Euskal Herriko Estatutuari buruzko Legea: Historia eta Ondorioak

Historia2,64 KB

Euskal Herriko Estatutuari buruzko Legea

Diputatuen Kongresuak honako lege hau agindu eta berretsi du:

1. artikulua: Euskal Herriaren eraketa eta hizkuntza ofizialak

Errepublikako Konstituzioaren eta Estatutu honen arabera, Arabak, Gipuzkoak eta Bizkaiak eskualde autonomoa osatzen dute espainiar estatuaren barruan eta “Euskal Herria” izena hartu du. Bere lurraldea aipatutako probintziek osatzen dutena izango da eta horiek, aldi berean, modu autonomoan gobernatuko dira.

Euskara, gaztelania bezala, Euskal Herriko hizkuntza ofiziala izango da.

5. artikulua: Polizia erregimena

Euskal Herriari dagokio bere lurralde autonomoaren barruko babes juridikorako eta ordena publikoa mantentzeko polizia erregimena ezartzea.

10. artikulua: Botereen sorrera eta erabilera

Euskal Herriaren botereak herrian sortzen dira eta Errepublikako Konstituzioaren eta Estatutu honen arabera erabiliko dituzte berak erabakitzen dituen organoek, honako mugapen hauen arabera:

  • a) Organo legegilea: Eskualdeko organo legegilea sufragio unibertsal, berdin, zuzen eta sekretu bidez hautatuko da.
  • b) Organo betearazlea: Organo betearazleak organo legegilearen konfiantza izan behar du eta presidentea izango da eskualdearen ordezkaria Errepublikarekiko harremanetarako.

Lehen xedapen iragankorra: Behin-behineko Gobernua

Gerra zibilak eragindako ezohiko baldintzek irauten duten bitartean, Euskal Herrian behin-behineko Gobernuak aginduko du Estatutu honetan xedatutako eskumen guztiekin.

Behin-behineko Gobernu horretako lehendakaria izendatuko dute euskal udalak osatzen dituzten eta euren botoa askatasunez eman dezaketen herriek aukeratutako zinegotziek, Estatutua promulgatu ondorengo zortzi egunen barruan.

Behin-behineko Gobernuko lehendakariaren hautaketa Bizkaiko gobernadore zibilak egiaztatuko du.

Horrela hautatutako lehendakariak behin-behineko Gobernuko kideak izendatuko ditu, eta horiek ez dira bost baino gutxiago izango.

Iturriak:

  • Diputatuen Kongresua, 1936ko urriak 4.
  • Madrilgo Gazeta, 281. alea, 1936ko urriaren 7koa.
  • Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 1. alea, 1936ko urriaren 9koa.

Bukerako partea

16.2 Indargabetzea

Beraz, indargabetuta geratuko da, lehen adierazitako datatik aurrera, aldundiarekin itundutako eta gaur egun indarrean zegoen ekonomia arloko erregimena.

Data eta sinadura:

Burgosen, 1937ko ekainaren 23an.

Francisco Franco

Argitalpena:

  • Boletín Oficial del Estado, 1937ko ekainaren 24koa.

Deskargatu

PDF Word HTML