Joaquin Costaren Oligarkiaren Kritika: Errestaurazioko Jauntxokeria eta Ustelkeria

Historia2,68 KB

Joaquin Costaren Oligarkiaren Kritika

Errestaurazioko Jauntxokeria eta Ustelkeria

Lehen mailako testu historiko, politiko, sozial eta literarioa dugu hau. Egilea Joaquin Costa, idazle, politikari, legegizon, ekonomialari eta historialaria zen. Erregenerazionismoaren buru, bere idatziek garrantzi handia izan zuten XX. mendearen hasieran. Testu publikoa da, Espainiako herritarrei zuzenduta. Errestaurazioan nagusitu zen jauntxokeriaren eta ustelkeriaren eragin txarra gaitzesten du. 1901ean, Madrilen, Maria Kristinaren erreginaordetzaren azken urtean idatzia, erregimena krisi larrian murgilduta zegoen 98ko Hondamendiaren ondorioz.

Analisia

Ideia nagusia Errestaurazioko bipartidismoa eta txandaketa sistema kritikatzea da, jauntxokeria eta hauteskundeen manipulazioa salatuz.

  1. Gobernu sistemak eratutako 3 taldeak aipatzen dira: gorengo buruzagiak (zuzendaritza), oligarkiak, herrietan sakabanatutako boteretsuak (jauntxoak eta kazikeak), zubi lana egiten dutenak, eta gobernadore zibilak. 3 talde hauek, elkarlanean, herritarrak kontrolatzeko sistema osatzen zuten.
  2. Gobernua osatzen duten 3 taldeen kritika egiten da. Nahiz eta alderdietan antolatuta egon, ez dira nazioaren benetako ordezkariak, eta haien interesen alde egiten dute, ez espainiarren interesen alde.
  3. Talde hauek agintea mantentzeko hauteskundeak faltsutzen zituzten eta gobernua hartu behar zuen alderdia laguntzen zuten.
Garrantzia

Bukatzeko, oligarkiaren eta kazikismoaren lanaren garrantzia azpimarratu behar da. Interesgarria da Errestaurazioaren arazoak ulertzeko: kazikismoa, klase dominatzaileen gaitasun eza, herriaren sufrimendua... Gainera, oligarkiaren kontrako iritzia oso errotuta geratu zen gizartean, eta era berritze prozesu bati ekin zitzaion.

Testuingurua

Krisiaren lehen adierazleak XIX. mendearen bukaeran agertu ziren, 1898ko hondamendiarekin, non azken koloniak galdu ziren eta ezegonkortasun handia nagusitu zen. Intelektualek sistema gogor kritikatu zuten, 98ko Belaunaldia eta Erregenerazionismoa sortuz. Joaquin Costa aitzindaria izan zen. Sistema berritzea proposatu zuen (jauntxokeria, analfabetismoa, gutxiengoek zuzendutako gobernua, lur-jabe handien menpeko ustiategiak), hau guztia deuseztatu, liburu honek azaltzen duen bezala.

Berrikuntzak egin behar ziren sistemaren jarraipena ziurtatzeko eta oposizioaren gorakada eragozteko. Orduan, XX. mende hasierako alderdi dinastikoak, Maura eta Canalejasenak, saiatu ziren, baina aldaketa gutxi lortu zuten.

1917tik aurrera krisia behin betikoa izan zen, militarren garrantzia nabarmen igo zen, eta 1923an Primo de Riverak estatu kolpea eman zuen, Errestaurazio sistemaren bukaera ekarriz.

Deskargatu

PDF Word HTML