Jakintza mitikoa eta jakintza filosofikoa: ezaugarriak eta bereizketa

Filosofia eta etika-n eguneratua3,73 KB

Laburpena

Testuak jakintza mitikoaren ezaugarriak azaltzen ditu: oinarririk gabeko pentsamendua, akritikoa, arauemailea eta legitimazio soziala ematen duena. Ondoren, jakintza filosofikoaren ezaugarriak aurkezten ditu, hala nola arrazoizko, errotikoa, unibertsala eta arauemailea izatea. Filosofiaren helburuak ere laburbiltzen ditu, hala nola dogmak desegitea, hausnarketa bultzatzea eta jakintza integratzea.

Funtsezko puntuak

  • Filosofia hitza grekozko filia (adiskidetasuna) eta sofia (jakinduria) hitzetatik dator, eta jakinduria-zaletasuna esan nahi du.
  • Jakintza mitikoa oinarririk gabeko, akritikoa, arauemailea eta anonimoa da, eta legitimazio soziala ematen die gizarte-antolakuntzei.
  • Jakintza filosofikoa arrazoizkoa, kritikoa eta logikoa da.
  • Filosofia errotikoa da: errealitatea bere sustraitik adierazi nahi du.
  • Filosofiak dogmak desegiten ditu, hausnarketa bultzatzen du eta argudiatzen saiatzen da.
  • Filosofiak jakintza integratzen du, maila teorikoan zein praktikoan.

Frogatu zeure burua

Filosofiaren sorrera:k.A.Vi.Mendean Greziako Jonia lurraldean.Filosofia hitz grekoa, filia(adiskidetasuna)eta sofia(jakinduria).Filosofiak jakinduria-zaletasuna esan nahi du.Jakinduria ez da edukitzen,baizik eta bilatu egiten da.jakintza mitikoaren ezaugarriak:oinarririk gabeko pentsamendua,jakintza akritikoa,arauemailea,legitimazio soziala ematen zuena,antropomorfikoa,konprometitua,ahistorikoa eta anonimoa.oinarri gabeko pentsamendua:pentsamendu mitikoa oinarririk gabeko pentsamendua.pentsamendu akritikoa:bere baieztapena egitean ez du aztertzen egin duen bidea egokia den ala ez.pentsamendu arauemailea:bizitza bideratzen duen arauen eta balioen multzoa.legitimazio zoziala:mitoaren eskakizunak betetzen dituen neurrian balioetsiko da gizarte-antolakuntza.jakintza filosofikoa:jakintza filosofikoaren ezaugarriak:arraoizko jakintza:arrazoiak jarrera garbiki kritikoa eta logikoa izanik lortzen duen jakintza da filosofia.jakintza errotikoa eta azkena:errealitatea bere sustraitik adieraztea du helburu.jakintza historikoa:jakintza filosofikoak ezkonformista izan behar du.Filosofia behin eta berriz aztertuta gauzatzen da.jakintza unibertsala:jakintza filosofikoak jakintzaren unibertsaltasunaz eta erealitate osoaz dihardu.jakintza profanoa:filosofiak sakratuaz galdetzen du,baina ez hura gurtzeko gogoz.jakintza arauemailea:zer-nolako irizpideei jarraitiu,sor daitezkeen arau horiek nondik atera diren..filosfia zertarako?giza helburuak aztertzeko:arrazoiak galdetu beharko du zein diren gizabanakoak bere ekintzak bideratzean aurrean izan behar dituen helburuak.dimentsio unibertsala:eerrealitatearen esparru konkretu batez arduratzen diren zientzia partikularren eta kultura eta gizarte konkretuen ikuspegiak gaindituta dimentsio unibertsala lortzen siatzen da.dogmak desegiteko:arrazoizko kritika egiteko lagungarriak diren irizpideak ematen dizkigu.hausnarketa bultzatzeko:filo hausnarketa da,gogoeta eeta gertaerak lasaitasunez aztertzen ditu.argudiatzeko:bere ikuspegiaren arrazoiak ematen saiatzen da,solaskideek uler dezaten.sistematizatzeko:filo baieztapen baten inguruan dauden suposizio guztiak lantzen saiatzen da.integratzeko:filok,jakintza integratzeko balio du,bai maila teorikoan bai praktikoan.

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zer esan nahi du filosofia hitzak?

Filosofia hitza grekozko filia (adiskidetasuna) eta sofia (jakinduria) hitzetatik dator, eta jakinduria-zaletasuna esan nahi du. Testuaren arabera, jakinduria ez da edukitzen, bilatu egiten da.

Zein dira jakintza mitikoaren ezaugarriak?

Oinarririk gabeko pentsamendua, jakintza akritikoa, arauemailea, legitimazio soziala ematen duena, antropomorfikoa, konprometitua, ahistorikoa eta anonimoa dira. Testuak zerrendatzen ditu ezaugarri horiek.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zein da filosofia hitzaren esanahia testuaren arabera?
2. Zein ezaugarri du jakintza mitikoak?
3. Zer esan nahi du jakintza filosofikoa errotikoa izateak?
4. Zein da filosofiaren helburu bat testuaren arabera?
5. Zein ezaugarri du jakintza filosofikoak?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.