Argiaren Efektu Fotoelektrikoa eta Planck-en Legea

Fisika2,46 KB

Argiaren Koloreen Eragina

Argi urdinaz argiztatzean.

  • Argi gorriaz argiztatzerakoan, ez zen ezer igorriko; Energia igortzeko, energia hori erauzketa lana (W₀) baino handiagoa da. Kontuan hartzen badugu W₀= hfᵣ dela, eta argi berdearen maiztasuna argi urdinarena baino txikiagoa dela, jakina da argi gorriaren maiztasuna urdinarena eta berdearena baino txikiagoa dela. Beraz, berdearekin ez bada ezer argiztatzen, gorriarekin ere ez da argiztatuko. Izan ere, igorritako energia ez da erauzketa lana baino handiagoa.
  • Argi ultramoreaz argiztatzerakoan, foto-elektroiak igorriko dira. Energia igortzeko, energia hori erauzketa lana (W₀) baino handiagoa da. Kontuan hartzen badugu W₀= hfᵣ dela, eta argi urdinarenaren maiztasunarekin igortzen bada, eta jakina bada argi ultramorearen maiztasuna, urdinarena baino handiagoa dela, konturatzen gara argi ultramorearekin ere foto-elektroiak igorriko direla. Izan ere, igorritako energia erauzketa lana baino handiagoa da.

Planck-en Legea

Planck-en Legea.

Max Planck-ek ondoko hipotesiak formulatu zituen gorputz beltzaren erradiazioa ulertzeko:

  • Erradiazioa igortzen duten atomoek osziladore harmonikoen erako portaera dute.
  • Osziladore bakoitzak zurgatzen edo igortzen duen erradiazioaren energia bere oszilazio-maiztasunarekiko, f, proportzionala da.

E₀ = hf

Honela, osziladore harmoniko bakoitzak igor edo zurga zezakeen energia totalak E₀ balioko energi zatien kopuru osoa n izan behar zuen. E = nE₀ ; E = nhf

hf energi paketei kuantu izena eman zitzaien eta n delakoari zenbaki kuantikoa.

Uhin-gorpuzkulu Bikoiztasuna

6.- Uhin-gorpuzkulu bikoiztasuna. De Broglie-ren hipotesia.

De Broglie-k iradoki zuen elektroiek uhinen motako ezaugarriak izan zitzaketela; horregatik, bere hipotesia, elektroiek izaera gorpuskuluarra eta izaera ondulatoria zutela azaltzean zetzan.

Hipotesi horren arabera, energia erlazionaturik dago bere higidurarekin elkarturiko uhinaren maiztasunarekin: E = hf

Eta momentu lineala, p, uhin luzerarekin: p = h / λ

Honela bada, p momento linealeko partikula material bati elkarturiko uhin luzera, λ, hauxe izango da: λ = h / mv

Deskargatu

PDF Word HTML