. Kataluniako industrializazioa ehungintzan oinarritu zen.

Euskal Herriari dagokionez, siderurgian hasi zen industrializazioa. Siderurgia...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko industrializazioa eta Bizkaiko eredua: siderurgia eta Bilbo" »

Estatu Batuen sorrera eta sistema politikoa: independentzia gerra eta lehen konstituzioa

Historia-n eguneratua3,01 KB

Estatu Batuen Sorrera

Estatu Batuak britainiar inperiotik independente izan ziren lehen koloniak dira. Estatu Batuak historikoki lehen sistema demokratikoa eratu zuen Frantzia eta Inglaterra aurretik. Iritar guztiek boto eskubidea zuten, emakumeak ez, 20 mendera arte.

Koloniak eta Sistema Politikoa

13 kolonia zituen Erresuma Batuak. Sistema politiko original bat sortzen dute: errepublika federala. Kolonietan ez zegoen nobleziarik eta klero indartsurik, eta gizartearen goiko mailan inportanteenak burgesak ziren.

Hegoaldeko Kolonien Egoera

Hegoaldeko kolonietan esklabutza sistema antolatua zegoen. Haien ekonomia plantazioetan oinarrituta zegoen (kafe, algodoi, ...), langile ugari behar zitzeten Afrikatik ekartzen zituzten.

Gizarteko Taldeak
  • Iparraldeko
...
Jarraitu irakurtzen "Estatu Batuen sorrera eta sistema politikoa: independentzia gerra eta lehen konstituzioa" »

AEB eta Frantziako Iraultza: kronologia eta jatorria

Historia-n eguneratua3,34 KB

AEB: kronologia, protagonistak eta jatorria

AEB kronologia, protagonistak eta jatorria:

  • Erresuma Batua zuten 13 kolonia, Amerikako ipar-ekialdeko kostaldean.
  • AEB Ipar Amerikako ipar-ekialdeko kostan sortu zen, kolonoen eta Britainia Handiaren arteko tentsioen ondorioz.
  • 1776an AEB sortu ziren; amerikako kolonoek independentzia aldarrikatu zuten.

Jatorri

Zerga berrien auzia

  • Kolonoek zerga batzuk ordaindu behar zizkieten Britainia Handiari.
  • Parlamentuan kolonoek ez zuten ordezkaritzarik; horregatik sortu zen "ez ordezkaririk, ez zergarik" eta, ondorioz, zergen auzia.

Tearen matxinada

  • Zergak bertan behera gelditu ziren, baina tearen gaineko zergak indarrean jarraitu zuten.
  • Erantzuna Tearen Matxinada izan zen: gazte batzuek itsasora bota zituzten konpainien
...
Jarraitu irakurtzen "AEB eta Frantziako Iraultza: kronologia eta jatorria" »

Clara Campoamor eta emakumeen sufragio unibertsala Bigarren Errepublikan (1931)

Historia-n eguneratua3,32 KB

iruzkina: Clara Campoamorren hitzaldia

Testu honen izenburua Clara Campoamor diputatuak Gorte Konstituziogileetan emandako hitzaldia (1931-09-01) da, eta bere izenak dioen bezala, Clara Campoamorrek egin zuen 1931ko irailaren 1ean. Gaiari dagokionez, Espainiako Konstituzioak onartzen zuen emakumezkoen sufragio unibertsalaren aurrean poztasuna agertzea da. Edukiaren arabera, politikoa eta publikoa dela esan dezakegu eta, iturriari dagokionez, historikoa.

Clara Campoamor eta emakumeen eskubideak

Testu hau Clara Campoamorrek Gorteetan egindako hitzaldi baten zati bat da; honetan, emakumezkoen eskubideak defendatzeaz aparte, Espainia sufragio unibertsala onartzen duen lehen herrialde latindarra izatearen garrantzia azpimarratzen du. Honekin batera,...

Jarraitu irakurtzen "Clara Campoamor eta emakumeen sufragio unibertsala Bigarren Errepublikan (1931)" »