Clara Campoamor eta emakumeen sufragio unibertsala Bigarren Errepublikan (1931)
Laburpena
Testuak Clara Campoamor diputatuaren 1931eko irailaren 1eko hitzaldia aztertzen du Gorte Konstituziogileetan, emakumezkoen sufragio unibertsalaren aldeko poztasuna adieraziz. Bigarren Errepublikaren sorrera, 1931ko hauteskundeak eta konstituzioaren onarpena ere azaltzen ditu. Ikasleak sufragio unibertsala Espainian nola lortu zen eta zer ondorio izan zituen ulertuko du.
Funtsezko puntuak
- Clara Campoamorrek 1931ko irailaren 1ean Gorte Konstituziogileetan hitzaldia eman zuen emakumezkoen sufragio unibertsalaren alde.
- Espainia sufragio unibertsala onartzen duen lehen herrialde latindarra izan zen.
- 1931ko apirilaren 14an behin-behineko gobernua osatu zen, Alcalá-Zamora buru zela, eta Bigarren Errepublika aldarrikatu zen.
- 1931ko ekainaren 28ko Gorte Konstituziogileen hauteskundeetan behin-behineko gobernuaren buruzagiak irabazi zuten.
- 1931ko abenduaren 9an idatzi zen konstituzioak gizonezkoen eta emakumezkoen sufragio unibertsala aitortzen zuen.
- Gorte hauetan hiru emakume zeuden: Victoria Kent, Margarita Nelken eta Clara Campoamor.
iruzkina: Clara Campoamorren hitzaldia
Testu honen izenburua Clara Campoamor diputatuak Gorte Konstituziogileetan emandako hitzaldia (1931-09-01) da, eta bere izenak dioen bezala, Clara Campoamorrek egin zuen 1931ko irailaren 1ean. Gaiari dagokionez, Espainiako Konstituzioak onartzen zuen emakumezkoen sufragio unibertsalaren aurrean poztasuna agertzea da. Edukiaren arabera, politikoa eta publikoa dela esan dezakegu eta, iturriari dagokionez, historikoa.
Clara Campoamor eta emakumeen eskubideak
Testu hau Clara Campoamorrek Gorteetan egindako hitzaldi baten zati bat da; honetan, emakumezkoen eskubideak defendatzeaz aparte, Espainia sufragio unibertsala onartzen duen lehen herrialde latindarra izatearen garrantzia azpimarratzen du. Honekin batera, esatekoa da nahiz eta 1931ra arte Espainian emakumeek bozkatzeko eskubiderik ez eduki, bozkatuak izan zitezkeela; horregatik, Gorte hauetan hiru emakume zeuden: Victoria Kent, Margarita Nelken eta Clara Campoamor.
Testuinguru historikoa: Bigarren Errepublika
Testuinguruari dagokionez, 1931n alderdi errepublikarrek hauteskundeak irabazi zituzten garaira atzera egin dezakegu. Hauteskunde hauen emaitzak jakin ondoren, Bigarren Errepublika aldarrikatu zen, Eibarren lehenengo eta ondoren Madrilen eta Bartzelonan. Ondorioz, Alfontso XIII.a erbesteratzeko negoziazioak hasi ziren eta esan daiteke monarkiatik errepublikarako trantsizioa modu baketsuan egin zela.
1931ko apirilaren 14an behin-behineko gobernua osatu zen; honetan Alcalá-Zamora zen buru eta koalizio errepublikar-sozialistako kideak zituen ordezkari gisa:
- Erradikalak
- Sozialistak
- Ezkertiarrak
- Kontserbadoreak
Behin-behineko gobernu honek Gorte Konstituziogileak eratu, hauteskundeetarako deia egin eta konstituzio berria egiteko asmoa zuen. Halaber, nekazaritzan, erlijioan eta armadan erreforma sakonak egin zituen, nahiz eta batzuk berandu arte praktikan ez jarri.
1931ko Konstituzioa eta sufragio unibertsala
1931ko ekainaren 28an egin ziren Gorte Konstituziogilearen hauteskundeetan behin-behineko gobernuaren buruzagiak izan ziren garaile. Halaber, Gorte Konstituziogileek behin-behineko gobernuari sostengua eman zioten eta konstituzioa idazteko parlamentua sortu zuten. 1931ko abenduaren 9an konstituzioa idatzi zen eta honetan oinarrizko eskubide bat aitortzen zen: gizonezkoen eta emakumezkoen sufragio unibertsala.
Esan dezakegu konstituzio hau ezkertiarra zela eta horrela definitzen zuela Errepublika: klase guztietako langileen elkartea, deszentralizatua, demokratikoa eta aurrerakoia; azken batean, autonomiak eta sufragio unibertsala aitortzen zituen konstituzio ezkertiarra zen. Honetaz aparte, eskubide indibidual eta politiko batzuk aitortzen zituen, hala nola Parlamentuaren botere legegilea eta Konstituzioaren barne-arautegia. Gobernu honen ondoren, erreforma-egitasmo zabala abian jarri zuen gobernua ezarri zen, Azaña buru zuela.
Ondorioak
Ondorioetan esan dezakegu konstituzio honek emakumezkoen bozkatzea ahalbidetu zuela eta honek gizartean parte hartzea bultzatu zuela. Gainera, emakumeak kargu altuak izaten hasi ziren eta Errepublika garaiko gatazka sozialetan parte hartu zuten.
Deskargatu
PDF Word HTMLOhiko galderak
Noiz eman zuen Clara Campoamorrek hitzaldia Gorte Konstituziogileetan?
Clara Campoamorrek 1931ko irailaren 1ean eman zuen hitzaldia Gorte Konstituziogileetan. Bertan emakumezkoen sufragio unibertsalaren aldeko poztasuna adierazi zuen.
Zergatik da garrantzitsua Espainiako 1931ko konstituzioa?
Konstituzioak gizonezkoen eta emakumezkoen sufragio unibertsala aitortu zuen. Horrek emakumeen bozkatzea ahalbidetu zuen eta gizartean parte hartzea bultzatu zuen.
Noiz aldarrikatu zen Bigarren Errepublika?
Bigarren Errepublika 1931ko apirilean aldarrikatu zen, lehenik Eibarren eta ondoren Madrilen eta Bartzelonan. Testuak apirilaren 14ko behin-behineko gobernuaren osaketa ere aipatzen du.
Frogatu zeure burua
Berrikuspen-txartelak
Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.
Testa
AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.