Sistema Optikoak: Begia, Mikroskopioa eta Tresnak
Sistema optiko zentratuak
Sistema optiko zentratuak bere zentroak lerro zuzen batean dituzten dioptrioen segidak dira. Lerro zuzen horri ardatz optikoa deritzo, eta sistema optikoaren simetria-ardatza da. Sistema erabilienak lenteak dira. Lenteak oso ezagunak dira, gure ikusmen-akatsak zuzentzeko lentilla eta betaurrekoetan erabiltzen baitira, eta baita argazki-kamera, teleskopioetan eta antzeko tresnetan ere. Lenteak konbergenteak edo dibergenteak izan daitezke.
Giza begia
Begien helburua objektuen irudia sortzea da. Begien forma esferikoa da. Fokapena oso bizkor aldatzeko gai dira, objektu hurbilak eta urrunak ikusteko egokituz. Korneatik argia barneratzen da. Kristalinoa gorputz bigun bat da. Erretinan proiektatzen da objektuaren irudia. Irudia erreala eta buruz beherakoa da; objektua zenbat eta urrunago egon, irudia txikiagoa izango da, eta alderantziz.
Mikroskopio konposatua
Oso txikiak diren objektu hurbilak ikusteko balio du, lupaz lorturikoa baino askoz handiagoa. Mikroskopioaren funtsezko osagaiak honako hauek dira:
- Objektiboa: behatu behar den objektutik hurbilen dagoen lente konbergentea.
- Okularea: objektuaren irudi anpliatua ikusteko azken partean darabilgun lente konbergentea.
- Platina: objektuari eusten dion gainazala.
Mikroskopioaren funtzionamendua oso erraza da: objektiboa eta okularea barnean dituen hodiak hurbildu edo urrundu egiten dira.
Ikusmen-akatsak
Miopia
Akatsa duen pertsonak ondo fokatu ahal ditu objektu hurbilak, ez ordea urrun daudenak. Kasu honetan, begiko gainazal errefringenteak konbergenteegiak dira edo begi-globoa luzeegia da. Miopia zuzentzeko lente dibergenteak erabiltzen dira.
Hipermetropia
Kristalinoa ez da behar den bezain konbergentea, edo begi-globoa laburregia da; horregatik, irudia erretinaren atzean eratzen da. Hipermetropia lente konbergenteak erabiliz zuzentzen da.
Argazki-kamera
- Gorputza: atzealdean, objektuaren irudi erreal eta alderantzizkoa eratzen den lekua.
- Objektiboa: sistema konbergente bat da. Objektibo on batek akatsik gabeko irudia sortu behar du.
Funtzionamendua: objektiboak gure kristalinoaren zeregina burutzen du, eta film sentikorra erretinaren baliokidea da. Objektuen fokapena lortzeko, lentearen eta pelikularen arteko distantzia doitu behar da.
Dioptrioa
Dioptrioa: errefrakzio-indize desberdineko bi ingurune banatzen dituen gainazal bakarrak eraturiko sistema da.