Askatasuna, Morala eta Erantzukizuna Filosofian

Filosofia eta etika4 KB

Baldintzapena eta Determinazioa

Baldintzatuta egotea eta determinatuta egotea ez dira gauza bera.

  • Baldintzatuta egotea: Askatasuna ez da absolutua eta erabatekoa, baina nor bere ekintzen erantzule dela jakiteko adinakoa da.
  • Determinatuta egotea: Askatasunez jokatzeko aukera guztiak erabat ukatzea esan nahi du.

Determinismo Kosmologikoa: Patua

Estoikoen ustez (K.a. IV. mendean), kosmoaren ordena jakitea beharrezkoa da. Unibertsoa zuzentzen duen legea Patua da. Patuaren arabera, den-dena halabeharrez gertatzen da.

Bi munduren bereizketa egiten zen:

  • Barneko askatasunaren mundua (gure esku dago).
  • Kanpoko mundua (ez dago gure esku).

Morala eta Askatasuna

Morala izatea eta Amorala izatea

Gizabanakoa nahitaez da izaki morala. Hauek aukerak imajinatu, horietako bat aukeratu, eta azkenik, aukera hori argudioak emanez justifikatzen dute.

Gizabanakoak moralki (hau da, ondo) edo ez-moralki joka dezake, baina inoiz ez amoralki. Amorala izatea automatikoki jokatzea da, eta norbere ekintzaren erantzule ez izatea. Honen adibide bat animaliak dira, kontzienteki ezin dutelako jokatu.

Kanpoko Askatasuna eta Barneko Askatasuna

Kanpoko askatasuna: Nahi dugun tokira mugitzeko eta egoki iruditzen zaigun jokaera izateko askatasuna da. Hau legeek edota bizi zaren lekuko ohiturek baldintzatzen dute, zure bizilekuko esparru juridiko eta politikoak kontuan hartuta.

Askatasun hau kentzen zaigu espetxeratuta gaudenean edo diktadura batean bizi garenean, momentu horretan ukatzen zaigulako elkartzeko eskubidea, manifestatzekoa, libreki espresatzekoa, etab.

Barneko askatasuna (Nahimenaren askatasuna): Guri egokitzen zaizkigun aukeren artean, nahiago duguna aukeratzeko askatasuna da: A edo B aukeratzea. Honi nahimenaren askatasuna ere deritzo, eta lo egitea edo ez egitea da honen adibide bat.

Nahimenaren askatasuna ez balitz existituko, askatasun politikoa ezingo litzateke eskertu, bakoitzak bere irizpideak kontuan hartuta bizi baitu bizitza. Nahimenaren askatasuna askatasun morala da.

Erantzukizuna eta Etika

Erantzunaren Printzipioa

Gure ekintzen erantzuleak gara. Gaur egun aurrerapen asko egiten ari gara, eta horrek Lurra suntsitzen du. Horregatik, erantzukizun bat hartu behar dugu, eta gure ondorengoek behintzat Lurra gaur egun den modukoa aurki dezatela bermatu.

Epai Praktikoak Ematea

Kontzientzia moralaren bigarren funtzioa dugu. Printzipio orokorrak egoera konkretura aplikatzean datza. Aurretik kontzientziak epai bat formulatzen du, eta kontzientziak “hau egin behar duzu” adierazten digu. Printzipio moralaren ondorioak ulertzeko, hura aplikatzen saiatzea da.

Garrantzitsuena ez da egia esateagatik lasai egotea, baizik eta konturatzea gezurrak harremana eteten duela.

Hurbiltasuna eta Adiskidetasuna

  • Hurbiltasuna: Norbaiti norberarengandik zerbait ematea da, berdin dio nor den, beste horrek behar duelako.
  • Adiskidetasuna: Norbaiti onena opa izatea da.

Herritar Arduratsuak

Herritar arduratsuak dira haien eskubideengatik bakarrik borrokatzen ez direnak, baizik eta guztiei dagozkien ekintzetan arduraz eta aktiboki parte hartzen dutenak. Guztion ona bilatzen dute.

Herritar onaren eredua herritar kosmopolita da. Honek mundua aberritzat hartzen du eta bere arazoak oinarritzat harturik, munduko arazoetan zentratzen da; solidarioa da. Hauek kontzientzia planetarioa dute, guztion erantzukizuna da, eta hartzen diren erabakiak eta haien ondorioak gain hartu behar dituzte.

Uste Osoaren Etika

Uste osoaren etikan, gizabanakoak printzipio moralen arabera egokia dena hartzen du kontuan. Hau da, garrantzitsuenak printzipioak eta balioak dira, eta horiei erreparatuz hartzen ditu erabakiak, ondorioak kontuan izan gabe.

Ondorioa txarra izanez gero, badu salbuespenik: “Nik ondo jokatu dut, baina mundua halakoa da.”

Deskargatu

PDF Word HTML