Batxilergoa mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Frankismoaren ezaugarriak, legeak eta bilakaera (1939-1975)

Historia-n eguneratua6,19 KB

Frankismoaren Oinarriak eta Ezaugarri Nagusiak

Frankismoak, Francisco Francoren diktadurak (1939-1975), ezaugarri bereizgarri batzuk izan zituen:

  • Oinarri Katolikoa: Frankok Eliza Katolikoaren arauak bereganatu eta lege bihurtu zituen.
  • Antolaketa Hierarkikoa: Estatua kuartel militar baten antzera antolatu zuen, obedientzia itsuan oinarrituta.
  • Nazionalismo Zentralista: Nazionalismo espainola ideia frankisten funtsezko elementua izan zen, mobilizaziorako tresna gisa erabilia, bereziki nazioarteko isolamenduaren garaian. Nazionalismoa eta zentralismoa uztartu zituen, estatu banaezina sortuz, hizkuntza, ohitura eta erlijio bakarra inposatuz, batasun nazionalaren izenean.
  • Nazional Sindikalismoa eta Sindikatu Bertikala: Ekonomia korporazioetan antolatu
...
Jarraitu irakurtzen "Frankismoaren ezaugarriak, legeak eta bilakaera (1939-1975)" »

Antonio Añoverosen sermoia eta Euskal Elizaren aldaketa frankismoan

Historia-n eguneratua2,06 KB

Antonio Añoverosen Sermoia: Euskal Elizaren aldaketa Frankismoan

Sarrera

Testu hau Antonio Añoveros Bilboko gotzainak idatzi zuen, euskal fededunei zuzenduta. Testuaren izaera politiko, sozial eta kulturala da, eta ikuspuntu subjektibo batetik idatzita dago, Añoverosen iritzia islatuz. Sermoiaren helburu nagusia erregimen frankistak euskara eta euskal nortasuna onar zitzan bidea zabaltzea izan zen.

Euskal Gatazka

Testuaren ideia nagusia “euskal gatazka” da. Añoverosek gatazka hau azaltzen du, Euskal Herriaren zapalkuntza eta eskubideen aitortza eskatzen zuten herritarren arteko tentsioa nabarmenduz. Erregimenaren aldekoek, aldiz, ez zuten zapalkuntza hori onartzen eta egoera aldatzeko edozein saiakera gizarte-sistemaren aurkako erasotzat...

Jarraitu irakurtzen "Antonio Añoverosen sermoia eta Euskal Elizaren aldaketa frankismoan" »

XIX. mende amaierako Euskal Herria: industria, protekzionismoa eta politika

Historia-n eguneratua10,13 KB

Federico Etxebarria eta Protekzionismoaren Defentsa

Aztertuko dugun testuak Federico Etxebarria alderdi liberaleko kide eta enpresari euskaldunak 1893ko abenduan ospatutako mitinean emandako argudioak batzen ditu. Librekanbismoari eta protekzionismoari buruzko ikuspegi subjektiboa ematen duenez, testu narratiboa da. Edukiaren arabera, politikoa eta ekonomikoa da; antzinean idatzitako testua denez, lehen mailako iturria da. Egilea Federico Etxebarria denez, banakako testua da; bestalde, helburu sozialak dituenez eta mitin baten transkripzioa denez, testu publikoa da.

Federico Etxebarriaren hitzaldia Bilbon ospatu zen 1893ko abenduaren 9an, Berrezarkuntzaren garaian, Maria Kristina Habsburgokoaren erregeordetzan. 1885ean Alfontso XII.a hil zenean,...

Jarraitu irakurtzen "XIX. mende amaierako Euskal Herria: industria, protekzionismoa eta politika" »

NEP, Sobietar Batasunaren sorrera eta Bost Urteko Planak

Historia-n eguneratua3,18 KB

NEP eta SESBren sorrera

Politika Ekonomiko Berriaren (NEP) ideia nagusia krisiari aurre egiteko merkatu ekonomikora neurri batean itzultzea izan zen.

Ekonomia liberalizatzeko hartutako neurriak

  • Landa-eremuan, industria txikietan eta saltokietan jabetza pribatua onartu zen.

  • Diru-ekonomia berrezarri eta errublo berria sortu zen.

  • Bankuak, industria astuna eta kanpoko merkataritza estatuaren kontrolpean jarraitu zuten.

Emaitza ekonomikoak

  • Nekazaritzaren hedapenak gosetea murriztu zuen eta errazionamendua ezabatu egin zen.

  • Nekazaritzako eta industriako ekoizpenak gora egin zuen.

Ondorio sozialak

  • Nekazari talde aberats bat sortu zen: kulakak.

  • Merkatariak nahiz enpresariak aberastu egin ziren.

Sobietar Batasunaren sorrera

1922an: Sobietar Errepublika Sozialisten...

Jarraitu irakurtzen "NEP, Sobietar Batasunaren sorrera eta Bost Urteko Planak" »

II. Errepublika eta Gerra Zibila Euskal Herrian: erreformak, autonomia eta gerra

Historia-n eguneratua5,71 KB

ERREPUBLIKA. 1. Erreformen biurtekoa (1931-1936)

1931ko apirilaren 14an Eibarren Errepublika aldarrikatu zen. Etapa berri bat hasi zen, krisi ekonomikoak, autonomiaren aldeko borrokak eta euskal nazionalismoaren aurrerakadak markatuko dutena. Hiri handienetan errepublika ezkertiarra eta sozialismoa nagusitu ziren. Euskal hiru hiriburuetan errepublika ezkertiarren alkateak ezarri ziren, sozialistek lagunduta. Karlistek nekazal inguruetan beren indarra mantendu zuten, baina nazionalismoaren gorakadaren aurrean, beren eragina murriztuz joan zen. 1931ko ekainean Gorteetarako hauteskundeetan eskuindarren koalizioak irabazi zuen Euskal Herrian. Beste ekintza batzuen artean, Euskal Herriko autonomia estatutua gainditzeko ahalegina nabaria izango da...

Jarraitu irakurtzen "II. Errepublika eta Gerra Zibila Euskal Herrian: erreformak, autonomia eta gerra" »

Frankismoa Euskal Herrian: zapalkuntza, oposizioa eta ETAren sorrera (1939-1975)

Historia-n eguneratua3,83 KB

Frankismoaren eragina Euskal Herrian

Frankismoak gogor eraso zien euskaldunei. Giza eskubideez eta eskubide politikoez gain, hizkuntzak, ohiturek eta euskal kulturak zapalkuntza handia jasan zuten.

Gerra ostea eta erregimenaren hasierako urteak (1939-1947)

Euskal Herrian eratu zen erresistentziaren azken gotorlekua Bilbo erori zenean galdu zen, 1937ko ekainaren 19an. Euskal lurraldean Gerra Zibila bukatua zen eta biztanleek ondorio latzenak jasan behar izan zituzten: epaiketak, fusilamenduak. Politikoki itxaropenezko urteak izan ziren. J.A. Agirre buru zuela, erbesteko Euskal Gobernua Bigarren Mundu Gerra hasi zenean itxaropena berreskuratu zuen. Giro horretan sinatu zuten euskal indarrek, Errepublikaren aldeko indar espainiarrekin, Baionako hitzarmena...

Jarraitu irakurtzen "Frankismoa Euskal Herrian: zapalkuntza, oposizioa eta ETAren sorrera (1939-1975)" »

Valençayko Ituna eta Fernando VII.a Espainiara itzulera: Hirurteko Liberala eta absolutismoa

Historia-n eguneratua2,86 KB

Valençayko Itunaren ostean Fernando VII.a Espainiara itzuli zen, Valentzian lehorreratu zen 1814ko apirilean, eta aldi berean Pertsiarren Manifestua argitaratu zen, Cadizko Gorteetako diputatu absolutistek sinatuta. Erregeak Valentziako Dekretua 1814ko maiatzean eman zuen. Hau estatu-kolpe bat izan zen: monarkiak botere absolutua berrezarri zuen, eta Cadizko Gorteen lege guztiak abolitu zituen. Etapa horren ekimen guztiak ezabatu nahi zituzten eta prozesu iraultzaile hartan parte hartu zuten pertsona guztiak baztertu eta jazarri. Fernando VII.ak martxan jarritako politikak ideia obsesiboa zuen helburu, iraganera itzultzera izan zen. Cadizen abolitu zituzten erakunde feudalak, zergak, Inkisizioa….berrezarri egin ziren. Errepresioa, espetxea,...

Jarraitu irakurtzen "Valençayko Ituna eta Fernando VII.a Espainiara itzulera: Hirurteko Liberala eta absolutismoa" »

1898ko Hondamendia: Espainiako Inperioaren amaiera eta Kuba, Puerto Rico eta Filipinak

Historia-n eguneratua2,91 KB

1898ko Hondamendia

1898an, Espainiar Inperio Kolonialaren azken hondarrak Amerika kontinentalean geratzen ziren: Kuba, Puerto Rico eta Filipinak. Puerto Rico eta Kubako egoerak ezaugarri kolonial bereziak zituzten: Estatu Batuetatik oso gertu zeuden, bizitza ekonomikoa esportaziorako nekazaritzan oinarrituta zeukaten, eta kanabera-azukrea eta tabakoa ziren ekoizpen nagusiak.

Filipinetako artxipelagoan, espainolak oso urriak ziren eta inbertitutako kapitalak ere ez ziren esanguratsuak. 1868an autonomiaren aldeko mugimenduak hasi ziren Kuban, Manuel de Céspedes-ek gidatutako herri-matxinadarekin. Altxamendu horrek hasiera eman zion esklabotza landaketetan eta azukre-etxaldeetan abolitzeko eta autonomia politikoaren aldeko borrokari.

Hamar urteko...

Jarraitu irakurtzen "1898ko Hondamendia: Espainiako Inperioaren amaiera eta Kuba, Puerto Rico eta Filipinak" »

1876ko Legea: Euskal Foruen ezabapena eta 1839ko foru legea

Historia-n eguneratua3,18 KB

Euskal Foruak Ezeztatzen Dituen Legea

Testu Historikoa, Juridikoa eta Politikoa

Data: 1876ko uztailaren 21ean, Madrilen.

Egilea Intelektuala: Cánovas del Castillo.

Hartzailea: Espainiar guztiak, batez ere Euskal Herria (EH).

Une Historikoa: Bigarren Karlistaldiaren amaiera.

Ideia Nagusia

  • Euskal Foruen deuseztapena.

Beste Ideiak

  • Espainiako betebeharrak ezarri zaizkie Euskal Herriko biztanleei.
  • Probintziak behartuta daude soldadu kupo bat ematera.
  • Gorteek gobernuari baimena ematen diote foruetan erreformak egiteko, justifikatuta badaude.

Iruzkina

Aintzinatik Erdi Aroa: Zetorren foru sistemaren azalpen laburra. Liberalismoarekin talka.

Foruen Bilakaera:

  1. Lehenengo Karlistaldia.
  2. Bergarako Hitzarmena (1839): Foruak berretsi, baina Nafarroak foruak ezabatu eta autonomia
...
Jarraitu irakurtzen "1876ko Legea: Euskal Foruen ezabapena eta 1839ko foru legea" »

Espainiako trantsizioa: diktaduratik demokraziara (1975-1985)

Historia-n eguneratua2,77 KB

Trantsizioa (1975-1985)

Sarrera

Francok, bere heriotzaren ondoren erregimena iraunarazteko asmoz, monarkia ezarri bazuen ere, ez zuen lortu; Espainiak erregimen autoritariotik demokraziara eramango zuen bideari ekin baitzion. Beraz, 1975ean, Francoren heriotzarekin, trantsizioa deritzon aldia hasi zen, eta 1982ra arte, alderdi sozialistak boterea eskuratu zuen arte, iraun zuen.

Dena den, monarkia aldaketaren alde agertu arren, prozesua ez zen erraza izan: alde batetik, erregimeneko sektore inmobilistak zeuden eta, bestetik, erregimenarekin erabateko haustura lortu nahi zuten oposizioko sektoreak. Bi joeren artean hirugarren bat sortu zen: erregimenak berak zituen tresnetatik abiatuz sistemaren erreforma egitearen aldekoa. Azkenik, hausturaren...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako trantsizioa: diktaduratik demokraziara (1975-1985)" »