Ezagutzaren teoria eta ezagutza zientifikoa: epistemologia, metodo zientifikoa eta zientzien sailkapena
Ezagutza eta interesa
Jürgen Habermas filosofo alemaniarrak zientzien sailkapen bat egin zuen, ikerketa gidatzen zuen interesaren arabera.
Edozein ezagutzaren atzean interes bat dago.
- Interes teknikoa: Helburua natura menderatzea da. Adibidez: fisika eta natura-zientziak.
- Interes praktikoa: Helburua beste pertsonekin komunikazioa izatea da. Adibidez: giza zientziak, historia, ekonomia.
- Interes emantzipatzailea: Helburua inor besteren menpe egongo ez den gizarte-eredu ekonomiko eta politiko bat sortzea da. Adibidez: gizarte zientziak eta filosofia.
1. Ezagutzaren Teoria
Filosofian, ezagutzaz arduratzen den arloa epistemologia da. Ezagutzarekin zerikusia duen dena aztertzen du.
Hainbat galdera sortzen dira ezagutzaren inguruan: Zer da ezagutza?, ezagutza-...