Clara Campoamor eta emakumeen boto eskubidea II. Errepublikan (1931)
Clara Campoamorren Hitzaldia eta Testuingurua
Testua, Clara Campoamorrek 1931ko irailaren 30ean emakumezkoen bozkatzeko eskubidearen gainean hasitako eztabaidako hitzaldi batetik aterata dago. Ez dago osorik, Victoria Kentek eta beste diputatu batzuek kontrako iritzia ematen zutelako; hemen agertzen zaigun testua bere alderdiko edota ideologiako kideei zuzenduta baitago. Testu zirkunstantziala da, Espainiako Gorteetan emandako hitzaldia baita, eta eduki politikoa du. Hartzailea, beraz, kolektiboa da (gainontzeko diputatu guztiak), eta egile pribatua, Clara Campoamor. Lehen mailako informazio-iturria daukagu eta 1931ko irailaren 1ekoa da; argia da, beraz, ezkertiarren artean bera izan zela eskubide hau lortzeko ahalegin handiena egin zuena eta...