Euskal Isurialde Mediterraneoa: Nekazaritza eta Paisaia

Geografia4,48 KB

Euskal Isurialde Mediterraneoa

Euskal isurialde Mediterraneoa uren banalerroaren hegoaldeko lurraldeei dagokie: ia Araba osoa hartzen du, lur zerrenda desberdinetan bereizita, Nafarroako erdialdea eta hegoaldea ere hartuko lituzke.

Eremu horrek ezaugarri hauek ditu: erliebe leunagoa, klima kontinentalizatua eta lurzoru egokiagoak landatzeko. Atlantiko eta Mediterraneo arteko trantsizio aldearen ezaugarriak daude: lur landua, larreak eta basoaren konbinazioa, alegia. Bi paisaia mota nagusi bereizten dira:

Paisaia Motak

Haran Zabalak eta Sakonuneak

Paisaia mota bat labore lurrek okupatutako haran zabalek eta mendiz inguraturiko sakonuneek osatzen dute: lursail irekien paisaia da nagusi, eta herrixketan kontzentratutako populazioarekin.

Arabako Errioxa

Beste paisaia mota bat Arabako Errioxak osatzen du, lursail txikiagoak ageri dira, zereal sailak ere egon arren. Ebroko sakonunearen barruan sartzen da, eta populazioa herri handitan pilatzen da.

Nekazaritzako Egitura

Biztanleria ugariagoa da euskal mediterraneo aldean. Populazioa herri handiagotan pilatzen da, alde ozeaniarrarekin alderatuta. Ebro sakonunean (Arabako Errioxan, esaterako) ohikoak dira herri handiagoak, hareharrizko jauregi eta etxeekin. Hemen ere biztanleria zaharkituta dago. Emakumeak alde ozeaniarrean baino garrantzi gutxiago du nekazaritzan.

Ustiategiak

Ustiategi ertainak dira nagusi. Esplotazioen tamaina alde ozeaniarrean baino handiagoa da. Ustiategi handienak erdialdeko lautadaren zereal sailak dira. Txikienak, berriz, Arabako ipar-mendebaldekoak eta Arabako Errioxakoak. Baserriak euskal mediterraneo aldeko iparraldean daude, nagusiki. Baina alde horretan ohikoena da: herentzia banatzea seme-alaben artean. Normalean, seme edo alaba bakar bat arduratzen da ustiategiaz eta neba-arrebei dagokien zatia ordaindu behar die; hori oztopoa izan da ustiategien kapitalizaziorako. Lehenak (zereal sailak), tokiko nekazariek lantzen dituzte, zozketan eta txandaka; eta bigarrenak (basoak), komunitate osoak baliatzen ditu etekinak banatzeko, eta lan esku eskasia ere badago. Beraz, aldi baterako langileak kontratatzen dira (nekazarien % 30ek beste lan bat daukate jarduera nagusi bezala).

Teknikak

Laboreen espezializazioa da nagusi. Garrantzia du ureztapen-nekazaritzak (patata, industri landaketak...); horretarako urmaelak eta ubideak egin, eta ureztatze sistemak hobetu egin dira. Mekanizazioa orokortu da. Nekazari batzuek jarduera uzteak eta makineria sartzeak lurren berrantolaketaren beharra ekarri du. Esan behar da nekazaritza dela emankorrena, produkzio osoaren % 70 delarik; abeltzaintzak % 20 hartzen du; eta basoak, % 5.

Banaketa geografikoari dagokionez: eremuaren iparretik, abeltzaintza; zerealak, erdialdean; eta mahastiak, hegoaldean dira nagusi.

Lurlantza

Lehorreko Nekazaritza

  • Arabako lautadan, zerealak dira nagusi, polilaborantzarekin: garia bereziki.
  • Arabako Errioxan mahastiak daude, monolaborantza gisa.
  • Zereal eta mahastien hedapena eman da azken urteetan, patataren kalterako; azken horrek, kalitatezkoa izan arren, kanpoko lehiari aurre egin behar diolako.

Ureztapeneko Nekazaritza

  • Ebroren alubioi lautadetan, ibaiadarretan.
  • Arabako lautadan, zerealekin txandakatuta, beste labore batzuk ageri dira: erremolatxa, patata, zuhain-landareak, ekiloreak, barazkiak...
  • Ureztapeneko nekazaritza intentsiboa eta errentagarria da, baina, aldi berean, lan esku ugari behar du.

Abeltzaintza

Eremu horretan, bigarren mailako jarduera da.

Basogintza

Basogintza baldintzatzen duten eragileak honako hauek dira: klima, erliebe menditsua izatea eta lurzoruaren jabetza publikoa izatea, nagusiki. Klimari dagokionean, udako lehorteak eta neguko izotzek eragozten dute. Erliebe menditsuak baso eta larreen garapenerako eremu egokiak dira. Basoen % 70ek jabetza publikoa dute. Horren kudeaketa ere publikoa da, administrazioen zuzendaritzapean; hortaz, ez zaio horrenbeste begiratzen epe laburreko errentagarritasunari, eta ingurunearen beste balio batzuk aintzat hartzen dira (ekologikoa, kulturala, aisialdirako...). Lortutako produkzioa kalitatezko zura eta zerrategietarako erabiltzen da, eta horren etekina komunitatearentzat da.

Baso hostozabalak dira nagusi: pagoa, ametza (lurzoru hareatsuetako eguteran, Izkiz kasu), artea (kareharrizko eremuetan), erkametza, haritza... Landaretzan disimetria topatzen dugu, ipar edo hego mazelak izan, horren arabera.

Deskargatu

PDF Word HTML