Beste ikastaroak mailako Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Ilustrazioa: Ametsetik Totalitarismora Arrazoiaren Bidez

Filosofia eta etika2,7 KB

XVIII. mendeko Ilustrazioak tradizioaren eta erlijioaren ideia dogmatikoak baztertu eta arrazoiaren erabilera askea aldarrikatu zuen. Kanten "Zer da Ilustrazioa?" obran adierazten denez, haren leloa "Sapere Aude" izan zen. Ilustratuen ustez, arrazoia modu askean erabiltzeak aurrerapen zientifiko, politiko eta etikoa ekarriko zuen, eta, ondorioz, gizartea utopiara gerturatuko zen.

Ilustrazioaren Idealak eta Errealitate Gordinak

Baina hori ez zen gertatu. XX. mende hasieran bi mundu-gerrek, eta bereziki bigarrenak, bonba atomikoarekin eta heriotza-esparruekin, argi utzi zuten gizateria desagertzetik hurbilago zegoela. Ilustrazioaren idealak bide arriskutsua hartu zuen. Nola bihurtu zen amets ilustratua gehiegikeria totalitario?

Frankfurteko Eskola

...
Jarraitu irakurtzen "Ilustrazioa: Ametsetik Totalitarismora Arrazoiaren Bidez" »

Kanten Filosofia: Arrazoia eta Autonomia Morala

Filosofia eta etika3,75 KB

Arrazoiaren Erabilera Publikoa eta Pribatua

Ilustrazioa aurrera egin dadin, askatasuna ezinbestekoa da, pentsamendu- eta adierazpen-askatasuna, hain zuzen ere. “Arrazoitu, baina obeditu”. Hau da, ordena publikoa errespetatu eta mantendu egin behar dugu, kaltetu gabe.

Horrenbestez, Kantek arrazoiaren bi erabilera desberdintzen ditu: lehenik, erabilera publikoa. Hau norberak pentsatzen duena askatasunez besteei zuzenean azaltzea da. Hori ezinbestekoa da gizartean hobekuntzak eta aurrerapausoak eman daitezen. Adibidez, irakasle batek artikulu batean gizartearen arazoak konpontzeko proposamenak idazten dituenean.

Bestalde, arrazoiaren erabilera pribatua dago. Hau edozein pertsonari dagokion funtzionario-postu edo kargu jakin baten aurrean izan...

Jarraitu irakurtzen "Kanten Filosofia: Arrazoia eta Autonomia Morala" »

San Agustin: Fedea, Arrazoia eta Historiaren Filosofia

Filosofia eta etika4,5 KB

Epistemologia: Fedea eta Arrazoimena Agustinen Pentsamenduan

Agustinen pentsamenduan, fedearen eta arrazoiaren arteko bat-egitea funtsezkoa da. Egiaren existentzia frogatu ondoren, hura lortzeko bidea azaltzen du: "Ulertu sinesteko, sinetsi ulertzeko". Haren ustez, egia edukitzea zientziaren objektu izan aurretik, jakinduriaren objektu da (zoriontasuna).

Bestalde, ezagutza lortzeko ziurtasun absolutua ezinbestekoa dela uste du; horregatik, zentzumenei uko egin behar diegu, aldakorrak baitira eta mesfidantza sor dezaketelako. Horrenbestez, borondatea eta maitasuna (amor Dei) ezinbestekoak dira ezagutza lortzeko. Beraz, egiaren bilaketak ezagutza ez ezik, fedea eta maitasuna ere badakartza. Egiaren bilaketa bide espiritual bat da, ez soilik kontenplatiboa,...

Jarraitu irakurtzen "San Agustin: Fedea, Arrazoia eta Historiaren Filosofia" »

Emakume Izatea: Simone de Beauvoirren Ikuspegia

Filosofia eta etika2,44 KB

Zer da Emakume Izatea?

1949an, Simone de Beauvoirrek "Bigarren sexua" idatzi zuen, feminismoaren oinarria dena. Obra honek emakumeak bere burua definitzeko gaitasuna berreskuratzea bilatzen du. Existentzialismoaren arabera, ez dago existentziaren aurreko esentziarik; beraz, emakumeak ez du patu finkorik. Beauvoirrek uko egiten dio emakumearen patua biologia, sexualitate edo ekonomiagatik definitzeari. Horren ordez, nola egiten garen argitu nahi du, bai emakumeak bai gizonak.

"Emakume ez da jaiotzen: egin egiten da"

Aurretiko esentziarik gabe, Beauvoirrek dioenez, "emakume ez da jaiotzen: egin egiten da". Nola? Nagusiaren eta esklaboaren arteko dialektikaren bidez. Gizona esentzialtzat hartu da, egiaren, ezagutzaren eta arrazoiaren iturritzat,...

Jarraitu irakurtzen "Emakume Izatea: Simone de Beauvoirren Ikuspegia" »

Filosofia Politikoa: Ilustrazioa, Existentzialismoa eta Totalitarismoa

Filosofia eta etika6,06 KB

1. Ilustrazioaren Kritika eta Frankfurteko Eskola

  • XVIII. mendeko Ilustrazioa: Erlijio eta tradizio dogmatikoei uko eginez, arrazoimen askea defendatu zuen, gizartearen aurrerapena eta utopia lortzea helburu zuelarik.
  • Baina ez zen hala izan: XX. mendeko gerrek (batez ere Bigarren Mundu Gerrak) erakutsi zuten gizateria hondamendira zihoala.

Frankfurteko Eskolaren Erantzuna

  • 1930eko hamarkadatik aurrera, Frankfurteko Eskolak arazo horri erantzuna bilatu zion.
  • Max Weberren arrazoimen instrumentala berrinterpretatu zuten: Ilustrazioak naturaren kontrola bilatu zuen gizakiaren onerako, baina arrazoimen hori gizakien arteko harremanetan ere erabili zen.
  • Horrela, gizakia objektu bihurtu zen, duintasuna galduz, eta horrek alienazioa ekarri zuen.
  • Gizakia sistema
...
Jarraitu irakurtzen "Filosofia Politikoa: Ilustrazioa, Existentzialismoa eta Totalitarismoa" »

Feminismoaren Garapena: Ilustraziotik Gaur Egungora

Filosofia eta etika4,72 KB

Feminismoa emakumezkoen diskriminazio historikoa abiapuntutzat hartuz pertsonen arteko eskubide berdintasuna aldarrikatu duen pentsamendu korrontea da. Hala ere, korrontea ez da homogeneoa, eta historian zehar eboluzio nabarmena izan du. Honela azal genezake:

Aitzindari ilustratu nagusiak

XVI. mende amaieran, Olympe de Gouges frantsesak (Emakumearen eta Emakumezko Hiritarraren Eskubideen Adierazpena) eta Mary Wollstonecraft ingelesak (Emakumearen eskubideen bindikazioa) salatu zuten pentsalari ilustratuen 'berdintasun politikoaren' aldarriek gizon zuri, burges eta heterosexualak bakarrik hartzen zituztela.

'Neurritasunaren mugimendua' (Boston)

1820tik aurrera, AEBetan, alkoholaren aurkako mugimendua sortu zuten hainbat emakume taldek. Oinarri kristaua...

Jarraitu irakurtzen "Feminismoaren Garapena: Ilustraziotik Gaur Egungora" »

Etika eta Moralaren Oinarrizko Kontzeptuak

Filosofia eta etika3,03 KB

Oinarrizko Kontzeptuak

ETIKA

Grezierako ethos hitzetik dator, “izaera”. Disziplina filosofiko bat da, moralak planteatzen dizkigun arazoen inguruko hausnarketa filosofikoa, geure buruari gure jokabideei buruz galdetzea dena.

MORALA

Latinezko mos, moris hitzetik dator, “ohitura” edo “bizitzeko modu” esan nahi du. Arau, balio eta ohitura multzo bat da, gizarte jakin batean egoera, gertakizun edo jokabide bat ontzat hartzen den ala ez zehazten duena.

INMORALA

Giza talde batean ezarritako morala urratzen denean.

KONTZIENTZIA MORALA

Gizakien gaitasuna ekintza baten ontasuna edo gaiztotasuna epaitzeko, judizio moralak egiteko edota gure betebeharra zein den ulertzeko. Bizitzan zehar garatu egiten da.

BERTUTEA

Areté grekoz, gizakiari dagozkion...

Jarraitu irakurtzen "Etika eta Moralaren Oinarrizko Kontzeptuak" »

Nietzsche eta Marx: Mendebaldeko Pentsamenduaren Kritika

Filosofia eta etika7,83 KB

Nietzsche eta Marx: Mendebaldeko Kulturaren Kritika

Nietzscheren Kritika: Moral Kristaua eta Bitalismoa

Moral Kristauaren Dekadentzia

Nietzschek Mendebaldeko tradizioari moral kristauen menpe egotea leporatzen dio. Horrela, gizadiaren erreferenteek balio antibital eta dekadenteak sustatu dituzte, moral hori moral etiko bakar bihurtu arte.

Bizitza ahultzeko asmoz, erlijio kristauak hainbat kontzeptu asmatu ditu: Jainkoa, zerua eta lurra, besteak beste. Jainkoaren ideiak bizitzaren aurka egiten du. Naturaz gaindiko munduak lurra zentzuaz husten du, eta arima hilezkorrak gorputza gutxiesten du.

Bitalismoaren Filosofia: Bizitzaren Garrantzia

Bitalismoaren filosofiak existentzia jartzen du erdigunean, eta funtsezko errealitatea bizitza dela baieztatzen...

Jarraitu irakurtzen "Nietzsche eta Marx: Mendebaldeko Pentsamenduaren Kritika" »

Pentsamendu Kritikoa Postmodernitatean: Arendt eta Kant

Filosofia eta etika2,23 KB

Pentsamendu Kritikoa Postmodernitatean

Postmodernitateak, egia absolutuak zalantzan jartzen dituen korronte gisa, pentsamendu kritikoaren garrantzia areagotu du. Gaur egungo mundua informazio ugaritasunaz, perspektiba- eta kultura-aniztasunaz eta errealitate ugariz markatuta dago. Horren ondorioz, pentsamendu kritikoa ezinbesteko tresna bihurtzen da informazioa aztertzeko, egia eta gezurra bereizteko eta erabaki arrazionalak hartzeko. Halaber, historian zehar egon dira ideia honen alde zein aurka agertu direnak, horien artean: Hannah Arendt eta Immanuel Kant.

Pentsamendu Kritikoaren Garrantzia

Alde batetik, pentsamendu kritikoak aukera ematen du iturriak ebaluatzeko eta gezurrak edo manipulazioak identifikatzeko. Gaur egun, fake news-ak eta desinformazioa...

Jarraitu irakurtzen "Pentsamendu Kritikoa Postmodernitatean: Arendt eta Kant" »

Nietzscheren Filosofiaren Gakoak

Filosofia eta etika10,65 KB

Kritika Mendebaldeko Zibilizazioari: Bitalismoa

Friedrich Nietzschek kritika sakona egiten dio Mendebaldeko zibilizazioari, eta kristau moralak eta arrazionalismo dekadenteak markatutako bide okerra jarraitu duela adierazten du. Bere ustez, Mendebaldeko kultura Sokrates eta Platonekin endekatzen hasi zen, nihilismora eraman duten balioak ezarriz. Gainbehera hau gainditzeko, Nietzschek "supergizakiaren" figura proposatzen du, zeinak, "Jainkoaren heriotzaren" ondoren, bizitzan eta bere buruaren baieztapenean oinarritutako benetako balio berriak sortuko dituen.

Metafisikari egiten dion kritikan, Nietzschek ontologia tradizionalaren eta errealitate finko eta aldaezin baten ideiaren aurka egiten du. Heraklitoren eraginez, errealitatea etengabe aldatzen...

Jarraitu irakurtzen "Nietzscheren Filosofiaren Gakoak" »