Espainiako Atzerritarren Banaketa 2015ean

Geografia2,58 KB

Aurrean dugun koropleta-mapan 2015ean Espainiara iritsitako atzerritarren ehunekoa irudikatzen da, kolorearen intentsitatea atzerritarren kopuruaren proportzionala da. Atzerritarren ehunekoa zenbat eta handiagoa izan, probintiza baten kolorea indartsuagoa da. 2015ean atzerriko biztanleria 4,7 milioi pertsonatik gorakoa izan zen. Baina atzerritarren banaketa ezberdina da: atzerritar gehiago aurkitzen dira hiri handiko lurraldeetan (Madrid, Bartzelona…); zerbitzu garatuak (turismo) dauden tokietan (Balearrak, Kanariak…) eta nekazaritza intentsiboko eskualdeetan (Errioxa).

Atzerritarren Ehunekorik Altuenak

Balearretan, Valentziako erkidegoan, Murtzian, Katalunian eta Madrilen daude. Ehunekorik baxuenak Kantauriko eta Penintsularen mendebaldeko erkidegoetan daude. 1995etik aurrera, Espainia immigrazio-herrialdea izan da; baina 2008az geroztik kiris ekonomikoaren ondorioz atzerritarren sarrerek behera egin dute. Immigrazio-erakarpen horren arrazoiak askotarikoak dira: ekonomikoak, politikoak… Horrez gain, Espainia Afrikatik hurbil dago, eta Afrikar immigranteak Europan sartzeko ate nagusia da; Latinoamerikarekin dauden lotura historiko eta kulturaren eraginez, pertsona asko iristen dira inguru horretatik, eta klima-baldintza onen eraginez, pertsona ugari iristen dira erdialdeko eta iparraldeko Europatik. Immigranteen profila ez da berdina. Europako immigranteak bizi maila ertaina eta handia duten erretirodunak dira eta Mediterraneo inguruko eta uharteetako klima/baldintza onak baliosten dituzte. Europako erkidegotik kanpoko immigranteak Afrikatik (Maroko), Iberoamerikatik (Ekuador, Kolonbia) eta Asiatik (Txina eta Pakistan) datoz. Gazteak dira arrazoi ekonomikoengatik edo politikoengatik iristen dira. Prestakuntza txikiko lanak egiten dituzte.

Immigrazioren Ondorioak

Demografikoak, ekonomikoak eta sozialak dira. 1) Ondorio demografikoak: hasieran immigrazioak eragin erabakigarria izan zuen hazkunde begetatiboan; 2008az geroztik, immigranteen irteeraren ondorioz, jaiotza tasa murriztu egin da. 2) Ondorio ekonomikoak: immigrazioak biztanleria aktiboa ugaritzen du. Talde honek lan gogor eta okerren ordaindutakoa egiten du. Hezkuntzan eta osasunean kontsumitzen duen baino diru gehiago emation dio diru-kutxa publikoari. Beste aldetik, immigrazioa zenbait arazorekin lotu ohi da: lehiakortasun-galera, eskulana sobera izateak zenbait sekotoreren modernazioa ateratzen duelako, soldaten gaineko presioa, horiek jaistea… 3) Ondorio sozialak: - Jarrera xenofoboak edo arrazistak soetu dira, - Inmigrante askok lan-baldintza gogorrak dituzte. - Integraziorako zailtasunak

Deskargatu

PDF Word HTML