Uhinen Islapena, Errefrakzioa eta Sistema Optikoak
Uhinen islapena eta errefrakzioa
Islapen fenomenoan, uhin bat bi inguruneren arteko banaketa-gainazalera iristean, uhina lehenengo ingurunera itzuli egiten da. Legeak:
- Izpi erasotzailea, banaketa-gainazalaren eraso-puntuko normala eta izpi isladatua plano berean daude.
- Eraso-angelua eta islapen-angelua berdinak dira.
Errefrakzioaren printzipioak
Errefrakzio-fenomenoan, uhin bat bi inguruneren arteko banaketa-gainazalera iristean, uhina bigarren ingurunean sartzen da. Legeak:
- Izpi errefraktatua, normala eta izpi erasotzailea plano berean daude.
- Snell-en legea: n1 · sin(e) = n2 · sin(r).
Errefrakzio-indizea
Ingurune baten errefrakzio-indize absolutua (n) argiak hutsunean duen hedapen-abiaduraren (c) eta ingurune horretan duen hedapen-abiaduraren (...