Batxilergoa mailako Fisika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Uhin Geldikorrak: Ezaugarriak eta Ekuazioak

Fisika3,13 KB

Uhin Geldikorrak: Definizioa eta Sorrera

Uhin Geldikorrak (edo uhin estacionarioak) norabide berean baina aurkako noranzkoan hedatzen ari diren anplitude eta maiztasun bereko bi uhinen interferentziaz sortzen diren uhinak dira. Uhin geldikorrak ingurunearen muturretan sorturiko islapenen ondorioz sortzen dira.

Gainezarmen Printzipioa

GAINEZARMEN PRINTZIPIOA: Ingurune batean hedatzen ari diren bi uhinek duten bibrazio batura da.

Uhin Geldikorren Ekuazioa

Uhin geldikorraren ekuazioa gainezarpen printzipioaren bidez lor daiteke. Uhin geldikor harmonikoa osagaien maiztasun berekoa da, eta bere anplitudea ($A_r$) denborarekiko independentea da.

Sabelak eta Nodoak

Sabelak eta Nodoak: Definizioa

  • Puntu guztiek anplitude berberarekin bibrazten dute, eta anplitude
...
Jarraitu irakurtzen "Uhin Geldikorrak: Ezaugarriak eta Ekuazioak" »

Argazki-Kamera: Osagaiak eta Funtzionamendua

Fisika1,95 KB

Argazki-Kamera: Optika eta Irudiaren Atzematea

Irudiak atzemateko tresna optikoa da. Sistema optiko batek eta hartzaile fotosentikor batek osatzen dute. Sistema optikoak (objektiboak) objektuaren irudi erreal eta alderantzikatua proiektatzen du.

Kameraren Elementu Nagusiak

  • Gorputza: Kamera iluna da. Atzealdean objektuaren irudi erreal eta alderantzikatua eratzen da, eta hor ipintzen da film fotografiko sentibera.
  • Objektiboa: Objektuek islatutako argia biltzen duen sistema konbergentea. Objektibo on batek akatsik gabeko irudia sortu behar du eta fokatze-sakonera handia izan behar du. Fokatze-sakonera objektuak aldi berean fokatu ditzakeen punturik hurbilenaren eta urrunenaren arteko distantzia da.
  • Bisorea: Honekin irudia enkoadratzen da.
  • Obturadorea:
...
Jarraitu irakurtzen "Argazki-Kamera: Osagaiak eta Funtzionamendua" »

Giza begiaren anatomia eta funtzionamendua

Fisika2,55 KB

Giza begiaren deskribapena

Begia dioptrio esferiko eta lente batez eratutako sistema optikoa da. Irudi errealak eta alderantzikatuak osatzen ditu. Begia 2,5 cm inguruko diametroa duen esfera da, esklerotika izeneko mintzaz inguratua. Aurrealdean kornea gardena dago.

Argiaren sarrera irisak (diafragmak) erregulatzen du; honek irekidura zirkular bat du: begininia. Irisaren atzean lente konbergente bikonbexu bat dago, kristalinoa, eta konbergentzia aldakorra dauka muskulu ziliarrei esker.

Kornearen eta kristalinoaren artean likido bat dago (humore urtsua) eta kristalinoaren atzean, begi-globoa betetzen, beste likido bat (humore beirakara). Bi humoreen errefrakzio-indizeak ia berdinak dira.

Argi-izpiek kornea, kristalinoa eta bi humoreak zeharkatu...

Jarraitu irakurtzen "Giza begiaren anatomia eta funtzionamendua" »

Newtonen Grabitazio Unibertsalaren Legea eta Eremuak

Fisika2,69 KB

a) Newtonen grabitazio unibertsalaren legea

Unibertsoko gorputz guztiek elkar erakartzen dute.

Haien arteko indarra zuzenki proportzionala da gorputzen masen biderkadurarekiko eta alderantziz proportzionala gorputzen zentroen arteko distantziaren karratuarekiko:

F = G · (M · m) / d2

  • M, m: gorputzen masa (kg)
  • d: distantzia zentroen artean (m)
  • F: indarra (N)
  • G: 6,67 · 10-11 N·m2/kg2

Indar honen ezaugarriak:

  • Erakargarria: Beti da erakargarria.
  • Norabidea: Zentroak elkartzen dituen zuzenarena da.
  • Akzio-erreakzioa: Ez da indar bakarra, bi baizik; bikoteka agertzen dira.
  • Urrutiko indarra: Ez da beharrezkoa gorputzek elkar ukitzea, ezta haien artean materiarik egotea ere.
  • Ahula: Oso ahula da, masa bat oso handia izan ezean (adibidez, planetak).

b) Eremu grabitatorioa

Espazioko...

Jarraitu irakurtzen "Newtonen Grabitazio Unibertsalaren Legea eta Eremuak" »

Eremu Elektrikoa eta Haren Intentsitatea

Fisika2,2 KB

Eremu Elektrikoa

Gorputz kargatu batek karga elektrikoa edukitzeagatik bere inguruko espazioan sortzen duen perturbazioari eremu elektrikoa deritzo. Beste karga elektriko bat espazio horretan kokatzean, karga horrek eta eremuak elkarri eragin, eta indar elektrikoa jasaten du.

Intentsitatea

Eremu elektrikoa deskribatzeko, espazioko puntu bakoitzari eremu elektrikoaren intentsitatea esleitu ohi zaio. Espazioko puntu bateko eremu elektrikoaren intentsitatea, E, puntu horretan karga positibo unitatea jarriz gero, azken honek jasango lukeen indarra da. SI sisteman eremu elektrikoaren intentsitatearen unitatea newton zati coulomb (N/C) da.

Q karga puntualak sorturiko eremu elektrikoaren propietateak

Q karga puntualak sorturiko eremu elektrikoak honako...

Jarraitu irakurtzen "Eremu Elektrikoa eta Haren Intentsitatea" »

Irudi fotografikoaren sorrera eta sistema optikoa

Fisika2,22 KB

Irudi fotografikoaren sorrera

Filmaren gainean proiektatzen da objektiboa zeharkatzen duen irudia, baina negatibo bat da sortutako irudia.

Argi-sortak emultsioa ukitzen duen bakoitzean, kristal-sor bihurtzen dira zilarrezko bromuro molekulak filma errebelatu arte. Irudi sorra deritzo horri. Filma inpresionatzen duen argi-sortak hainbat intentsitate du, argazkia atera zaion objektuaren zatien argitasunaren arabera. Esate baterako, aurpegi baten argazkia ateratzen badugu:

  • Zati ilunek (ileak edo begiak, adibidez) argitasun txikia dute eta, beraz, eragin txikiagoa dute filmaren emultsioan.
  • Atalik argitsuenek (bekokiak, adibidez), aldiz, gehiago estimulatzen dituzte molekula sentikorrak.

Laburbilduz, argitasun handiagoa dagoen tokian, gehiago erreakzionatzen...

Jarraitu irakurtzen "Irudi fotografikoaren sorrera eta sistema optikoa" »

Eremu Magnetiko Uniforme Batean Eragindako Indarra

Fisika3,28 KB

Higitzen Ari Den Karga Puntual Baten Gainean

Eremu elektriko batean karga bat kokatuz gero, indar elektriko bat agertzen da partikula kargatu horren gainean. Eremu magnetiko batean, ez da gauza bera gertatzen. Esperimentalki froga daiteke eremu magnetiko baten barruan geldirik dagoen karga bat kokatzen badugu, bere gainean ez dela inongo indarrik azaltzen. Karga higitzen bada, aldiz, kargaren norabidean aldaketa garbi bat azaltzen da; beraz, Newtonen bigarren legean oinarriturik, partikula horren gainean indar batek eragiten duela ondorioztatu behar da.

Indar Magnetikoaren Propietateak

  • Abiadura eremuaren paraleloa denean indarra nulua da. Indarra maximoa da abiadura eta eremua perpendikularrak direnean.
  • Kargaren balioa (q), abiadura eta eremuaren
...
Jarraitu irakurtzen "Eremu Magnetiko Uniforme Batean Eragindako Indarra" »

Argazki Kameraren Funtsezko Osagaiak eta Funtzionamendua

Fisika2,14 KB

Argazki Kameraren Funtsezko Osagaiak

  • Gorputza

    Kamera iluna da funtsean. Atzealdean, objektuaren irudi erreal eta alderantzikatua eratzen den lekuan, xafla edo film fotografiko sentikorra jartzen da. Prozesu fotokimiko baten bidez, xafla hori kitzikaturik edo inprimaturik geratzen da.

  • Objektiboa

    Objektuek islatutako argia biltzen duen sistema konbergentea da. Kasurik sinpleenean, lente konbergente bakarra da.

    Objektibo on batek akatsik gabeko irudia sortu behar du, eta fokatze-sakonera handia izan behar du. Fokatze-sakonera da objektiboak aldi berean foka ditzakeen punturik hurbilenaren eta urrunenaren arteko distantzia. Tarte horren barneko gorputz guztiak fokaturik daude aldi berean filmean.

  • Bisorea

    Horren bidez irudia enkoadratu egin daiteke, nahi

...

Jarraitu irakurtzen "Argazki Kameraren Funtsezko Osagaiak eta Funtzionamendua" »

Fisio Nuklearra, Fusioa eta Indukzio Elektromagnetikoa

Fisika3,02 KB

Fisio Nuklearra: Oinarriak eta Kate Erreakzioa

Nukleo atomiko batzuk zatitzean energia handia askatzen da. Prozesua pizteko aktibazio energia behar da. Hori lortzeko, nukleo ezegonkorra neutroi geldo batez bonbardatzen da.

Hemen neutroiak askatzen dira, eta hauek beste atomo batzuk desintegrarazten dituzte, kate erreakzioa sortuz. Kate erreakzioa kontrolatzen ez bada, leherketa gertatzen da.

Indar nuklear bortitzak aldarapen elektrostatikoa gainditzen du, protoiak eta neutroiak loturik mantenduz. Nukleo atomiko bat apurtzeko, lotura energia gainditu behar da. Lotura energia (E=mc2).

Fusio Nuklearra: Eguzkiaren Energia

Fusioa Eguzkian gertatzen da. Bi nukleo txiki elkartzean (masaren zati bat energia bihurtzen da).

Aktibazio energia behar da, aldarapen...

Jarraitu irakurtzen "Fisio Nuklearra, Fusioa eta Indukzio Elektromagnetikoa" »

Fisika Oinarrizko Kontzeptuak: Uhinak eta Elektromagnetismoa

Fisika2,49 KB

eremu elektrikoa: puntu bakoitzean adierazten du zer nolako indarra jasango lukeen coulomb bateko karga positibo batek puntu horrentan kokatuko bagenu. Beraz, bektoriala da. diafrakzioa: gerta dandin, uhinaren bidean uhin-luzeraren antzeko tamainako oztopo bat jarri behar da, edo tamaina horretako zirrikitu batetik pasatu behar da. polarizazioa: uhina linealki polarizatuta dago baldin bibrazioa beti hedapen-norabidearekiko perpendikularra den lerro zuzenaren norabide berean gertatzen bada. polarizazioa soilik da zeharkako uhinen propietate bereizgarria. interferntzia: bi uhin higiduraren interferentzia inguruneko puntu batean gertatzen den uhin horien gainezartzea da. gainezartze printzipioa: honen arabera bi uhin ingurune batean hedatzean,...

Jarraitu irakurtzen "Fisika Oinarrizko Kontzeptuak: Uhinak eta Elektromagnetismoa" »