Filosofiaren Sarrera eta Garrantzia
Filosofiaren sorrera: Jonian, K.a. VI. mendean. Gizakia konturatu zen ordena eta zentzu ezkutua argitzeko gai diren azalpen arrazionalak daudela.
1.2. Mitoaren ezaugarriak:
- Mitoaren sortzailea beti da ezezaguna (anonimoa) eta kolektiboa.
- Kontakizunak fantastikoak dira, azalpen ez arrazionalak.
- Kondairaizko pertsonaiak (Antropomorfismoa).
- Izaera tradizionala eta akritikoa.
Magiaren ezaugarriak:
- Munduarekin harremanetan jartzeko.
- Jainko-jainkosen nahiak ezagutzeko.
1.3. Pentsamendu mitikotik Logosera:
- Filosofia jakintza mitologikotik aldentzen den jakintza da.
Filosofiaren sorreraren zergatiak:
- Tolerantzia erlijiosoa.
- Giro kosmopolita.
- Jakin-minagatik.
Filosofiaren arloak:
- Logika: Hizkuntzaren bidez adierazitako arrazoibidez arduratzen da, arrazoibideak nola antolatu behar diren ongi adierazita egon daitezen.
- Metafisika: Errealitatea aztertzen duen filosofiaren atala da.
- Antropologia: Filosofia gizakiari buruzko galderak egiten ditu.
- Episte: Ezagutzaren teoriak errealitatea nola ezagutzen dugun aztertzen du.
- Etika: Moralari buruzko galderak egiten dituen filosofiaren adarra da.
- Estetika: Artaz eta estetikaz arduratzen da.
Filosofia eta beste jakintza arloak:
Zientzia:
Antzekotasunak:
- Jakintza arrazionalak eta sistematikoak dira.
- Aztergai bera dute biek.
Desberdintasunak:
- Zientzia matematizazioa eta hizkuntza matematikoa erabiltzen du.
Erlijioa:
Antzekotasunak:
- Erlijioa bezala, praktikoa da.
- Antzeko interesak, kezkak, auziak dituzte.
Desberdintasunak:
- Erlijioa fedean oinarritutako jakintza-mota da.
- Errebelatutako egietan sinesten du.
Artea:
- Artea problema filosofikoak proposatzen ditu, eta ikusleei gogoeta eginarazten die.
Ekonomia:
- Moralarekin du zerikusia. Izan ere, ondasunak kudeatzen dituenez, gure ohiturak eta usadioak baldintzatzen ditu.
- Horrek lotzen du filosofiaren interes politikoarekin.
4.1. Filosofiaren eskandalua:
- Historian zehar filosofiak egindako ekarpen heterogeneoa dela eta, bere zentzua eta beharra zalantzan edo ukatu izan da.
Egin behar zaizkion kritikak:
- Ez dirudi aurrerapenik egon denik.
- Itxuraz, filosofiak ez ditu emaitza onuragarriak lortzen.
- Galderak eta auziak irekiak geratzen dira, soluziorik gabe.
- Aztergaien hutsalkeria: denbora-pasa konplexuak baino ez.
- Bizitza praktikorako garrantzirik ez dute eztabaida konplexuek.
Hermetismoa:
- Hitz espezializatuak, gaiak, interesgarriak izan arren, erantzutezinak.
4.2. Jarrera filosofikoa gaur egun:
- Kritikak gorabehera, filosofia baliagarria da, gaur egun ere bizirik dago, izan ere:
- Auziak proposatzen ditu. Filosofiaren balioa proposatzen dituen galderetan dago, ez proposatzen dituen erantzunetan.
- Unibertsala da.
- Kritikoa da, errotiko ikerketa da, ez du ezer ziurtzat jotzen. Gizakiaren emantzipazioa bilatzen du edozein mendekotasun kultural, politiko edo zientifikotik askatzeko.
- Arrazoizkoa da, azterketa kontzeptualean datzan jarduera da, hainbat arazo gure hizkuntza ongi ez ulertzearen ondorioz sortzen baitira.
- Praktikoa, filosofiaren interesa gure bizitzaren gidari izatea da.