Ortega y Gasset: Testuinguru Filosofikoa eta Iturriak

Filosofia eta etika2,46 KB

Testuinguru filosofikoa

Ortegak iturri desberdinak erabili zituen bere sistema filosofikoa osatzeko:

Neokantiarrekiko harremanak: Objektibismoa

Alemanian neokantismoa ezagutu zuen eta honek Kant-en ezagutza teoriara itzularazi zion (Kant: ezagutza eta etikaren autore garrantzitsua). Kanten ezagutza teoriaren arabera, gizakiak ezagutza lortu dezake, eta mota askotarikoak izan daitezke, zientifikoa adibidez.

Hainbat ezagutza objektiboak dira eta ezagutza guztietan beti daude bi osagai:

  • Objektua (ezagutza gaia)
  • Subjektua (ezagutuko duena)

Biak beharrezkoak izango dira. Objektuak a priori formak jarraitzen ditu (espazioa eta denbora).

Wilhelm Diltheyren historizismoa

Diltheyren aburuz, egoera bat azaltzeko pertsonaren historia eta gizartearen historia azaldu behar dira, eta berbera gertatzen da errealitatea azaltzerakoan. Beraz, filosofiaren egitekoa errealitate osoari esanahia ematea litzateke, giza esperientziatik abiatuta.

Filosofia berri honek Ortega liluratu zuen. Beraz, Ortegarentzat gizakia historia-bilakabidearen emaitza da eta garrantzitsua izango da gertaerak interpretatzea bultzatutako zirkunstantziak kontuan hartuz.

Joera bitalista

Arrazionalismo modernoa sortuko da. Ortegak arrazoi-bitalismoa (arraziobitalismoa) sortuko du, arrazoiari garrantzia handiagoa emanez. Giza prozesua ikertzeko, abiapuntua gizakion bizi-errealitatea da; garrantzitsuena norberaren existentzian errealitatearen aurrean barnetik antzematea da. Ordezkari nagusiak: Nietzsche eta Dilthey.

Julián Sanz del Ríoren krausismoa

Ortegak bidaia asko egingo ditu bere bizitzan zehar, eta horietan Espainia atzeratuta dagoela konturatuko da. Horregatik, errepublika proposatuko du. Lehen, guztia Elizaren menpe egongo zen eta hezkuntza beraiek menperatuko zuten.

Burgesia sortu zen eta ILE (Irakaskuntzaren Erakunde Librea) sortuko dute, dauden balio demokratikoetan hezi ahal izateko. Hau Alemaniatik kopiatuko dute, nahiz eta ez zuen arrakasta handirik izan.

98ko Belaunaldiko partaideen ikuspuntuak

Ortegak ez zuen iraganera itzuli nahi, guztia eraberritu baizik. Honek espainiar kultura eraberritu behar zela zioen. Bere ustez, Espainia europeizatu beharra zegoen (kultura Europara ireki, ez Ameriketara).

Deskargatu

PDF Word HTML