Batxilergoa mailako Fisika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Uhin Higidura: Mekanikoak eta Elektromagnetikoak

Fisika3,09 KB


Uhin higidura edo uhin ondulatorioa energiaren transmisio era bat da, nolabaiteko perturbazioa motaren baten bidez burututakoa, baina materiaren garraio netorik gabekoa. Espazioan hedatzen den perturbazio horri uhina deritzo.Uhinen sailkapena egin dezakegu, hedatzeko ingurune materiala behar izatearen ala behar ez izatearen arabera.Uhin mekanikoak: izaera mekanikoa duen perturbazio baten hedapena ingurune material elastiko batean zehar gertatzen da, horrela uhinaren energia mekanikoa transmitituz. Ingurune materiala aire, ura, soka bat… izan daiteke eta nahitaezkoa da uhina existi dadin. Adibide modura: soinu-uhinak, gitarra-harietan sortutakoak…/Uhin mekanikoak uhinen hedapen-norabideak inguruneko partikulen higidurarekin duen erlazioaren...

Jarraitu irakurtzen "Uhin Higidura: Mekanikoak eta Elektromagnetikoak" »

Keplerren Legeak eta Higidura Harmoniko Sinplea

Fisika2,58 KB

Keplerren legeak

1. Legea: Orbita eliptikoak

Planeta guztiak orbita eliptikoetan higitzen dira, eta Eguzkia elipsearen fokuetako batean kokatuta dago. Orbitak lauak dira, planeten momentu angeluarraren norabidearen kontserbazioan oinarrituz. Indar grabitatorioaren norabidea erradioarena da etengabe; beraz, indar horiek Eguzkiarekiko daukaten momentua nulua da eta planetaren momentu angeluarra konstantea. Bestetik, erakarpen-indar zentralak sortutako orbita itxietako higidura zirkular uniformea edo eliptikoa da.

2. Legea: Azaleren legea

Planeta eta Eguzkia lotzen dituzten lerro zuzenek azalera berdinak zapaltzen dituzte denbora-tarte berdinetan (planeten momentu angeluarraren moduluaren kontserbaziotik ondorioztatzen da).

3. Legea: Periodoen legea

Planetaren...

Jarraitu irakurtzen "Keplerren Legeak eta Higidura Harmoniko Sinplea" »

Oszilazio, Uhin eta Optikaren Oinarrizko Kontzeptuak

Fisika3,89 KB

Oszilazio Harmoniko Sinplea (OHS)

OHS: Ibilbide zuzena, bibrakorra, periodikoa, abiadura ez konstantea eta azelerazioa elongazioaren kontrakoa eta proportzionala da.

  • Maiztasuna (f): Segundu bakoitzean zenbat oszilazio egiten diren.
  • Periodoa (T): Oszilazio bat egiteko behar duen denbora.
  • Erresonantzia: Sistema bibrakor batek energia irabazi dezake eta horren ondorioz anplitudea handitu, baldin eta indar periodiko bat jasaten badu. Baldintza hau bete behar da: indar periodiko baten maiztasunak sistema bibrakorraren maiztasunaren berdina izan behar du.

Uhinak (UH)

UH: Perturbazioa.

  • Luzetarakoa: Hedapen norabidearekiko paraleloa sortzen den perturbazioko ingurunea da.
  • Zeharkakoa: Hedapen norabidearekiko perpendikularra sortzen den perturbazioko ingurunea
...
Jarraitu irakurtzen "Oszilazio, Uhin eta Optikaren Oinarrizko Kontzeptuak" »

Uhinak: Mota, Fenomenoak eta Aplikazioak

Fisika3,01 KB

Uhin Motak eta Ezaugarriak

Uhin geldikorra: Norabide berean baina aurkako noranzkoan hedatzen diren anplitude eta maiztasun bereko bi uhinen interferentziaz sortzen diren uhinak dira. Uhin geldikor harmonikoa da, osagaien maiztasun berekoa, eta bere anplitudea denborarekiko independentea da. Nodoak beti geldi daudenez, uhin geldikorra geldi gera daiteke hedapen-norabidean, hots, ez du bidaiatzen eta, beraz, ez du energiarik garraiatzen.

Polarizazioa: Uhina polarizatu gabe dagoela esaten da denbora pasa ahala inguruneko partikulen oszilazio norabide guztiak probabilitate berekoak direnean, edo uhina norabide desberdinetako oinarrizko uhin askoren gainezarmenez osatuta dagoenean, argiaren kasuan.

Interferentzia: Ingurune bereko puntu batean gertatzen...

Jarraitu irakurtzen "Uhinak: Mota, Fenomenoak eta Aplikazioak" »

Lenz eta Faraday legeak: indukzio elektromagnetikoa

Fisika2,84 KB

Lenz-en legea

Faraday-ren saioetatik ondoriozta daitekeenez, zirkuitu batean induzituriko korronte elektrikoa zirkuituan zeharreko fluxu magnetikoaren aldakuntzaren ondorioz sortzen da. Ikusi dugunez, zirkuitu lau baten fluxu magnetikoa eremu uniformearen kasuan honela adierazten da: Φ = B · S · cos α.

Fluxuaren adierazpenean eragiten duten faktoreak

  • Eremu magnetikoa (B).
  • Zirkuituaren orientazioa eremuarekiko (α angelua).
  • Zirkuituak mugaturiko gainazalaren azalera (S) — azken hau zirkuitua deformatuz aldatu daiteke.

Korronte induzituaren noranzkoa

Lenz-en legearen arabera, induzituriko korrontearen noranzkoa da korronte hori sorrarazten duen kausaren aurka egiteari dagokiona. Adibidez, iman baten ipar poloa espira baterantz hurbiltzean handitu...

Jarraitu irakurtzen "Lenz eta Faraday legeak: indukzio elektromagnetikoa" »

Giza Begiaren Anatomia eta Optika: Lupa eta Mikroskopio Bakuna

Fisika2,9 KB

Giza Begiaren Funtzionamendua

Giza begiaren helburua: Begien funtsezko egitekoa objektuen irudi estigmatikoak eta akatsik gabekoak sortzea edo eskaintzea da. Begiak ia esferikoa den forma du, ikusmen-eremu zabala (180º ingurukoa) eskaintzen du, eta oso azkar aldatzeko gai da fokatzea (hurbileko eta urruneko gauzetara egokituz). Gainera, ikusmen-ahalmen handia du.

Begiaren Egitura Nagusiak

  • Kornea: Begia inguratzen duen mintz erresistentearen atal gardena da. Argia korneatik sartzen da.
  • Kristalinoa: Lente konbergentearen forma duen gorputz biguna da.
  • Erretina: Begiaren barnealdea estaltzen duen mintza da. Bertan proiektatzen da objektuen irudia. Argiarekiko sentikorrak diren hainbat zelula-geruzak osatzen dute.

Irudiaren Tamaina eta Distantzia

Ikusten...

Jarraitu irakurtzen "Giza Begiaren Anatomia eta Optika: Lupa eta Mikroskopio Bakuna" »

Sistema Optikoak: Begia, Mikroskopioa eta Tresnak

Fisika2,69 KB

Sistema optiko zentratuak

Sistema optiko zentratuak bere zentroak lerro zuzen batean dituzten dioptrioen segidak dira. Lerro zuzen horri ardatz optikoa deritzo, eta sistema optikoaren simetria-ardatza da. Sistema erabilienak lenteak dira. Lenteak oso ezagunak dira, gure ikusmen-akatsak zuzentzeko lentilla eta betaurrekoetan erabiltzen baitira, eta baita argazki-kamera, teleskopioetan eta antzeko tresnetan ere. Lenteak konbergenteak edo dibergenteak izan daitezke.

Giza begia

Begien helburua objektuen irudia sortzea da. Begien forma esferikoa da. Fokapena oso bizkor aldatzeko gai dira, objektu hurbilak eta urrunak ikusteko egokituz. Korneatik argia barneratzen da. Kristalinoa gorputz bigun bat da. Erretinan proiektatzen da objektuaren irudia. Irudia...

Jarraitu irakurtzen "Sistema Optikoak: Begia, Mikroskopioa eta Tresnak" »

Begien Sistema Optikoa eta Ikusmen Arazoak

Fisika2,62 KB

Begiek objektuen irudi estigmatikoak eta akatsik gabeak ematen dizkigute. Begien forma ia esferikoa 180º-ko ikusmena ematen digu, fokapena aldatzeko oso bizkorrak dira eta bereizmen ahalmen handia dute.

Kornea: Begia inguratzen duen mintz erresistentea da. Argia bertatik barneratzen da.

Kristalinoa: Lente konbergentearen forma duen gorputz biguna da.

Erretina: Begiaren barnealdeko mintza. Bertan proiektatzen da irudia. Argia eraginpean sentikorrak diren zelula-geruzak osatzen dute.

Objetuen tamaina erretinan eratuaren araberakoa da: geroz eta gertuago, orduan eta handiago.

Gure begia sistema optikoa: dioptrio esferikoa (kornea) eta lentea (kristalinoa). Normalean urruti fokaturik dago. Urbil fokatzeko giharrak uskurtu forma esferikoagoa emanez...

Jarraitu irakurtzen "Begien Sistema Optikoa eta Ikusmen Arazoak" »

Higidura Bibrakor Harmoniko Sinplea (HHS)

Fisika2,64 KB

Gorputz batek edo haren partikula batek higidura periodikoa du baldin eta denbora-tarte konstante bat pasatuta haren higiduraren hiru aldagaiak balio berberak hartzen badituzte. Denbora-tarte horri periodoa deritzo.

HHSren Ezaugarriak

  • Oszilazioa: Partikulak joan-etorriko higidura oso batean ibiltzen duen distantzia.
  • Oszilazio-zentroa: Higitzen denean, partikula iristen den muturreko bi posizioen arteko erdiko puntua.
  • Elongazioa (x): Aldiune bakoitzean partikula higikorraren eta oszilazio-zentroaren arteko distantzia ($\text{OX}^+$ edo $\text{OX}^-$).
  • Anplitudea (A): Elongazioaren balio maximoa, O jatorritik P puntura arteko distantzia.
  • Periodoa (T): Partikulak oszilazio oso bat egiteko behar duen denbora.
  • Maiztasuna (f): Denbora-unitatean egindako
...
Jarraitu irakurtzen "Higidura Bibrakor Harmoniko Sinplea (HHS)" »

Indar-eremuak, Energia Potentziala eta Keplerren Legeak

Fisika2,57 KB

Indar-eremuak eta Lana

Indar-eremu kontserbakorretan, partikula bat A puntutik B puntura eramateko eremuaren indarrek egindako lana hasierako eta amaierako puntuen menpe dago, ez egindako ibilbidearen menpe. Partikularen ibilbidea itxia bada, lana nulua da, posizio horiek berdinak direlako. Indar kontserbakor batek egiten duen lana magnitude eskalar baten aldakuntzaren berdina da.

Indar Kontserbakorrak

Egindako lana kalkulatzeko, hasierako eta amaierako energia potentzialen diferentzia egin behar da. Beraz, ibilbide itxia bada, hasierako eta amaierako posizioak berdinak direnez, Epa=Epb izango da eta ondorioz W=0 J.

Indar Ez-Kontserbakorrak

Egiten den lana ibilbidearen menpe dago eta ez dago beraiekin loturiko energia potentzialik (Ep-rik).

Energia

...
Jarraitu irakurtzen "Indar-eremuak, Energia Potentziala eta Keplerren Legeak" »