Turismoaren bilakaera eta garrantzia Espainian
Laburpena
Dokumentuak Espainiako turismoaren bilakaera historikoa aztertzen du, 1960ko hamarkadako eguzki eta hondartza ereduaren hasieratik 1985eko eredu berriraino. Era berean, gaur egungo ekonomia-garrantzia azaltzen du, enpleguan eta BPGan duen pisua barne. Irakurleak ulertuko du zergatik garatu zen turismoa Espainian eta zein erronka dituen oraindik.
Funtsezko puntuak
- 1960ko hamarkadan "eguzkia eta hondartza" eredua garatu zen, eskaintza ugari eta merkeak, eskari masiboari zuzenduak.
- Turismoa industrializazioa finantzatzeko eta merkataritza-defizita orekatzeko bitartekoa izan zen.
- 1973-1985 bitartean petrolioaren krisialdiak eredu tradizionalaren arazoak agerian utzi zituen eta lehiakide berriak agertu ziren.
- 1985ean Europako Erkidegoan sartzeak turismoaren berreskurapena eta kalitatezko eskaintzaren eredu berria ekarri zituen.
- Turismoak enpleguaren %12 baino gehiago sortzen du eta BPGren %11 inguru.
- Madril da turista dentsitate handiena duen hiria urte osoan, eta Sevilla eta Toledo bezalako hiri ondare-izendatuek turismo kulturala bultzatzen dute.
Turismoaren Bilakaera eta Garrantzia Espainian
1. Turismoaren Bilakaera
1960ko hamarkadan "eguzkia eta hondartza" eredua garatu zen. Eredu tradizional honen ezaugarri nagusiak eskaintza ugaria eta merkea izatea, eta eskari homogeneo eta masiboari zuzenduta egotea ziren, udan pilatzen zena, batez ere Kanarietan, Balearretan eta kostalde mediterraneoan.
Bigarren Mundu Gerraren ostean garapen ekonomiko handia gertatu zen Europako mendebaldean; klase ertainek gora egin zuten eta langileen bizimodua hobetu zen, eta garraioetan aurrerapen handiak egon ziren: hegazkinak merketu, trenbide eta errepide sareak hobetu eta automobilaren erabilera orokortu. Gainera, Espainia frankista nazioarteko harremanak normalizatzen hasi zen, azpiegiturak eraiki... Turismoa industrializazioa finantzatzeko eta merkataritza-defizita orekatzeko bitartekoa izan zen. Europatik hurbil, baliabide natural bikainak, kultura-baliabideak, kostu txikiak eta zerbitzu egokiak zituen Espainiak.
1973 eta 1985 urteen artean, petrolioaren krisialdi ekonomikoarekin, turismo espainiarraren eredu tradizionalaren arazoak agerian gelditu ziren, orduan prezioak igo eta lehiakide berriak agertu ziren (Afrikako iparraldea, Karibe, Asiako hego-ekialdea, Ozeania).
1985etik aurrera turismoaren garapena berreskuratu zen, Espainia Europako Erkidegoan sartu zelako, barruko turismoak gora egin zuen eta eredu berria garatu zen. Eredu berri honen arabera, kalitatezko eskaintza egiten hasi zen, erosteko ahalmen handiagoko eskariari bideratzeko. Zerbitzuak eta azpiegiturak hobetu zituzten eta ingurumena zaintzeari garrantzi handia ematen zioten.
2. Turismoaren Egungo Garrantzia
Sektore ekonomiko garrantzitsua da Espainian: enpleguaren %12 baino gehiago sortzen du eta BPGren %11 inguru. Merkataritza-balantza orekatzen laguntzen du eta garraio-politiketan eragin handia du.
Modalitate guztien artean, eguzkia eta hondartza da nagusi, eta dentsitate handiak erabiltzen ditu. Hiriko turismoari dagokionez, Madril da turisten dentsitate handiena jasotzen duena urte osoan, azokak, erakusketak etab. direlarik. Turismo kulturala ere bada nagusi, Gizadiaren Ondare izendatutako hirietan: Sevilla, Toledo...
Espainiako turismoak egun dituen erronka nagusiak gainditzea izango da politika turistikoen helburua: eguzki eta hondartzako eredu tradizionalaren nagusitasunak dakarren ondorioak eraldatzea.
Deskargatu
PDF Word HTMLOhiko galderak
Zergatik garatu zen turismoa Espainian 1960ko hamarkadan?
Europako mendebaldean garapen ekonomikoak, klase ertainen gorakadak eta garraioen aurrerapenek eskari turistikoa sortu zuten. Espainiak baliabide natural, kultura-baliabide, kostu txiki eta zerbitzu egokiak zituen.
Zer eragin izan zuen 1985eko Europako Erkidegoan sartzeak turismoan?
Turismoaren garapena berreskuratu zen, barruko turismoa hazi zen eta kalitatezko eskaintzaren eredu berria garatu zen. Zerbitzuak eta azpiegiturak hobetu ziren eta ingurumena zaintzeari garrantzia eman zitzaion.
Zein da turismoaren garrantzia Espainiako ekonomian gaur egun?
Sektore ekonomiko garrantzitsua da: enpleguaren %12 baino gehiago sortzen du eta BPGren %11 inguru. Merkataritza-balantza orekatzen laguntzen du.
Frogatu zeure burua
Berrikuspen-txartelak
Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.
Testa
AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.