Jainkoa filo san agustin
5. HIPONAKO AGUSTIN
5.1 Fedea eta arrazoimena: ezagutzeko sinetsi
Agustinek bere pentsamenduaren oinarri eta abiapuntuak kristautasunean topatzen ditu (biblia, testu sakratuak…). Honetaz gain, Platonen filosofia idealistatik hainbat printzipio bereganatzen ditu. Hiponakoarentzat, gizakia bi zatitan banatzen da (Platonek esandakoaren antzera):
GORPUTZA: Materiazko den atal ustelkorra. Gorputzean zentzumenak ditugu eta hauek aldakorrak eta nahasgarriak dira.
ARIMA: Gizakiaren elementu materialgabea eta ustelezina. Arimaren bitartez lortzen dugu zentzu potente batean benetako ezagutza, egia deitzen duguna (egi jainkotarra). Jainkoa da egia ezagutzeko dagoen protagonista.
Ezagutza ez dator sentipenetatik, baina arimatik ere ez dator, ez baita betierekoa. Benetako egiak Jaikoaren gogoan daude eta gizakiak egi hauek ezagutu ditzazke Jainkoak esku hartu eta gizakiaren adimena argitzen duenean. Fede jainkotiarrak egia erakutsiko digu. Jainkoa da gure arima argitu eta bere egiak jakinarazten dizkiguna.
Agustinen ustetan egia bat bera da guztiontzat ( “egia ez da nirea, zurea, ezta honena edo harena ere; bat bera da guztiontzat”). Pentsamendu bakarra, orokorra, globala. Filosofiak eta erlijioak lortu behar duten egia jainkoaren egia da (filosofia erlijio kristauaren morroi bihurtu beharra dago).
Zer eginkizun dute arrazoiak eta fedeak jainkoaren bilaketa prozesu horretan? “ Ulertu sinisteko, sinetsi ulertzeko”. Errealitatea ezagutzeko kristaua izatera behartuta gaude. Jainko agerkundea da ezagutzari benetako sendotasuna ematen diona, fedea nagusia da. Arrazoia ez da nahikoa jakinduria lortzeko eta egiaz jabetu nahi badugu jainkoaren indar argitzaileaz baliatu beharko gara. Jainkoa da jakintasunaren abiapuntu eta helmuga. Jainkoa ezagutuz ega ezagutuko dugu.
5.2 Jainkoaren existentzia eta ideia eredugarriak
Jainkoa giza arimaren baitan dagoenez (gure baitan), albo batera uzten du jainkoaren existentzia frogatu beharra. Hain nabarmena da jainko kristauaren existentzia, haren izatea frogatu beharrik ez dagoela. Biblian oinarrituz, jainkoa errealitate osoa, erabatekoa, esentziala, aldaezina eta ezin hobea da. Jainkoa = perfekzio absolutoa. Jainkoa da existentzia, jainkoa da izatea, gaindiezina da, betierekoa (eternoa) eta aldaezina.