Hiri-hierarkikoen mapa eta hiri sistema mailakatuak

Geografia2,5 KB

Mota: Hiri-hierarkikoen mapa da eta hiri sistema mailakatuan (handienetik txikienera) agertzen dira hiriak, baita eraginpe eremuak, lokarriak eta ardatzan agertzen dira (Ebro arana).

Azalp.: Hau hiri-harreman sarea; maila biztanle kopuruaren eta betetzen dituzten funtzioen arabera jartzen da. Ondorioz, hiri handiek maila txikiagoko hiriengan eragina dute, honetan ez dauden zerbitzu eta betekizunak hornitzen dituzte, adibidez goi mailako eskolak edota negozio eta finantza egoitzak.., eraginpe eremuaren hedapena hiriaren mailaren arabera da. Hemen hiri maila ezberdinak:

1. Metropoliak

-Naziokoak: Madril eta Bartzelonaren eraginpeko eremua estatu osora hedatzen da, 3 milioi biztanle baino gehiagokoak. Hauek betekizun dibertsifikatuenak eta mailarik gorenekoak biltzen dituzte: zerbitzu oso espezializatuak, goi teknologiako insutriak... Hauek beste metropoli batzuekin harremanak dituzte, ondorioz daude lotuta Espainiako hiri-sistema, Europakoa eta mundukoa.

-Eskualdekoak: Valentzia, Bilbo, Zaragoza eta Sevilla metropoli inguru ertainak dira, 1,5 milioi-500 milakoak. Ez dituzte Nazioko metropoliak bezain besteko zerbitzu eta betekizun gorenak. Horregatik, eragin esparrua eskualde mailakoa da, hala ere, lotura estuak ditu beraiekin, baita nazioarteko mailakoak.

-Eskualde azpikoak edo 2.mailakoak: Inguru txikiak dira Valladolid, Iruñea, Palma, Donosti... Betekizun dibertsifikatuak eta zerbiztu espezializatuak dituzte, baina maila baxuagoan. Eraginpe eremua ondoko probintzi edo erkidegora zabaltzen da, baina ez eskualde osora. Batzuetan maila handiko zerbitzuak ere eduki dezakete Unibertsitateak adibidez.

2. Hiri ertainak

Probintziako hiriburuak dira, adibiez Gasteiz, Leon.. Probintzia mailako zerbitzu edo betekizunak garatzen dituzte. Autobus eta tren sare trinkoak komukatzen dituzte hiri txikiekin. Hemen, ohiko eraginpe eremua gainditzen duen zerbitzu espezializatuak aurki dezakegu kanpolo loturekin (Salamanca).

3. Hiri txikiak

Hauek probinztia barruko eskualdeen buru dira, eta honek oinarrizko betekizun eta zerbitzuak dituzte: dbh edota lanbide heziketa, anbulategiak, zinemak, polikiroldegiak... Biztanle gehiago eta kokapen geografiko egokiagoak dutenak zerbitzu gehiago dituzte eraginpe eremua hurbileko hiri txikiago eta herrietara hedatuz.

Deskargatu

PDF Word HTML