Batxilergoa mailako Geografia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Espainiako garraio-sistema: ezaugarriak eta arazoak

Geografia-n eguneratua2,49 KB

Espainiako garraio-sistemak hobekuntza handiak izan ditu 1980ko hamarkadaren erdialdetik, baina arazoak ere baditu, eta garraio-politika horiek konpontzen ahalegintzen da.

a) Inguru fisikoa

Inguru fisikoa ez da mesedegarria. Erliebea gorabeheratsua denez, eta aldapa handiak daudenez, trenbideak eta errepideak egitea zaila da; eta klima-ezaugarri batzuek trafikoa zailtzen dute (adibidez, izozteek). Teknika modernoek zailtasun batzuk gainditu arren, baldintza fisiko horien eraginez, kostuak handiagotu eta errentagarritasuna txikiagotu egiten dira.

b) Lehorreko eta aireko garraio-sare erradialak

Lehorreko eta aireko garraio-sareak erradialak dira. Trazadura horri esker, Iberiar penintsularen erdigunearen eta periferiaren arteko harremanak errazten...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako garraio-sistema: ezaugarriak eta arazoak" »

Turismoaren bilakaera eta garrantzia Espainian

Geografia-n eguneratua2,37 KB

Turismoaren Bilakaera eta Garrantzia Espainian

1. Turismoaren Bilakaera

1960ko hamarkadan "eguzkia eta hondartza" eredua garatu zen. Eredu tradizional honen ezaugarri nagusiak eskaintza ugaria eta merkea izatea, eta eskari homogeneo eta masiboari zuzenduta egotea ziren, udan pilatzen zena, batez ere Kanarietan, Balearretan eta kostalde mediterraneoan.

Bigarren Mundu Gerraren ostean garapen ekonomiko handia gertatu zen Europako mendebaldean; klase ertainek gora egin zuten eta langileen bizimodua hobetu zen, eta garraioetan aurrerapen handiak egon ziren: hegazkinak merketu, trenbide eta errepide sareak hobetu eta automobilaren erabilera orokortu. Gainera, Espainia frankista nazioarteko harremanak normalizatzen hasi zen, azpiegiturak eraiki... Turismoa...

Jarraitu irakurtzen "Turismoaren bilakaera eta garrantzia Espainian" »

Espainiako erregimen demografikoak eta barne-migrazioak: historia eta egungo egoera

Geografia-n eguneratua11,09 KB

Espainiako Erregimen Demografikoak

Espainiako biztanleriak hiru etapa demografiko bizi ditu: zaharra, trantsiziozkoa eta modernoa. Aldaketak Europako beste herrialde batzuetan baino beranduago hasi ziren.

Erregimen Demografiko Zaharra: XX. Mendearen Hasiera Arte

Erregimen demografiko zaharrak XX. mendearen hasiera arte iraun zuen Espainian; haren ezaugarri nagusiak jaiotza- eta heriotza-tasa altuak eta hazkunde natural txikia izan ziren.

  • Jaiotza-tasa batez ere bi arrazoigatik zen altua: Nekazaritza-ekonomia eta -gizarte baten nagusitasunagatik eta jaiotzak kontrolatzeko sistema eraginkorrik ez egoteagatik.
  • Heriotza-tasa orokorra altua eta gorabeheratsua zen, bizi-maila apala zelako eta medikuntza- eta osasun-baldintzak kaskarrak zirelako. Elikadura-
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako erregimen demografikoak eta barne-migrazioak: historia eta egungo egoera" »

Bilboko klimograma: tenperatura eta prezipitazioa

Geografia-n eguneratua2,14 KB

KLIMOGRAMA BILBO:

Grafiko Mota: Grafiko hau klimograma da. Bertan toki bateko klimak dituen tenperatura eta prezipitazio ezaugarriak ageri dira eta aldi berean hauek hilez hile, urtean zehar, duten bilakaera ere erakusten da. Grafiko mistoa da. Alde batetik, era lineala erabiltzen da, tenperaturaren gorabeherak adierazteko eta bestetik barra bertikalak hilabetekako prezipitazio kopuruak adierazteko.

Tenperaturak:

Udak epel-beroak dira, bero handiko hilabeterik gabe (19.8 abuztuan, hilabeterik beroena), eta negu freskoak, hilabete hotzegirik gabe (8.9 urtarrilean). Ondorioz, urteko bataz bestekoa epela da (14) eta gorabehera termiko txikia (10.9) itsasoaren eragina. Klima ozeanikoa.

Prezipitazioak:

Ugariak eta erregularrak, urteko (1236mm) Negua...

Jarraitu irakurtzen "Bilboko klimograma: tenperatura eta prezipitazioa" »

Iberiar penintsulako eta Euskal Herriko landare paisaiak eta klimak

Geografia-n eguneratua7,3 KB

Klima Ozeanikoko Landare Paisaia

  • Baso Hostogalkorrak

    • Enbor zuzen eta lisoko zuhaitz altuek osatzen dute. Era honetako basoan, pagoa, haritza eta gaztainondoa dira espezie nagusiak. Pagoa zoru lehorretan eta giro hotz eta oso hezeetan garatzen da; mendiko zuhaitz gisa hartzen da (800 eta 1.500 m bitarteko altitudean). Haritzak ez du hainbesteko hezetasunik behar, baina hotza okerrago pairatzen du, eta, hori dela-eta, altitude baxuagoan egoten da. Gaztainondoak haritzak dituen baldintza berak bete behar ditu, eta haren eremu beretan hazten da.
  • Otalurrak

    • Otalurra ez da landare egitura klimatikoa, giza ekintzaren ondoriozko degradazio sasitza baizik. Iberiar penintsulan bi eratako otalurra dago: atlantikoa eta atlantiko-mendikoa. Otalur atlantikoa
...
Jarraitu irakurtzen "Iberiar penintsulako eta Euskal Herriko landare paisaiak eta klimak" »

Euskal Autonomia Erkidegoko turismoaren garapena, ezaugarriak eta politika

Geografia-n eguneratua3,65 KB

Euskal Turismoaren Potentzialtasunak eta Baliabideak

Euskal Autonomia Erkidegoko turismoa XIX. mendean abiatu zen, klase dirudunen artean itsasoko bainuen eta bainuetxeen moda ezarri zenean. Horren eraginez, xede horretara bideratutako establezimendu ugari sortu ziren, eta familia aristokratak, nobleziak eta goi-burgesiak uda igarotzeko hautatu zituzten. Horien inguruan udako etxebizitzak eraiki ziren. Aitzindariak Donostia, Zarautz eta Lekeitio izan ziren, eta horietan familia aristokratak ezarri ziren.

Goiz hasi arren, turismoa beste autonomia-erkidego batzuetan baino gutxiago garatu da, klima-baldintzak ez baitira egokiak 1960ko hamarkadatik nagusi den eguzki eta hondartzako turismo-eredurako. Hala ere, Euskal Autonomia Erkidegoko turismo-...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Autonomia Erkidegoko turismoaren garapena, ezaugarriak eta politika" »

Adin piramidearen azterketa: egitura, zahartzea eta sargune-irtenguneak

Geografia-n eguneratua5,37 KB

Adin piramidearen iruzkin honetan, biztanleria bi irizpideren arabera banatuta agertzen da: horizontalki, bost urteko tarteko kohorteetan, adinaren arabera; eta bi kolore ezberdinetako zutabeetan, sexuaren arabera. Iruzkin hau gertakari demografiko garrantzitsuenekin amaituko dugu, sargune eta irtenguneek adierazten digutena aztertuz.

Egitura, sexuaren arabera

Orokorrean, grafiko nahiko simetrikoa ikusten dugu, izan ere, sexu-ratioa 100 emakumeko 96,5 gizonekoa da. Hala ere, asimetria apur bat nabaritzen da oinarrian eta erpinean. Baina alderantzizko joera dute: jaiotzean, maskulinitate-indizea beti izaten da altuagoa, beraz, gaztaroan mutil gehiago daude neskatoak baino. Helduen artean oreka batera iristen dira kohorteak. Adinean gora egin eta...

Jarraitu irakurtzen "Adin piramidearen azterketa: egitura, zahartzea eta sargune-irtenguneak" »

Hirigintza Historia: Antzinatik Gaur Egunera Euskal Hiriak eta Espainiako Hiri Sarea

Geografia3,24 KB

Hirigintzaren bilakaera historikoa

1. Industrializazio aurreko hiria

Hiri zaharra eta bere ezaugarriak.

1.1 Industrializazio aurreko herrien ezaugarriak

Industrializazio aurreko hiriak kale estu, harresi eta lur erabilera anitzeko gizarte-eremu trinkoz osatuta zeuden.

  • Erromatar garaia: plano erregularra, kanpamenduen eredua, cardus eta decumanus ardatzak eta foroa.
  • Erdi Aroa: musulman harresia hiria barrurantz zabaltzen zen kale estuekin, eta kristau harresia elizak, gazteluak eta gazte plaza merkatuarekin.
  • Errenazimentua: kale berriak, udaletxea, jauregiak eta plaza nagusia.
  • Barrokoa: kale zabalak, jauregi eta lorategiak eta plaza berriak irekitzea.

1.2 Industria garaiko aldaketak

Industrializazioak hiria aldatu zuen: planoak antolatu, kaleak zuzendu...

Jarraitu irakurtzen "Hirigintza Historia: Antzinatik Gaur Egunera Euskal Hiriak eta Espainiako Hiri Sarea" »

Turismoaren bilakaera eta eredu berriak Espainian: eskaintza, eskaria eta lurraldearen eragina

Geografia6,41 KB

ES:

Turismo-eredu tradizionala eta bilakaera

Turismo-bilakaera: Turismo-eredu tradizionala: turismo-eskaintza merkea eta ugaria, tamaina handiko pilaketarekin.

Eredua sendotzen duten faktoreak

  • Kanpokoak: ekonomia eta garraioaren aurrerapenak.
  • Barnekoak: baliabide natural bikainak, kultur baliabideak, kostu txikia, azpiegitura eta zerbitzuen existentzia, eta nazioarteko harreman normalizatuak.

Eredu tradizionalaren krisia (1973-1985)

Arrazoia: turismo-eskaintzaren arazoak eta bestelako jomuga berrien agerpena.

Turismo-eredu berrirantz aldaketa (1985etik aurrera)

Arrazoia: EEn sartzea eta barne-turismoaren gorakada, kalitatezko turismo-eskaintzaren bidez. Helburuak: kalitate handiagoa eskaintzea, eskaintza dibertsifikatzea, gobernu-autonomia sustatzea....

Jarraitu irakurtzen "Turismoaren bilakaera eta eredu berriak Espainian: eskaintza, eskaria eta lurraldearen eragina" »

Arrantza, nekazaritza eta lurraren erabilera: oinarrizko kontzeptuak

Geografia3,44 KB

Kontzeptu nagusiak

Arrantza handian:

Portutik urrun eta denbora luzez egiten den arrantza mota da. Arrain migratzaileak harrapatzeko edo kostaldetik urrun dauden arrainak harrapatzeko erabiltzen da.

BGP:

Europar Ekonomia Elkartek herrialdeei 1962tik aurrera nekazaritza eraldatzeko eta errentagarritasuna bermatzeko hartutako erabakien multzoa da. Hainbat helburu ditu, besteak beste, bizi-maila egokia bermatzea. Azken erreforma sakona 2006an egin zen.

Jurisdikziopeko urak:

XVI. mendean holandarrek sortutako kontzeptua da. Itsas eremu batean, estatuaren subiranotasun-eskubidea estatu hori inguratzen duten 200 miliatan finkatzen du.

Laborantza-uraztatzea:

Laboreak behar duen ura izan dezaten burutzen diren ekintza multzoa da: lurrean ur kantitate mugatua...

Jarraitu irakurtzen "Arrantza, nekazaritza eta lurraren erabilera: oinarrizko kontzeptuak" »