Frankismoaren Autarkia: Politika eta Ekonomia Azterketa

Historia4,03 KB

Autarkia Frankistan: Politika eta Ekonomia

A) Politika

1) Boterearen Oinarriak

Boterea pertsona bakar batean oinarritzen zen: bizi guztirako presidentzia, estatua, ejerzitoa, falangea eta gobernua kontrolpean.

2) Frankismoaren Ezaugarriak

Botere guztia pertsona bakar batek zuen, anistasun politikorik ez, konstituziorik ez, adierazpen askatasunik ez, sufragio unibertsalik ez eta printzipio demokratikorik ez.

3) Erregimenaren Bilakaera

a) 1. Fasea: Gerra Zibilaren Ondoren
  • 38 Lanaren Forua: Lan orduak eta gutxieneko soldatak ezarri ziren. Sindikatu bertikala sortu zen, langile eta ugazabaz osatua.
  • 39 Erantzukizun Politikoaren Legea: Erregimenaren aurkako jarrerak epaitzeko. Errugabetasuna frogatu behar zen. Errepublikarren kontrakoa zen. Errudunak kanpoan edo hilik bazeuden, familiak ordaindu behar zuen.
  • 40 Masoneria eta Komunismoaren Aurkako Legea.
  • Pisu politikoa falangistek zuten.
b) 2. Fasea: Gorteen Legea (42)

Parlamentua berrezarri zen, baina boterea eta legeak Francok kontrolatzen zituen. Bere gobernuaren proposamenak bakarrik onartzen ziren. Gorteetako kideak prokuradoreak ziren, eta Francok izendatzen zituen.

c) 3. Fasea: Mundu Gerra Amaitzean

Demokrazia itxura emateko hainbat lege egin ziren:

  • 45 Espainiarren Forua: Espainiaren eskubideak eta betebeharrak azaldu ziren, baina praktikan ez zen ezer aldatu.
  • 45 Erreferendum Nazionalaren Legea: Testu legalak berresteko.
  • 45 Udal Administrazioaren Legea: Zinegotziak botu organikoz aukeratu ziren.
  • Faxisten agurra kendu zen eta amnistia eman zitzaien preso politiko batzuei.
  • 47 Estatuaren Buruzagitzaren Ondorengotzari Buruzko Legea: Francoren buruzagitza biziartekoa zen. Espainia erresuma bezala onartu zen, eta Francok erabaki zuen bere ondorengoa.


B) Ekonomia

Gerra zibilaren ondoren, ekonomia oso gaizki zegoen, suntsiketa asko egon baitziren. Errepublikan konfiskatutako gauzak jabeei itzuli zitzaizkien. Autarkia ezarri nahi zen, kanpo hartzerik nahi ez, erregimena babesteko. Esportazioak gehitu eta inportazioak murriztu nahi ziren. Industria nazionala bultzatu nahi zen. Horretarako, 39an interes nazionaleko industriak sortu ziren, inportazioak ekiditeko. 41ean INI sortu zen enpresa publikoak bultzatzeko.

1) Ekonomian Hartutako Erabakien Ondorioak

Ekonomia hazkundea behera egin zuen, per capita errenta behera, soldatak behera, industria produkzioa mugatu, merkatu beltza sortu, enpresaburu eta latifundistak egoera hobetu, teknologia falta, dirua debaluatu, herria gosetik ez atera eta etxebizitzaren arazoa sortu zen.

2) Oposizioa

a) Barnean

Errepresioa egon zen. Komunistek gerrilak sortu zituzten. Falangisten sektore gogorrena oposizioan zegoen. D. Juanen aldekoak ere oposizioan zeuden. Frankismoaren aurkako langile mugimendua sortu zen isilpean. Grebak egon ziren Katalunian eta Euskal Herrian.

b) Kanpoan

2. Mundu Gerrarekin oposizioa indartu zen. Monarkiak lehenengo erregimenari lagundu zion, baina gero ez, beraiek erregetza nahi zutelako. Makiak mendietan eta gauez erasotzen zuten erresistentziako kideak ziren. 44an komunistak Aran bailaratik sartzen ahalegindu ziren. 45ean Mexikon, askapenerako batzar espainiola sortu zen, demokrazia ezartzen saiatzeko. 46an gobernua Parisera joan zen. Oposizioa zatituta zegoen, batzuk erregezaleekin bat egin nahi zutelako. 46an D. Juan Estorilera joan zen, eta batzuen laguntza jaso zuen. 48an Donibane Lohitzunen, sozialistek eta erregezaleek ituna egin zuten demokrazia ezartzeko. Urte berean, D. Juanek Francorekin hitzarmena egin zuen Juan Carlos Espainiara ikastera etortzeko.

Deskargatu

PDF Word HTML