Munduko Industria Potentziak eta Meatzaritzaren Egoera

Geografia3,4 KB

Meatzaritzaren Gaur Egungo Egoera

Gaur egun, gizarteen ekonomia-hazkundeari eusteko, gero eta kantitate handiagoetan behar ditugu lehengaiak. Are gehiago, meatzaritza suspertu egin da herrialde garatu batzuetan, hala nola, Kanadan eta Australian, atzeraldi baten ostean.

Meatzaritzak dakartzan arazoak

  • Mineralak neurriz kanpo kontsumituz gero, meategiak agortu egin daitezke.
  • Gutxiago garatutako herrialdeetan, gatazka armatuak eta gizarte desorekak eragiten ditu, meategiak kontrolatzeko.

Industria-potentziak

Potentzia tradizional handiei (Estatu Batuak, Europa eta Japonia) suspertzen ari diren herrialdeak gehitu zaizkie, eta, bereziki, BRICS deritzon taldea: Brasilek, Errusiako Federakundeak, Indiak, Txinak eta Hegoafrikak osatzen duten taldea.

Txina, Industria-potentzia Nagusia

Deslokalizazioaren ondorioz, Txina bilakatu da munduko industria-potentzia nagusia.

Txinako industria-hazkundea bultzatu duten faktoreak

  • Baliabide-ugaritasuna: Txina oso aberatsa da natura-baliabideei dagokienez, eta lanesku ugaria eta merkea du.

Adar nagusien ezaugarriak

  1. Asko garatuta dago: Txinan ekoizten da tresna elektronikoen herena.
  2. Oinarrizko industriek (industria kimikoak, altzairu-industriak, makinen industriak eta zementu-industriak) garrantzi handia dute.
  3. Kontsumo-ondasunen industrien artean nabarmentzekoak dira ehungintza, jostailu-industria eta automobilgintza.
  4. Txinaren barnealdeko eskualdeetan ez dute industria-hazkunderik izan. Hori dela eta, industria kostaldeko eremuetan biltzen da, hala nola, Shanghain, Pekinen eta Hong Kongen.

Industria-potentzia Tradizionalak

Estatu Batuak

Estatu Batuak munduko bigarren postuan gelditu dira, industria-ekoizpenari dagokionez. Laku Handien, Mexikoko Golkoaren eta Ozeano Bareko kostaldearen inguruan daude eremu industrializatu nagusiak. Ekoizpena oso dibertsifikatuta dago.

Japonia

Japonia da hirugarren industria-potentzia, nahiz eta natura-baliabide gutxi izan. Automobilen, ekipo elektronikoen, itsasontzien eta altzairuaren ekoizle nagusietako bat da Japonia. Tokio-Yokohama ardatza da industria-eskualde nagusia.

Europako potentziak

  • Industria-potentzia garrantzitsuak dira Alemania, Erresuma Batua, Frantzia eta Italia.

Suspertzen ari diren beste potentzia batzuk

  • India: 1990eko hamarkadaz geroztik, industria azkar ari da hazten Indian. Ehungintza da herrialdeko industria garrantzitsuena. India, orobat, munduko altzairu-ekoizle nagusietako bat da.
  • Brasil: Iberoamerikako ekonomia sendoena da. São Paulotik Rio de Janeiroraino eta Belo Horizonteraino hedatzen da eremu industrializatuena.
  • Hegoafrika: Afrikako ekonomia sendoena da. Meatzaritza da industria-garapenaren oinarria, oso sendoa baita.

Bigarren mailako potentziak eta deslokalizazioaren jomugak

Suspertzen ari diren bigarren mailako beste potentzia batzuk bilakatu dira deslokalizazioaren jomuga, azken urteotan. Gehienak Iberoamerikan eta Asian daude (adibidez: Turkia, Malaysia, Vietnam...).

Asia-Pazifiko eskualdean, nabarmentzekoak dira "Asiako dragoiak" (Singapur, Hego Korea...) eta Australiako hego-ekialdea. Bi eremu horietan, industria oso garatua dago.

Deskargatu

PDF Word HTML