Euskal Herriko Industrializazioa: Historia eta Gizarte Aldaketak

Geografia3,6 KB

Industria Handiak: Industria handiak, industriaren kontzentrazio geografikoa, itsasadarrean; espainiako merkatuarekiko menpekotasuna eta eskulan askoren beharra.

Gipuzkoako Industrializazioa: Gipuzkoako industrializazioa XX. mendearen lehenengo bi hamarkadetan gertatu zen. Gipuzkoako industrializazio eredua Bizkaikoaren antzekoa izan zen: industria sakabanatuta egon zen sektore aldetik; papergintza, metalurgia, ohialgintza… Gipuzkoako burgesia ertaina eta txikia izan zen, enpresak ere ertain eta txikiak izan ziren. Banco Gipuzkoanok industrializazioa sustatu zuen eta hori Bizkaiko kapitalekin fundatu zen. Enpresek eskulan gutxiago behar zuten Bizkaian baino.

Laburpen Gisa: Euskal industrializazioa bi ereduren araberakoa izan zen, Bizkaikoa eta Gipuzkoakoa. Hauek oso desberdinak ziren. Autonomia fiskalaren erabilpena eta eskulanen esportazio handia zuten. Araba eta Nafarroak berriz nekazari lurraldeak izaten jarraitu zuten. Hauen industrializazioa frankismoaren garaikoa zen.

Bilakaera: I. Mundu Gerraren urteak (1914-1918) oparotasun-urteak izan ziren Bizkaiko zein Gipuzkoako industriarentzat. Espainia neutrala zela, bertako industriak hornigaiak saltzen zizkien borrokakideei. Gerra amaitutakoan, eta Europako merkatua galduta, krisia gertatu zen. Primo de Riveraren diktadurako goroldiaren ondoren 30eko krisi luzea etorri zen.

Gizarte Aldaketak:

  • Demografia: Europan XIX. mendearen hasieran hasi zen demografia-eztanda. Biztanleriaren berezko hazkundea izugarri azkartu zen, hilkortasuna jaitsi zelako eta jaiotza tasak berdin jarraitzen zuelako. Espainian ere gertatu zen prozesu hori, baina pixka bat motelago eta beranduago. Horrela, 1800ean Espainiako biztanleria 10,5 milioikoa zen, 1910ean berriz, 19,9 milioikoa. XIX. mendearen zehar euskal lurralde guztietan hilkortasuna ere jaitsi zen. Mende bukaeran, aldiz, apurtu egin zen euskal lurraldeek zeramateen bilakaera berdintsua eta paraleloa. Bizkaian, inmigrazio handia gertatu zen. Bilbok, 1887 eta 1897 bitartean bikoiztu egin zuen biztanleria, Barakaldok hirukoiztu eta Sestaok bederatziz biderakatu zuen. Hala ere, Bizkaiko berezko hazkundea negatiboa izan zen urte horietan hilkortasunaren gorakadarengatik. Gipuzkoan berriz, heriotza tasa etengabe eta pixkanaka jaisten joan zen.

Hiritartze Prozesua: Bizkaian, Santurtzitik Bilbora hiria haziz joan zen ordenik gabe, aldi berean, Bilbon, burgesiarentzako aldeak eraikitzen ziren Zabalgunean, eta Negurin Bizkaiko industria oligarkiaren jauregiak. Gipuzkoan hiritartze-prozesua motelagoa izan zen, sakabanatuago eta ez zuen hainbeste eragina izan, ingurugiroan industria txikiagoa izan zelako eta imigrazio gutxiago ekarri zuelako.

Gizarte Taldeak: XIX. mendeko aldaketek eta mende bukaerako industrializazioak gizarte berri bat egituratu zuten Gipuzkoan ere, batez ere, Bizkaian. Honako talde hauek bereiz ditzakegu: Goi burgesiak (aldundia kontrolatzen zuen, eta boterea eta eragina zuen Espainiako aginte-erakundeetan). Burgesia horrek, euskal identitatearen ezaugarri guztiak mespresatzen zituen. Burgesia ertainak ez zuen botererik Espainia mailan, eta lehiatu egiten zuen probintziako erakundeen kontrolarengatik goi-burgesiarekin. Herri klaseek beren ohiko ogibidearen krisia eta proletarizazio-prozesuari aurre egin behar izan zieten. Inmigranteak kapitalak behar zuen eskulan ugari eta merkeak izan ziren. Bizkaian langileriaren gehiengoa osatu zuten. Gipuzkoan, aldiz, imigrazioa txikiagoa izan zen eta bertoko biztanleek osatu zuten langileria.

Deskargatu

PDF Word HTML