Industria Espainian: Sektore Helduak, Dinamikoak eta Goi-Teknologikoak
Industria Espainian: Sektoreak eta Ezaugarriak
Industriak garrantzi handia du Espainian. Atzerriko kapitala duten enpresek garrantzia dute, eta teknologia handia erabiltzen dutenak hazi egin dira, baina ez beste toki batzuetan bezainbeste.
Industria Sektore Helduak
Krisialdi ekonomikoek gehien eragindako sektore tradizionalak:
Metalurgia
Metalak erabiltzen ditu. Siderurgiak labeetan burdinatik altzairua ateratzen du, prozesu gogorra da, eta Asturiasen bakarrik egiten da. Siderurgia ez integralak txatarretik altzairua lortzen du, eta EAEn, Katalunian eta Nafarroan dago. Aluminioa ere aipagarria da Avilésen eta kobrea Huelvan.
Ontzigintza
Hobetu egin da teknologiari eman zaion bultzadari esker. Kantauriko kostan, Hego Atlantikoan, Mediterraneoan eta Kanaria Handian da nagusi.
Ehungintza eta Jantzigintza
Lanpostu ugari eta enpresa minifundismoa. Sektoreko enpresa garrantzitsu batzuk Espainiakoak dira. Ehungintza Katalunian, Valentzian eta Galizian nagusi.
Beste batzuk
Krisi ekonomikoak eragina izan du, adibidez, oinetakogintzan, altzari-gintzan eta jostailugintzan, Valentzian gehienbat.
Industria Sektore Dinamikoak
Produktibitate handia dute, eskari handia dago eta multinazionalek garrantzi handia dute.
Garraio Materialak
- Automobilgintza: Ibilgailuak edo horien zatiak egiten ditu. Gehiena kanpora bidaltzen da. Lantegi garrantzitsuenak Valentzian, Valladoliden eta Zaragozan daude.
Sektore Kimikoak
- Petrokimika: Industriagune handietan dago, petrolio findegietatik gertu.
- Eraldatze Kimika: Azken kontsumorako produktuak (kautxua). Katalunian, Madrilen, Valentzian eta Euskadin da nagusi.
Elikagaiak, Edariak eta Tabakoa
Salmentak igo nahi dituzte, produktu berriak eskainiz, baita kalitate hobeagokoak ere. Katalunia, Andaluzia eta Valentzia dira nagusi.
Beste batzuk
Tresnak (etxetresnak) egiten dituzten enpresak, ekipamendu elektrikoak, zeramika... Esportazio handia dute.
Puntako Goi-Teknologiako Industria Sektoreak
Goi mailako teknologia erabiltzen da, prestakuntza handia behar da eta eskari handia dute. Espainian beste toki batzuetan baino gutxiago zabaldu da, baina asko ari da garatzen.
Produktu Farmazeutikoak
Espainian nagusi dira produkzioan eta esportazioan. Enpresak Katalunian eta Madrilen daude.
Sektore Aeronautikoa
Hegazkinak, erreaktoreak eta gainerako material aeronautikoa egiten dute. Madrilen, Andaluzian eta Euskadin daude gehienbat.
Elektronika eta IKT
- Telekomunikazio ekipoen edo ordenagailuen produkzioan beherakada eman da.
- Kontsumo Elektronika: Atzeraldian dago, krisiaren eta lehiaren ondorioz. (Bartzelonan, Gipuzkoan, Madrilen, Nafarroan, Malagan, Valentzian...).
Bioteknologia
Organismo bizidunei aplikatutako teknologia. Enpresa txikiak Madrilen, Katalunian, Andaluzian, Valentzian eta Euskadin.