Demografiaren Funtsezko Kontzeptuak

Geografia2,91 KB

Zentsua

Herrialde bateko biztanleriaren une zehatz bateko zenbaketa da. Biztanleriaren datu demografikoak, ekonomikoak eta sozialak biltzen ditu, hala nola: giza banakoen kopuru osoa, sexua, adina, egoera zibila, jaioterria, naziotasuna, hizkuntzak, biziketa maila, ezaugarri ekonomikoak, emakumeen egonkortasuna eta etxebizitza. Estatuan 10 urterik behin egiten da, 1 zenbakian amaitzen diren urteetan. Dokumentu estatikoa da, eta egiten den unean biztanleriaren egoera erakusten du.

Biztanleria-dentsitatea

Biztanleria-dentsitatea edo biztanle-dentsitatea azalera-unitate zehatz batean bizi den biztanle kopurua adierazten duen aldagai estatistikoa da.

Biztanleriaren Berezko Hazkundea

Demografiaren alorrean, aldi jakin batean populazio batean izandako jaiotzen eta heriotzen arteko aldea da. Jaiotza-tasaren eta heriotza-tasaren arteko diferentziaren kalkulua da. Berezko hazkundeari migrazio-saldoa gehitzen zaionean, populazio-hazkundea ematen du.

Trantsizio Demografikoa

Munduko hainbat herrialdetako bilakaera demografikorako eredu bat da, bereziki XVIII. mendetik izandako biztanleria-hazkunde handiak eta ondorengo geldialdia azaltzeko erabili dena. Abiapuntu demografikoa hilkortasun- eta jaiotza-tasa handiak dituen egoera bat da.

Bizi-itxaropena

Eremu bateko pertsonen batez besteko bizitza da, jaiotzatik heriotzara arte espero dezaketena, eremu horretako pertsonek hiltzean duten adinen batez besteko moduan kalkulatzen dena.

Biztanleriaren Zahartzea

Populazio baten batez besteko adinaren handitze-prozesu demografikoa da. Hiru faktore hauen baterako eraginez gertatzen da:

  • Ugalkortasunaren jaitsiera, belaunaldi gazteenen murrizketa dakarrena.
  • Hilkortasunaren jaitsiera, adineko belaunaldien gehitzea dakarrena.
  • Emigrazioa, bereziki belaunaldi gazteen aldetik.

Migrazio-saldoa

Eskualde eta epe jakin batean migrazioak direla eta izandako biztanleria-mugimenduen saldoa edo balantzea da, etorkin kopurua ken emigratzaile kopurua kalkulatuz. Epean zehar eskualdera etorritako etorkinak bertatik joandako emigratzaileak baino gehiago badira, migrazio-saldoa positiboa dela esaten da; emigratzaileak etorkinak baino gehiago badira, berriz, migrazio-saldoa negatiboa da.

Landa-exodoa

Landa-eremutik bereziki hirietara gertatzen den migrazio masiboa da, bereziki gazteek egiten dutena. Historian zehar anitz izan dira landa-exodoak, bereziki Industria Iraultzaren ondoren. Depresio Handian, Estatu Batuetako erdialdeko estatu askotan, eremu zabalak guztiz abandonatu ziren, nekazaritza-produktuen prezioen beherakadak, maileguak ordaintzeko ezintasunak eta lehorteek bultzaturik.

Biztanleria Aktiboa

Lan-merkatuan dauden pertsonen kopurua da, hots, ordainsaritutako lanean ari diren pertsonek eta lanpostu bat bilatzen duten pertsonek, horretarako adina badute, osatzen dute biztanleria aktiboa.

Deskargatu

PDF Word HTML