Platonen suminezko arima: funtzioa eta bertutea

Filosofia eta etika-n eguneratua2,04 KB

Laburpena

Testuak Platonen antropologia azaltzen du: gizakiak arima eta gorputza ditu, eta arima hiru zatitan banatzen da. Suminezko arima bihotzean dago, gaitzespen, mendeku eta ausardia bezalako sentimenduekin lotuta, eta bere bertutea sendotasuna da. Hegodun-gurdiaren alegoriarekin azaltzen da, eta ikasleak bi arimen artean dagoen harremana ulertuko du.

Funtsezko puntuak

  • Platonen arabera gizakiak bi osagai ditu: arima, jainkozkoa eta hilezina, eta gorputza, hilkorra.
  • Arima hiru zatitan banatzen da: arrazio-arima, suminezko arima eta irritsezko arima.
  • Suminezko arimak gaitzespen, mendeku, ausardia eta koldarkeria bezalako sentimenduak bideratzen ditu, bihotzean kokatuta.
  • Suminezko arimaren berezko bertutea sendotasuna da, tentsioz betetako momentuetan tinko mantentzea.
  • Hegodun-gurdiaren alegorian suminezko arima zaldi zuria da, eta irritsezko arima zaldi beltza.
  • Gizakiak zuzentasuna lortzeko, hiru arimen ontasunak orekatu behar dira.

Frogatu zeure burua

Dualismo ontologikoak bi munduen existentzia aldarrikatzen du, mundo sentigarria eta ideien munduarena. Dualismo antropologikoak, gizakiaren bi zatien existentzia aldarrikatzen du: arima eta gorputza.Platonen iritziz gizakiak bi osagai ditu: arima eta gorputza. Arima jainkozkoa, betierekoa eta hilezina da, gorputza, aldiz, aldakorra, zantarra, arimaren kartzela eta hilkorra. Honela,Platonek hiru arima bereizten ditu: arrazio-arima, suminezko arima eta irritsezko arima. Arrazoi-arima gizakiaren goi-mailako gaitasuna da. Gogamenaren funtzioak betetzen ditu, hau da, pentsamena eta nahimena.Berezko bertutea zuhurtasuna da, hau da, ongia eta egia bilatzeko gaitasuna.Filosofo agintaria izango da bere hiri-egitekoa.Alegorian gurdi-gidariak edo zamaltzainak ordezten du;suminezko arimak gaitzespen, mendeku, ausardia, koldarkeria gisako sentimenduak bideratzen ditu. Bihotzean datza.Bere bertutea sendotasuna da, tinko mantzentza tentsioz betetako momentuetan.Hilkorra da eta gorputzari lotutakoa da. Bere hiri-egitekoa zaindaria izango da.Hegodun-gurdiaren alegorian zaldi zuria izango da; eta irritsezko arimak bizirik irauteko sena,otorduen plazera,mina eta bestelako nahierak ditu sentimentu. Sabelean dago kokaturik eta alegoriak zaldi beltza da bere ordezkaria.Hilkorra eta gorputzari lotutakoa da.Berezko bertutea neurritasuna da.Hegodun gurdiaren alegorian, beraz, gurdi-gidariak edo zamaltzainak besteak bideratu eta zuzendu behar ditu.Zaldi zuria, adorea eta adostasuna erakusten duena,erraz bidera daiteke.Zaldi beltz,txar eta nagusia,grina eta irrika neurrigabeen mende,bideratzen zailagoa da.Hiru arimen ontasunak orekatu behar dira gizakiak zuzentazuna lor dezan.

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zer da Platonen suminezko arima?

Platonen arabera, hiru arimetako bat da, bihotzean kokatuta, eta gaitzespen, mendeku eta ausardia bezalako sentimenduak bideratzen ditu. Hilkorra da eta gorputzari lotua dago.

Zein da suminezko arimaren bertutea?

Bere bertutea sendotasuna da, hau da, tinko mantentzea tentsioz betetako momentuetan.

Zein alegoriarekin azaltzen da suminezko arima?

Hegodun-gurdiaren alegorian, suminezko arima zaldi zuria da, eta bere hiri-egitekoa zaindaria izatea da.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zenbat arima bereizten ditu Platonek?
2. Zein sentimendu bideratzen ditu suminezko arimak?
3. Zein da suminezko arimaren bertutea?
4. Hegodun-gurdiaren alegorian, zein animalia da suminezko arima?
5. Non dago kokatuta suminezko arima?
6. Zein da suminezko arimaren hiri-egitekoa?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.