Batxilergoa mailako Fisika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Ikusmen Akats Ohikoenak: Sintomak eta Zuzenketa

Fisika2,46 KB

Begiko sistema optikoaren atalen arteko harremana ez da beti egokia izaten. Horren ondorioz, ikusmen-funtzionamendu akats batzuk sortzen dira:

Presbizia

Adinarekin agertzen den gaitz honetan, kristalinoaren egokitzapen-ahalmena murriztuta dago. Urruneko puntua ez da aldatzen, baina hurbileko puntua urrutiago kokatzen da. Beraz, presbizia duten pertsonek ondo ikusten dute urrutira, baina zailtasunak dituzte gertuko objektuak enfokatzeko.

Akats hau lente konbergenteen bidez zuzentzen da. Merkatuan hiru motatako lenteak aurki daitezke:

  • Hurbileko bistarako lenteak: Txikiak dira eta urrutira begiratzeko haien gainetik begiratzen uzten dute.
  • Lente bifokalak.
  • Lente progresiboak: Distantzia fokal ezberdinak dituzte.

Miopia

Begi miopeak ondo enfokatzen ditu...

Jarraitu irakurtzen "Ikusmen Akats Ohikoenak: Sintomak eta Zuzenketa" »

Soinu-uhinen oinarriak eta ezaugarriak

Fisika2,55 KB

Soinu-uhinak

Bibrazioek inguruneko aire-geruzak higiarazten dituzte. Bibrazioa airearen bidez gure belarrietara heltzean, tinpanoan bibrazioak eragiten ditu. Hauek barne-belarrira transmititzen dira, eta handik garunera, soinua deritzon sentsazioa sortuz.

Soinua gorputz baten bibrazio edo perturbazio mekanikoa da, uhin gisa edozein ingurune material elastikotan zehar hedatzen dena. Giza entzumenaren hautemate-tartea 20 Hz eta 20.000 Hz artekoa da.

  • Uhin infrasonikoek maiztasun-tarte entzungarritik beherako maiztasuna dute.
  • Uhin ultrasonikoek, aldiz, maiztasun-tarte entzungarritik gorakoa dute.

Soinu-uhinen eraketa mekanismoa

Soinu-uhinak bi magnitudeen bidez deskriba daitezke:

  1. Desplazamendu-anplitudea (Smax): inguruneko bolumen-elementu txiki batek
...
Jarraitu irakurtzen "Soinu-uhinen oinarriak eta ezaugarriak" »

Uhinen Islapena, Errefrakzioa eta Uhin Geldikorrak

Fisika21 KB

Uhinen Islapena eta Errefrakzioa

Ingurune batean hedatzen ari den uhina beste ingurune baten gainazalera iristen denean bi fenomeno gertatzen dira:

  1. Islapena: Fenomeno honetan, uhina bi inguruneren arteko banaketa-gainazalera iristean, lehenengo ingurunera itzultzen da, uhin-higiduraren energiaren parte bat eramanez eta hedapen-norabidea aldatuz.
  2. Errefrakzioa: Fenomeno honetan, uhina bi inguruneren arteko banaketa-azalerara iristean, bigarren ingurunean sartu eta bertan hedatzen da, uhin-higiduraren energiaren parte bat eramanez eta hedapen-norabidea aldatuz.

Argiaren Abiadura eta Errefrakzio Indizea

Argiaren kasuan, abiadura handiagoa da hutsean ingurune materialetan baino. Maiztasuna berdina da hutsean eta ingurune materialetan, baina uhin-luzera...

Jarraitu irakurtzen "Uhinen Islapena, Errefrakzioa eta Uhin Geldikorrak" »

Fisika Nuklearra eta Indukzio Elektromagnetikoa: Oinarriak

Fisika4,92 KB

Indukzio Elektromagnetikoa eta Korronte Alternoa

Indukzio elektromagnetikoa fluxu magnetikoaren aldaketak sortzen duen korronte elektrikoa da.

Lenzen Legea: Korrontearen Noranzkoaren Zehaztapena

Lenzen legea korronte induzituaren noranzkoa determinatzeko araua da. Induzitutako korrontearen noranzkoa korronte hori sorrarazten duen kausaren aurka egiten duena da.

Iman baten ipar poloa espira batera hurbiltzean, fluxu magnetikoa handitu egiten da. Lenzen legearen arabera, korronte induzituaren noranzkoa fluxu magnetiko horri aurka egiteko moduan sortzen da. Korronte induzituak sortutako eremu magnetikoak fluxu magnetikoa gutxitzen du. Imana urruntzean, korrontearen noranzkoa alderantzikatzen da.

Faradayren Legea: Indar Elektroeragile Induzitua (IEE)

...
Jarraitu irakurtzen "Fisika Nuklearra eta Indukzio Elektromagnetikoa: Oinarriak" »

Argiaren Efektu Fotoelektrikoa eta Planck-en Legea

Fisika2,46 KB

Argiaren Koloreen Eragina

Argi urdinaz argiztatzean.

  • Argi gorriaz argiztatzerakoan, ez zen ezer igorriko; Energia igortzeko, energia hori erauzketa lana (W₀) baino handiagoa da. Kontuan hartzen badugu W₀= hfᵣ dela, eta argi berdearen maiztasuna argi urdinarena baino txikiagoa dela, jakina da argi gorriaren maiztasuna urdinarena eta berdearena baino txikiagoa dela. Beraz, berdearekin ez bada ezer argiztatzen, gorriarekin ere ez da argiztatuko. Izan ere, igorritako energia ez da erauzketa lana baino handiagoa.
  • Argi ultramoreaz argiztatzerakoan, foto-elektroiak igorriko dira. Energia igortzeko, energia hori erauzketa lana (W₀) baino handiagoa da. Kontuan hartzen badugu W₀= hfᵣ dela, eta argi urdinarenaren maiztasunarekin igortzen bada,
...
Jarraitu irakurtzen "Argiaren Efektu Fotoelektrikoa eta Planck-en Legea" »

Begien akats arruntenak eta tresna optikoak

Fisika3,42 KB

Begiaren akats arruntenak

Begiaren akats arruntenak:

Miopia

Miopia: urruneko puntua infinitoan egon beharrean hurbilago dago, distantzia mugatu batean. Urruneko puntuaren atzetik dauden objektuak ez ditugu ondo enfokatuta ikusiko; kornean kurbadura handiagoa dagoelako edo begia borobila izan beharrean luzeegia delako. Lente dibergente bat erabiliz konpontzen da.

Hipermetropia

Hipermetropia: hurbileko puntua egon behar den distantziatik urrunago dagoenean. Hurbileko puntuan baino hurbilago dauden objektuak ez ditugu ondo ikusiko. Kornea lauegia delako; lente konbergente bat erabiliz konpontzen da.

Presbizia

Presbizia: hipermetropia bezalakoa da; hurbileko puntua egon behar den distantziatik urrunago dago. Hurbileko puntutik hurbilago dauden objektuak...

Jarraitu irakurtzen "Begien akats arruntenak eta tresna optikoak" »

Fisika 1 2 3

Fisika1,67 KB

HZU: S= So+VT

V=kte

a=0

Ekuazioa: s=at+b

HZUA: S=So+VoT+½ aT2

V=Vo+aT

a=kte

V2=Vo2+2 aS

Ekuazioa: s=aT2+bT+C

Grabitate-Hig. zuzena:

y=yo+VoT-½ gT2

V=Vo-gT

Grabitate-Hig. parabolikoa:

r=ro+VoT+½ aT2

v=vo+aT

a=kte



Hig. zirkularra

desplazamendu lineala (?S (m) )=

desplazamendu angeluarra (?fi (rad) x R    ?S=?fiR)

abiadura lineala (V (m/s) )=

abiadura angeluarra (W x R  V=W x R)

V=?S/?T (m/s)=

Osagai tangentziala (at=dv/dt)

W=?fi/?T (rad/s)=

Osagai normala (an=Vfi/R) (sentripetua)

Hig. periodikoa

T=periodoa(bira bat deskribatzeko denbora)   f=frekuentzia

f/1=1/T

W=2? x f

W=2?/T

Indarra eta presioa fluidoetan

Fisika2,08 KB

Presioa: Gainazal baten gainean aplikaturiko indarraren eta gainazalaren azaleraren arteko zatidurari presioaderitzo. /// Pascal: newton bateko indarrak metro karratu bateko azalerako gainazalean eragitean sorturiko presioa. /// Fluidotasuna edo jariakortasuna: fluidoek kanaletatik eta zuloetatik higitzeko duten gaitasuna da, ontziaren formara egokiturik. /// Komprimigarritasuna: presioa aplikatzen zaienean gasek bolumena txikiagotzeko duten propietateari komprimigarritasuna deritzo. /// Dentsitatea: gorputzaren masaren eta gorputzak betetzen duen bolumenaren arteko zatidura dentsitatea da. /// Presio hidrostatikoa: likidoek beren barneko edozein puntutan egiten duten presioari presio hidrostatikoa deritzo. /// likido bateko puntu batean

...
Jarraitu irakurtzen "Indarra eta presioa fluidoetan" »

Eremu elektrikoa

Fisika8,41 KB

1.Karga elektriko baten gainean eremu magnetiko baten eragina. Azal bitez eman daitezkeen kasuak, irudikapenen laguntzaz.

Karga elektriko baten gainean eremu magnetiko batek eragiten duen indarrari Lorentz-en indarra deritzo. Formula honako hau da,                       eta bere modulua:

Baina lau kasu desberdin egon daitezke:

o Karga geldi badago, honen abiadura (v) zero izango da eta beraz indarra zero izango da. o Partikula abiadura bat badu, hau da, higitzen da; baina higidura hori eremu magnetikoaren paraleloa da. Beraz, abiadura eta eremu magnetikoaren bektoreek ez dute angelurik osatzen eta indarra nulua izango da.

o Partikula higitzen ari da abiadura jakin batekin eta eremu magnetikoan perpendikularki sartzen da....

Jarraitu irakurtzen "Eremu elektrikoa" »

Eremu magnetikoak

Fisika3,51 KB

1.Eremu grabitatorioen eta eremu elektrikoen arteko antzekotasunak eta desberdintasunak.Antzekotasunak: Masa puntualak sorturiko eremu grabitatorioa eta karga puntualak sorturiko eremu elektrikoa eremu zentralak dira. Eremu-lerroak irekiak dira eta simetria erradiala dute. Eremu kontserbakorrak dira, beraz, eremuarekin elkarturiko energia potentziala eta zinetikoa dituzte. Eremuaren aurka buruturiko lana energia potentzial modura pilatzen da, halako moldez non, nahi izanez gero, osorik berrezkura daitekeen. Eremuaren intentsitatea eremua sortzen duen masa edo kargaren zuzenki proportzionala da, eta masa edo karga horren eta eremua kalkulatzen deneko puntuaren arteko distantziaren alderantziz proportzionala. Desberdintasunak: Indar elektrikoak...

Jarraitu irakurtzen "Eremu magnetikoak" »