Ikusmen Akats Ohikoenak: Sintomak eta Zuzenketa
Begiko sistema optikoaren atalen arteko harremana ez da beti egokia izaten. Horren ondorioz, ikusmen-funtzionamendu akats batzuk sortzen dira:
Presbizia
Adinarekin agertzen den gaitz honetan, kristalinoaren egokitzapen-ahalmena murriztuta dago. Urruneko puntua ez da aldatzen, baina hurbileko puntua urrutiago kokatzen da. Beraz, presbizia duten pertsonek ondo ikusten dute urrutira, baina zailtasunak dituzte gertuko objektuak enfokatzeko.
Akats hau lente konbergenteen bidez zuzentzen da. Merkatuan hiru motatako lenteak aurki daitezke:
- Hurbileko bistarako lenteak: Txikiak dira eta urrutira begiratzeko haien gainetik begiratzen uzten dute.
- Lente bifokalak.
- Lente progresiboak: Distantzia fokal ezberdinak dituzte.
Miopia
Begi miopeak ondo enfokatzen ditu...